Nigan, ispilu batean bezala
Zer ikusten du literaturak bere burua ispiluan begiratzen duenean? Eta zer-nolako lekua izan dute ispiluak liburuetan? Nortzuk dira gaur egungo Narcisoak, haien irudiaren loriatan kondenatuta bizi direnak? Ba ote da gure artean Gorgonarik, bere burua ispiluan ikusi eta betiko harrituta geratuko litzatekeen izakirik. Literaturaren eztia eta eztena, ispiluen bideetan barrena, Irati Jimenezen hitzekin eta Pettiren musikarekin. Egi batzuk, ego gehiegi, umore ukitu bat, metafora gehiegi. Dena "Nigan, ispilu batean bezala.
Bazkidea(k):
Irati Jimenez
Ekitaldi mota:
Kantuz lagunduriko ikuskizun performatua
Hizkuntza:
Euskara
Iraupena:
50 minutu
Iraupena:
50 minutu
Estreinaldiaren data:
2017-05-10
Areto mota:
Antzokietan zein kultur etxeetan
Nori zuzendua:
Publiko zabalari
Zenbatentzat egokitua:
Formato ertaina, nahi beste jenderentzat
Produkzio beharrak:
Saioak eskatu
Mikrofono bi, argiztapena, pare bat aulki. Geuk jartzen ditugu musika tresnak eta bestelako atrezzorako kontuak.