Artikulua 2023/11/10

Kuadrillaren afaria

Kuadrillaren afaria

Datorren ostiral honetan ez bada, biharamunean, larunbatean, ez dira gutxi izango afaria egingo duten gizon kuadrillak. Edo, bazkari baten bueltan juntadizoa egingo dutenak, berdin dio.

JON EUGI
Artikulua 2023/11/08

Immigrazioa

Immigrazioa

AEBetan immigrazioaren erreforma politikoki eremu minatua dela dio M.J. Sandelek. Jendearen sostengu zabala ematen duen immigrazio-politikaren alderdi bat baino ez omen dago ia: Estatu Batuetako muga indartzea, etorkinen legez kanpoko fluxua mugatzeko. Texasko sheriffek Interneten erabilera berri bat asmatu dute muga zaintzeko balio diena. Bideo-kamerak jarri zituzten muga legez kanpo gurutzatzen den lekuetan, eta haien irudiak sarean ikus litezke zuzenean. Muga zaintzen lagundu nahi duten herritarrak orrialde horretan sar daitezke eta Texasko polizia laguntzaile birtualak bihur daitezke edo bihur zitezkeen behintzat.

PAKO SUDUPE
Artikulua 2023/11/02

‘O Corno’, isiltasunez jositako sareak

‘O Corno’, isiltasunez jositako sareak

Ez kontatu, erakutsi. Zinemagintzan eta literaturan maiz errepikatzen den iradokizunetako bat da.

Miren Mindegia
Artikulua 2023/10/31

OSTATUETAKO HITZAK

OSTATUETAKO HITZAK

Gure herri txikiak, dagoeneko, egiazko desertuak dira. Hamar kilometroko lasterraldi luze batean, bidez bide, ingurua egiten diozunean, ez duzu jada nehor gurutzatzen. Autoen ibilera errazteko pilota plaza erauzi zutenetik, plazak ere ez du batere potretik.

Itxaro Borda
Artikulua 2023/10/26

HAIZEZKOA, KRESALEZKOA

HAIZEZKOA, KRESALEZKOA

Betidanik sentitu izan dut nire bizitzatik alde egiteko beharra. Txikia nintzenean argi nuen ez nuela Burlatan, Nafarroan edo Euskal Herrian bizi nahi. Egia esan, ez nuen inon bizi nahi, ez nuen bizileku edo inguru zehatz eta mugatzaile baten menpe bizi nahi. Bidaiaria izan nahi nuen, nomada edo espiritu aske bat, seme-alabarik gabea, harreman monogamorik gabea, nire amestutako hegoei su emateko gai izan zitezkeen eskurik, gorputzik, katerik gabea. Idazle izan nahi nuen, eta arkeologo ere bai. Lurraren azpian dagoenari buruz idazten zuen bidaiaria.

IOSUNE DE GOÑI
Artikulua 2023/10/18

“HALLOWEEN”, EDO “ARIMEN GAUA” EDO “GAU BELTZA”?

“HALLOWEEN”, EDO “ARIMEN GAUA” EDO “GAU BELTZA”?

Udazkenarekin batera, iristeko dauden garai hauetan aurki dezakegu denboran hurbilen dauden tradizioen bilakaeraren adibideetako bat. Urriaren amaiera hurbiltzen ari delako eta, ohikoa den bezala, gure lurraldean asko direlako inportatutako jaiegun bat ospatzeko prestatzen ari diren haurrak, azken urteotan gutxik bezala indarra hartu duena. Asmatu duzu, Halloween da, hildako bizidunen gaua. Estatu Batuetatik iritsita, festa hau gure gazteen artean txertatu da, arrakasta geldiezinarekin. Mozorroak, gozokiak, heriotzaren misterioa, mamuak, zoombiak... konbinazio erakargarria, nola lehiatu horrekin? Zaila dirudi, ezta? Baina kontutan hartu behar dugu gauza bat: orain barniz kolonizatzailearekin eta ikuspegi erabat komertzialarekin datorkigun festa hau duela hamarkada batzuk abiatu zen kontinente zaharretik Ipar Amerikako gizartean kokatzeko. Beraz, gurea izandako festaren bueltaren aurrean gaudela esan dezakegu.

ARITZA BERGARA
Artikulua 2023/10/16

Maitasun kantuak

Maitasun kantuak

Ezin dut zu gabe bizi. Zurekin egon nahi dut gau eta egun. Neska, erotu egiten nauzu. Nire bizia emango nuke zuregatik. Honako hauek, edo antzeko beste lelo batzuk, edozein hizkuntzatako maitasun kantuetako hitzetan txertatu izan dira. Gaur egungo ikuspegitik, ordea, lelo horiek, maitasun erromantikoaren isla argiak direnak, kurtsi samarrak iruditu ahal zaizkigu. Maitasunezkoak dira historian zehar konposatu diren kantuen kopuru handi bat, baina, halako mezuekin, ez al dira zaharkituak gelditu? Duela urte batzuk maizago erabiltzen zirela uste dut. Reggaetoia albo batera utzita, (nik entzuten ez dudan musika estiloa, ez dudalako gustuko), pop, rock edo heavy metal estiloetan, ez daudela hain boladan esango nuke; musikariek ez dituztela lehen bezainbeste sortzen. Orduan, galdera egin dezakegu: maitasun kantuak desagertzeko bidean al daude?

JON EUGI
Artikulua 2023/10/11

Pertsonaren kontzepzio narratiboa

Pertsonaren kontzepzio narratiboa

Bigarren Mundu Gerran, Frantziako Erresistentziako kideek bonbaketariak gidatu zituzten naziek okupatutako Frantziaren gainean. Bonbak fabriketara eta jomuga militar batzuetara jaurtitzen bazituzten ere, ezin zuten saihestu hildako zibilak egotea. Egun batean, hegazkin bonbardatzaile horietako baten pilotuak, aginduak jasotzean, ikusi zuen jomuga bere jaioterria zela (istorio hau, beharbada, ipuina baino ez da; guretzat interesgarria halere!) Misio horretatik bera kentzeko eskatu zuen.

PAKO SUDUPE
Artikulua 2023/10/02

Mundu berriak asmatu

Mundu berriak asmatu

The Insect Crisis liburuaren hitzaurrean, Oliver Milman kazetariak intsekturik gabeko etorkizun posible bat irudikatzen du. Autoreak dioenez, mendiak, lorategiak eta hiriak hutsik geratuko lirateke eta inork ez luke erleen burrunba edo kilkerren kantua entzungo

IOSUNE DE GOÑI
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.