Joxantonio Ormazabal Berasategi

Joxantonio Ormazabal Berasategi Atzera

2009-09-27
Joxan Ormazabal
Idazlearen biografia: bazen behin eta sar dadila kalabazan.

Zure haurtzaroan zein leku zuen ipuinak?

Irakurritako ipuinak oso txikia, umetan irakurritako ipuinik ez dut akorduan. Egia da etxean amak ipuinak kontatzen zizkidala, Peru eta Mariren pertsonaiekin gogoratzen naiz. Baina ez nintzen liburu artean hazi.

Zure haurtzaroan zein leku zuen ipuinak?

Irakurritako ipuinak oso txikia, umetan irakurritako ipuinik ez dut akorduan. Egia da etxean amak ipuinak kontatzen zizkidala, Peru eta Mariren pertsonaiekin gogoratzen naiz. Baina ez nintzen liburu artean hazi.

Zeintzuk ziren fantasiarako zure ateak?

Neurez nahiko fantasiosoa nintzela uste dut. Irudimenarekin oso urrutira joaten nintzen. Mendi zoko batean dagoen baserri batean jaio nintzen: etxetik irten eta mendia baino ez zen ikusten alde guztietan. Eta beti pentsatzen nuen: “Zer ote dago hor beste aldean?”. Agian, orduan piztuko zitzaidan fantasia. Gogoratzen naiz goi haietara lehen aldiz joan nintzenean mundua ireki zitzaidala. Aitak esaten zidan: “Hura Zerain dek! Hura Gabiri!...”. Orduan ireki nintzen mundura. Gainerakoan, ez dago ni txikitan fantasiosoa izateko motibo berezirik.

Seminarioak eman zizun motiborik?

Saturrarango seminarioan niretzat oso inportantea den gauza bat ezagutu nuen: itsasoa. Ordura arte itsasoarekin kontakturik ez neukan. Donostian hamar-hamaika urterekin osaba-izeben etxean igaro nuen ikasturte hartan ere egia da itsasoa han zegoela, baina Duque de Mandas kalean bizi nintzen, eta handik itsasorik ez nuen ikusten, itsasoaren hotsik ere ez nuen entzuten. Saturraran izugarria izan zen: itsasoa ikusi, haren ondoan egon, bainatu, ohean sartu eta olatuak gora eta behera sentitu... Zirrara eragiten zidan, eta izugarri pentsatzen nuen gauza bati buruz: nola itsasoa ez zen inoiz gelditzen. Pentsatzen nuen “ni joango nauk orain etxera, oporretan, baina itzultzean berriz martxan egongo duk”. Nik alde egitean itsasoak gelditu egin behar zuela iruditzen zitzaidan. Gero azaldu zizkiguten mareak eta ilargiaren eragina. Baina, hala ere, niri beti misterio bat iruditu izan zait itsasoa.

Inoiz izan al zenuen apaizteko asmorik?

Jakina baietz. Apaiz egin eta misiotara joan, jendeari on egin, arimak salbatu... Hori dena serio hartzen genuen guk! Baina gure garaian, sartu bezala, trumilka ateratzen ginen seminariotik. Irten, munduan esperientziak izan... Eta gero ia inor ez ginen berriro bueltatu.

Zu 50eko hamarkadan izan zinen haurra. Gaur egungo haurrek irudimenerako joera bera mantentzen dute?

Asko ibiltzen naiz eskolaz eskola, eta esan dezaket umeek ondo pasatzen dutela ipuinekin. Baina etxean eta kalean beste mundu bat bizi dute, irudiaren mundua: telebista, bideo-jokoak, ordenagailua... Denborarik ere ez dute irudimenera jotzeko. Eskoletan fantasia mundu klasikoa eskaintzen zaie haurrei. Betiko ipuinek zerbaitengatik funtzionatzen dute, baina fantasiazko mundu hori baino gehiago interesatzen zaie beraien etxeetako geletan ordenagailuan aurki dezaketena. Gaur egungo umeen fantasia leku naturala ez da ipuina. Fantasia klasikoa oraindik eskaintzen da, baina indar handiagoa duten esparruak daude, batez ere, telebista eta Internet. Eta horiek asko eragiten dute fantasiaren munduan.

