Irantzu Varelari eta Munilla gotzainari gustatu zaien filma
Datorren larunbatean Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak emango ditu Bartzelonan, eta litekeena da Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen (Barakaldo, Bizkaia, 1978) Los domingos filmak sari horietako bat baino gehiago irabaztea. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Irizar Saria jaso zituen pelikulak, baita beste hainbat aitortza ere irailetik hona. Baina sari guztiez harago, Los domingos-ek solaserako eta hausnarketarako ematen du. Zinema aretoetan jarraituko du bolada batean. Eta etxeko goxotasunean gelditu nahi duenak, Movistar Plus plataforman izango du ikusgai ostiraletik aurrera.
Maitasuna, izotzezko arrakalen artean
Ez dut uste inoiz baimendu diodanik neure buruari artikulu bat hasteko neure liburu baten aipamena egitea, baina pudorea alde batera utzi eta zabarkeria hori barkatzeko eskatuko dizuet, sinboloei buruz hitz egin nahiko nukeelako eta ez zaidalako adibide argigarriagorik okurritzen sinboloen esanahi unibertsala adierazteko eta sinboloak erabiltzeko orduan idazlearen inkontzienteak duen eragina ilustratzeko.
Virginia Woolf Euskal Herrian
Virginia Woolf Ingalaterrako goi-klasearen alaba zen, garai hartako inperio zabalenaren hizkuntza egiten zuen. Baina andrea zen. Idazlea izanik ikusi zuen lanerako dirua behar zela, dirua eta gela bat norberarena. Inguruko gizon intelektualek ez zuten idazteko arazorik: lekua zuten eta oinordetzan jasotako dirua eta ondasunak. Andreek, ostera, lekua irabazi behar zuten, eta goi-klasekoak izan arren, gizonek baino oinordetza txikiagoa jasotzen zuten, eta emakumeen lanek ere ordain urriagoa zuten. Ondo ordaindutako lanpostuak debekatuta zituzten. Gizonek, gainera, bazuten non idatzi, gela bat bakarrik edo lagunekin egoteko, gela bat irakurtzeko, musika entzuteko, beste ezein ardura barik. Aldea ikusi eta hartaz idatzi zuen Woolfek. Inperioaren hizkuntza ikasian idatzi eta irakurtzen zuen. Berea goi-mailakoen ingelesa zen. Urtean 500 libera utzi zizkion oinordetzan izeko batek. Pribilegioetatik idatzi zuen.
IDAZKETA SOMATIKOTIK HARAGO
Ziurrenez, noizbait “eztarrian korapilo bat dut” esaldia entzun edo esan izan duzue, kezkatzen zintuzten egoera edo emozioren bat hitzez adieraztea lortzen ez zenutenean. Eta, modu berean, “burua galdu” edo “barruak nahasi” bezalakoak ere seguru erabili dituzuela, eta horrela, gorputzaren zatiren bat eta horrekin lotzen den emozioa oinarritzat duten esamoldeen zerrenda luzea egin genezake.
GERTRUDEN DANTZA
“Idazle izugarri txarra”. Horrela definitzen du Gertrude Stein Paris no se acaba nunca nobelako narratzaileak, 51. txatalean, Enrique Vila Matasek 2003an argitaratutako liburuan. Ondoren, modu argigarrian zehazten du bere iritzia “Gertrude Stein, hizkuntzaren gehiegizko sinplifikazio baten bidez ingelesa purifikatzen eta kolpe estetikoak miresten saiatu zen estatubatuar erbesteratua, idazle txarra izan zen, nahiz eta eragin interesgarria izan zuen Hemingway gaztearengan”
Kuir meza Durangoko Azokan
Egun batzuk besterik ez dira igaro Durangoko Azokaren 60. edizioa akabatu zela, oraindik ere bertan gertatutako guztia prozesatzen gabiltza. Urtetik urtera gero eta zabalagoa den egitarauari heltzea ez da erraza suertatzen, eta solas egin dezakegu bertze batean gure kulturaren erakusleiho eta elkargune handiena den horren tamaina desproportzioaren mugan ez ote dagoen, ez ote garen eredu kontsumistaren amildegira gehiegi hurbiltzen, nobedadeen amuak bultzatuta. Baina hori bertze batean izango da.
JOLASA ALA FISIKA KUANTIKOA
Idazten jartzen naizenean, ez dut beti modu berean egiten. Izan ere, idazketaren bizio osasuntsuaren nahira erortzeko modu asko daude. Batek, adibidez, dibertimenduz idatz dezake, plazer hutsez. Hori litzateke, agian, sortzeko modurik osasungarri eta jatorrizkoena. Eta hemen ageri da pertsonen garapenean hain funtsezkoa den elementu bat: jolasa (aurrerago heldu behar izango diot berriro ideia horri).
Ondo idazteari buruzko galdera batzuk
Ondo idaztea inportantea dela eta ondo idazten saiatu behar garela. Ikasturte honen hasieran, ebidenteak diruditen gauza horiek esan nituen hemen.
Bideak, ur-jauziak eta hildakoak
Udagoien honetan zoriak irri egin dit eta bidaia eder bat burutu ahal izan dut, askotan amesten den horietako bat, nahiz eta nire ametsa errekurrentea den.
Tokia ezaguna da nire begientzat, garai preteritoetan ibili bainaiz alderrai herrialde horretako kapitaleko kaleetan, bai eta bere geografia txundigarrian barna, mutu anitzetan. Ez dut amnesiarik.