MENAGE A TROIS
Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu.
Isiltasuna
Ba al dago isiltasuna baino esanguratsuagorik? Etengabe mintzo zaigu isiltasuna, mezu ezin argiagoak igorriz.
Kronotopoak
1975. Marsella. Ostatuz ostatu ibili zen galdezka, ia egun osoz, platera garbitzaile modura lana bilatzen. “C’est complete” erantzuten zioten. Nekatuta, katedralean sartu zen hiriko zaratatik alde egin eta atseden hartzera. Handik egun batzuetara, eliza katolikoaren Misión Española izeneko bulego batera joan zen.
ZEDARRITZE-ARIKETA BAT
Zer da bihotz bat taupadarik ez badu.
Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori,
bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere.
Fetu ilun, txiki eta likin bat,
odol eta mintzen artean igerian.
CLOTILDE BOURJOIS
Clotilde Bourjoisek ez du ametsik egiten. Galdua du ustez gizaki guztiok dugun berezko dohain hau. Hasieran kezkatu bazen ere, etsia hartu du, egoera berriaren beste ondorio bat dela barneratu du.
«Ez dakit inportantzia handiegia ez ote diogun ematen sortzaileari»
Ibili handiko idazlea. Indar betean egin zuen agerpena literaturaren plazan eta hortxe eutsi dio harrezkero, gogor, lanbideari: ipuinak, eleberriak, gazte literatura, prentsa kolaborazioak, gidoigintza, tailerrak, irakurle klubak… gazteagatik ere, ofizioaren mila aurpegi eta tolesak ezagutzen ditu Jasone Osoro Igartuak (Elgoibar, 1971), eta hari batetik hasi eta bestean amaitu dugu elkarrizketa, eskarmentua lagun eta gidari.
GAUR EZ BADA, BIHAR (Fragmentuak)
Begiak aski dira mundu mailako jende mugimendu tektonikoak ikusteko. Luziaren itzala hor dago, Etiopiako mendien altzotik Londresko ostatu ilunen magaleraino hedatzen. Bidean galtzeko eta hiltzeko arriskua hartuz. Ludmila Oulitskaia errusiar idazle handiak dio historia ez dela berridazten ahalko, krimenak egin diren lekuetan hobiak geldituko direlako. Entzun dut goiz honetan irratian, Hendaiara trenez abiatu aitzin.