zutabea 2022/05/04

ZEDARRITZE-ARIKETA BAT

ZEDARRITZE-ARIKETA BAT

Zer da bihotz bat taupadarik ez badu.

Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori,

bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere.

Fetu ilun, txiki eta likin bat,

odol eta mintzen artean igerian.

Castillo Suarez
zutabea 2022/04/27

HURA LEHERTU IZAN BALITZ

zutabea 2022/04/13

CLOTILDE BOURJOIS

CLOTILDE BOURJOIS

Clotilde Bourjoisek ez du ametsik egiten. Galdua du ustez gizaki guztiok dugun berezko dohain hau. Hasieran kezkatu bazen ere, etsia hartu du, egoera berriaren beste ondorio bat dela barneratu du.

AITZIBER ETXEBERRIA GARRO
Elkarrizketa 2022/04/08

«Ez dakit inportantzia handiegia ez ote diogun ematen sortzaileari»

Jasone Osoro

«Ez dakit inportantzia handiegia ez ote diogun ematen sortzaileari»

Ibili handiko idazlea. Indar betean egin zuen agerpena literaturaren plazan eta hortxe eutsi dio harrezkero, gogor, lanbideari: ipuinak, eleberriak, gazte literatura, prentsa kolaborazioak, gidoigintza, tailerrak, irakurle klubak… gazteagatik ere, ofizioaren mila aurpegi eta tolesak ezagutzen ditu Jasone Osoro Igartuak (Elgoibar, 1971), eta hari batetik hasi eta bestean amaitu dugu elkarrizketa, eskarmentua lagun eta gidari.

miel a elustondo argazkiak: zaldi ero
zutabea 2022/04/06

Etxea

Etxea

Atzerrian bizitzeari buruz hitz egiten denean, erbesteratuak protagonistak diren betiko klixeak datozkigu burura. Onak eta txarrak.

Izaskun Gracia Quintana
zutabea 2022/03/30

GAUR EZ BADA, BIHAR (Fragmentuak)

GAUR EZ BADA, BIHAR (Fragmentuak)

Begiak aski dira mundu mailako jende mugimendu tektonikoak ikusteko. Luziaren itzala hor dago, Etiopiako mendien altzotik Londresko ostatu ilunen magaleraino hedatzen. Bidean galtzeko eta hiltzeko arriskua hartuz. Ludmila Oulitskaia errusiar idazle handiak dio historia ez dela berridazten ahalko, krimenak egin diren lekuetan hobiak geldituko direlako. Entzun dut goiz honetan irratian, Hendaiara trenez abiatu aitzin.

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2022/03/25

«Gauzak modu ezberdin batean, originalagoan, landuagoan… idaztea izan dut beti buruan»

Castillo Suarez

«Gauzak modu ezberdin batean, originalagoan, landuagoan… idaztea izan dut beti buruan»

Duela bi urte argitaratu zuen Irautera (Elkar, 2019) poema liburua. Pandemiak eta gainerakoak iraganik solasean joan gatzaizkion garaiko, beste liburu zoragarri bat ere argitaratu duela ohartu gara: Elurra elurraren gainean (Autoedizioa, 2021). Bi lanok mahai gainean ditugula jardun dugu poesiaz, oro har, bizitzaz, oroz gain. Castillo Suarez Garcia (Altsasu, 1976), poemagintzan aintzakotzat hartzeko moduko bidea egina duen idazlea, merezimendu ez gutxikoa.

miel a elustondo
zutabea 2022/03/23

Panfleto bat zuen aurka (kondenatu nahi banauzue, injustiziarik kometa ez dezazuen)

Panfleto bat zuen aurka (kondenatu nahi banauzue, injustiziarik kometa ez dezazuen)

Osagarriekin bezala gertatzen da. Garai batean, ezinezkoa begitantzen zitzaidan gerriko poltsarik gabe ateratzea kalera. Filmetako gaiztoak imitatzeko erretzen nituen zigarroak eramaten nituen barruan, txiskeroren bat, beti diru faltan zen diru-zorroa, etxeko giltzak, haxix-harri zatiren bat ere tarteka.

Mikel Ayllon
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.