Murriztu egiten dute?

Oraingo haurrak 12 urterako parrandan hasten dira. Adibide txikia baino ez da, baina beste gauza guztietan ere aurrerago doaz: lehenago uzten zaio haur izateari. Ereduetan, erreferenteetan, dago gakoa. Gaur egun nondik datoz ereduak? Elizatik ez, gure garaian zetozen bezala. Non daude ereduak? Eskolan? Bai. Etxean? Baita ere. Baina asko eta asko telebistatik eta Internetetik etortzen dira. Kantuetatik ere bai... Gaur, 12 urteko haur bati lotsa ematen dio Maritxu nora zoaz abesteak, gaurko kantuak rocka, punka, rapa dira. Oso gaztetan hasten dira estilo jakin bateko musika entzuten, eta musika horrek berekin darama mezua, izaera jakin bat. Ereduak horiek dira gaurko umeentzat.

Baina zuk haurrentzat idazten duzu!

Bai, eta argi dut irakasle izan ez banintz ez nukeela ipuinik idatziko. Zarauzko ikastolan mundu bat deskubritu nuen. Konturatu nintzen haurrei ikaragarri gustatzen zitzaiela ipuinak entzutea. Liluratuta gelditzen zirela edozein istoriorekin. Eta orduan hasi nintzen probak egiten. Ipuin asko idazten nituen hurrengo egunean gelan irakurtzeko, erreproduzitu eta banatzeko...

Hasieran ipuinak inprobisatu egiten zenituen, ezta?

Bai, asmatu egiten nituen. Irakasle hasi nintzen aurreneko urtean arazoak izan nituen haurrekin. Denak builaka aritzen ziren eta ezin nituen kontrolatu. Pentsatzen nuen “nolabait menperatu behar ditut ume hauek”, baina ez nuen asmatzen. Gogorra izan zen. Baina, behin esan nien, txintxo egonez gero eskolaren amaieran ipuin bat kontatuko niela. Eta nire harridurarako isildu egin ziren. Hamar minutu eskas izan nituen ipuin bat pentsatzeko. Bat-batean, ume batek esan zidan: “Hamar minutu falta dira jolasaldirako, kontatu ipuina!”, eta kontatu nien. Ez zen ona izango, baina ipuin bat kontatu nien. Eta inpresionatu egin ninduen haurrengan izan zuen eraginak. Zur eta lur utzi ninduen isiltasun hark, arreta hark. Umeak mantsotzeko ahalmen hark. Hori izan zen nire aurkikuntza, eta geroztik beti idatzi izan dut.

Zer erakutsi dizu ikastetxetik ikastetxerako ibiliak?

Haurrek magnifikatu egiten dute idazlearen figura. Hori desmitifikatu egin behar litzateke. Gehiegi goratzen da idazlea, bere izen abizenekin eta obrarekin. Askotan esaten didate: “A, zu al zara Joxan Ormazabal? Nik uste nuen beste era batekoa zinela... Nik uste nuen gazteagoa zinela... Nik uste nuen ez zenuela bizarrik”. Tira, hori ere fantasia da. Umeek, normalean, antzeko galderak egiten dituzte: “Zenbat denbora behar duzu liburu bat idazteko? Zenbat liburu idatzi dituzu?”. Dena da zenbat, zenbat, zenbat. Galdera topiko xamarrak egiten dituzte gehienean, baina tarteka ateratzen dira perlak. Ikastetxe guztiak ez dira berdinak, eta nik, badaezpada beti eramaten ditut ipuinak, igarkizunak, poemak, txisteak... Galderarik ez badago eta katxondeo giroa sortzen bada, bi aukera daude: edo haserretu eta alde egin, edo haurrek une gustagarri bat pasa dezaten ahalegindu. Horretan saiatzen naiz ni. Eta oso polita da haur txikiak etortzen zaizkizunean “nik idatzi egiten dut” esanez. Eta poema bat igual ekartzen dizute, edo ipuintxo bat... Errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak ere asko kezkatzen ditu. Ipuin bat asko gustatzen bazaie, pertsonaia bat barrura sartzen bazaie, egia izatea nahi dute. Neuk asmatua dela esanez gero desengainua sentitzen dute.

