Hasiera > Ikuskizunak eta emanaldiak
Idazleak etxean idazten du, bakardadean, baina batzuetan berak sortutakoa besteekin eta besteen aurrean azaltzeko harra ere izaten du. Hemen dituzu gaur egun martxan dauden ikuskizunak. Horietakoren bat zure herrian ikusi nahi bazenu, klikatu eta jarri harremanetan idazlearekin. Edonola, zerbait konkretua eta berezia baldin badaukazu buruan, edo idazleren batekin solasaldi, hitzaldi eta errezitaldi bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta geuk egingo dugu bidea!
Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?
Literatura eta musikaren arteko elkarreraginetik sortutako kantagintza aztertzea da gure helburua: Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria? Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan? ...
Informazio gehiagoLinbotarren itzalak ate ostean
Asier Serranoren "Ate osteko itzalak" eta "Linbotarrak" azken poema liburuetan oinarritutako ikuskari literario-musikala da "Linbotarren itzalak ate ostean". Musika munduan eskarmentu handiko Antxon Sarasua, Miren Fernandez eta Asier Serranoren i...
Informazio gehiagoBizitzaren laborategian
“Marikalanbre bizitzaren laborategian” liburuaren egileak zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko m...
Informazio gehiago