Ipuina ahoz aho transmititu den literatur generoa da. Hori galdu da ia?

Gero eta denbora gutxiago daukagu denok, bai kontatzeko bai entzuteko. Ez dakit gauetan zer gertatzen den etxeetan ume txikiak oheratzen dituztenean. Beharbada hori izango da momenturik posibleena gurasoek haurrei ipuinak kontatzeko. Oraindik kontatzen al dizkiete? Ez dakit. Nik kontatzen nien neureei txikiak zirenean eta oso esperientzia ona daukat, oso-oso ona. Gu, umetan, gauero egoten ginen beheko suaren inguruan, eta han beti izaten zen ipuinak edo kontuak aditzeko tartea: familiakoak, ingurukoak, gertatutakoak... Behin zahar bati galdetu nion: “Zuek ez al zineten aspertzen telebistarik ez zen garaian? Zer egiten zenuten afalondoan? Guk? Suari begira egon”, erantzun zidan. Baina hori ahaztu! Hori bukatu zen. Orain bada fenomeno berri bat: ipuin kontalariena. Transmisiorako bide bat da, gutxienez. Ez da transmisio natural-naturala ere agian, eta gauzak galtzen dira bidean, baina lehengoa ez da posible, eta, posible ez bada, zertan abiatuko gara ezinezkoaren atzetik?

Zer da fantasia zuretzat?

Fantasia lagun ona da. Txarra ere izan liteke. Bere esparrua behar du fantasiak, eta ez adin muga baten barruan bakarrik. Hezkuntzan, txikitan dena da fantasia; baina haurrak adin batera iristen direnean iturri hori erabat ixten zaie, eta orduan hasten dira “gauza serioak”: azterketak, notak... Fantasia, poesia, esna amets egitea... niretzat gauza bera da, bizitzan laguntzen duen zerbait, pertsona guztiok behar duguna, eta ez umetan bakarrik. Ez dut uste egokia denik umetan fantasiatik neurri gabe elikatzea eta handitan erabat kentzea. Fantasia imajinatzea da, amets egitea. Fantasiaren mundua elikatu egin behar da, elikatu barrutik, ze hor egosten da fantasia, gure barruan.

Kulturatik kulturara, asko aldatzen dira ipuinak?

Gehiago dute berdinetik desberdinetik baino. Estruktura eta mezu aldetik ipuinak antzekoak dira leku guztietan. Gaur egun politikoki zuzenak diren mezuak daude modan: emakume eta gizonen arteko berdintasuna, gogorkeriaren kontrako mezuak... Baina hori ere dosifikatu egin behar da, mezu horiek disimuluan eman behar dira, elegantziarekin, ze, batzuetan, ipuinak baino, manifestuak dirudite. Lehen, mezuak emateko beldurraren teknika erabiltzen zen, umea beldurtu egiten zen jokabide batzuk eragiteko. Hala zen Sacamantecasen ipuinetan-eta. Gaur egun beldurra ez da heziketarako modu ontzat hartzen, are gehiago, beldurraren kontrako ipuin asko daude. Beldurra kentzeko ipuinak daude. Lotsa kentzeko ipuinak daude. Konplexuak kentzeko ipuinak daude. Badago liburu bat Lotara joan aurreko ipuinak izenekoa. Egileak espezialistak dira: pedagogoa bat, psikiatra bestea... eta ipuinak idatzi dituzte, ipuin gidatuak. “Zure umea oso urduria dela? Irakurriozu ipuin hau eta lasaituko da”. Ipuin horiek umearen arazo jakinetara daude zuzenduta. Eta hori asko saltzen da, jendeak hori nahi du. Nahiz eta jakin milagrorik ezin dela egin. Gizartearen isla da, edozerentzako soluzioa nahi dugu, eta berehala. Baina nik, ipuin bat irakurtzean, ez dut eman nahi duen mezuan pentsatzen. Gustatzen zait? Ez zait gustatzen? Hori galdetzen diot nire buruari. Nik, egia esan, nahiago dut mezuetatik urrundu, mezuak kontzienteki emateko ariketa horretatik behintzat. Nik ez dut mezuak emateko idazten.

Heriotzari buruz idatzi izan duzu, adibidez. Nola kontatzen zaio heriotza haur bati?

Amona bizikletan liburuan heriotza azaltzen da, baina oso modu arin eta umoretsuan. Egia esan, nire asmoa ez zen heriotza planteatzea, nik amona planteatu nahi nuen. Normaletik kanpo zegoen amona bat aurkeztu nahi nuen nik. Bizikletan ibiltzen zen amona ausart bati buruzko ipuina idaztea bururatu zitzaidan. Baina gero pentsatu nuen “eta amonak zergatik hartzen du bizikleta?”, eta erabaki nuen aitonak deitzen ziolako hartzen zuela. Aitona hilda zegoela eta azaldu egiten zitzaiola hil eta gero, uraren gainean ibiltzen zela fantasma bat bezala... Heriotza azaltzen da, baina ez zen nire asmoa.

Osasuntsu dago euskarazko haur literatura?

Lehen, itzulpenarekiko orain baino askoz ere morroiago ginen. Aldaketa handiena bertako produkzioaren ugaritzea izan da, baina egia da urte askotan sentitu dudala beti betikoak ari ginela haur literaturaren munduan: Anjel Lertxundi, Atxaga, Txiliku, Mariasun Landa, Xabier Mendiguren, ni... Gero Patxi Zubizarreta iritsi zen, gazteagoa, eta oso interesgarria izan zen hura azaltzea, gainera ia erabat horretara dedikatzen dena. Oso positiboa. Baina kezka izan dut behar hainbateko segida ez ote datorren, ikusten dira batzuk, baina erreleboa behar da. Pentsa daiteke gaur egun 20 urte inguru dituzten gazteek ondo hornituta behar dutela euskara, literatura eta prestakuntza aldetik. Lehen begiratuan ematen du errazagoa behar duela orain idazle izateak, baina badaude kontrako faktoreak, eta esango nuke orain lehen baino zailagoa dela idazle izatea. Horregatik, ez nago ziur idazleen erreleboa ondo ematen ari den. Guk erretiratzen joan behar dugu, guk modaz pasa behar dugu eta etorri behar dute beste batzuek modan jarriko direnak; hori da legea.

Irakurle gisa, zein izan da zure eboluzioa?

Ni bastante garaiz irakurzaletu nintzen, Saturraranen. Niretzat oso inportantea izan den pertsona bat ezagutu nuen han: Juan Mari Lekuona. Hark ireki zidan euskal mundurako eta literaturarako atea: poemak-eta haren bidez deskubritu nituen. Eta Saturraranen literatura ematen onak ziren. Gazteleraz irakurtzen genuen. Eta gero 19-20 urte neuzkala euskal literatura hauspotzen hasi zen, hasi ziren idazleak martxan, eta beti izan dut zaletasuna. Gerora, Elkarreko editore lanaren ondorioz asko irakurri behar izan dut. Gogoz kontra ere bai, baina, orain, lanera joaten ez naizen honetan aurkitu diot benetako gozamena irakurketari. Askatasunetik. Ez daukat dena irakurtzeko obsesiorik, etxean dauzkadan liburuetatik tiraka ari naiz, eta irakurzaletasuna areagotzen ari zait lasaitasunaren baitan. Inongo obligaziorik gabe. Umeei zera esaten diedanean asko harritzen dira: “Zuek orain ikasketak egingo dituzue, maiteminduko zarete, ezkonduko zarete edo ez, baina zahartuko zarete, seguru asko zahartuko zarete, eta zahartzen zaretenean beharbada moteldu ere bai pixka bat, eta zahar asko aspertu egiten dira, eta telebistari begira jartzen dira eta marmarka aritzen dira beti gauza bera ematen dutela-eta...”. Eta haiek ere baietz esaten dute, zaharrak aspertuta ikusten dituztela. Eta esaten diet: “Orduan badakizue ze gozamena izango den besaulki batean eseri eta irakurtzea? Zoragarria izango da!”. Aho bete hortz geratzen zaizkit. Normala. Baina niri ari zait iristen adin hori, eta osasunak laguntzen ez badit liburuek lagunduko didate.

Beti haurtzarora begira egon ondoren, zahartzaroak kezkatzen zaitu?

Ezetz nola esango dut, ba. Ilusioarekin ikusten dut. Kezka bai, baina badaukat esaldi bat neuk asmatutakoa; ez dut inon idatzi baina nire fantasia mundu horretan sortutako esaera da: Zahartu egin nahi dut gazte sentitzeko. Beldurrak beti daude: osasun aldetik, familia, umorea galtzea, sufrimendua. Neure zahartzaroak, bestela, ez nau gehiegi kezkatzen. Nik, orain nagoen mahai honetan, onartuta daukat, oso ondo onartuta, hemendik alde egin behar dela, bere garaia ezkero erretiratu egin behar dela. Garaia iristen denean, gutxi gelditzen zaizula ohartzean, ez dakit zer izango den. Niri ere hasi zaizkit ajeak azaltzen. Mina hemen, molestia han... Hasi naiz hori dena sentitzen, baina imajinaziotan, nik uste!

Idazlea erretiratzen al da inoiz?

Ez. Idazten dut. Gutxi xamar ari naiz produzitzen, baina beti daukat buruan kateatzen zaidan zerbait: argumentu bat, pertsonaia bat... Lehengoan, adibidez, esaldi bat etorri zitzaidan gogora: “Zer nahi duzue kontatzea? Nik entzun dudan zerbait ala nik ikusi dudan zerbait?”, dio ipuin-kontalariak. Eta umeren batek erantzun: “Zergatik ez duzu kontatzen zuk sekula entzun eta ikusi ez duzun zerbait?”. Hori idatzita daukat, orain pentsatu behar dut ze gauza izan daitekeen ipuin kontalari horrek sekula ikusi eta entzun ez duena. Hori nahikoa dut egun batzuk entretenituta pasatzeko.

Off the record, kontatuko ipuin bat? (Barkatu kapritxoa).

Orain dela gutxi nire ezagun bat hil da Zegaman; Xebas zuen izena eta oso gizon alaia zen eta kantaria, baita gaixotasun larri batek harrapatu zuen garaian ere. Hura hil eta ondorengo egunetan ipuin hauxe bururatu zitzaidan. Eta berari eskaintzen diot.
2009
Hitz eta zaunka
Elkar
2009
Zirkua amets
Pamiela
2006
Amaren titi-xorroak
Elkar
2004
Aitona parapentean
Elkar
2002
Antonio Bolas
Elkar
2002
Hiztegi jolastia
Elkar
2001
Bihotza zubi
Elkar
2001
Bihotza zubi
Hobe da...


Itsasoren aita eta ama banandu zirenean, bien aurpegietan ikus zitezkeen tristura aztarna batzuk. Baina ez zegoen haserrerik, gorrotorik eta ezinikusirik haien artean. Zortzi urte zeuzkan Itsasok orduan. Ondorengo egunetan negar egin zuen, bai. Baina, poliki-poliki, bizimodu berrira ohitzen joan zen.

Urte batzuk iragan dira geroztik. Eta gaur, hain zuzen, aurkikuntza bitxi baten berri eman dit Itsasok, nire lagunik lagunenak. Amaren etxean kuxkuxean, zoko miaketan, zebilela, poema bat aurkitu du, nonbait, eskutitz eta argazkien artean.

-Hau zer da? -galdetu omen dio amari.

Eta amak, papertxoa hartu eta handik begirik apartatu gabe, honela erantzun omen dio hasperen sakon bat egin ondoren:

-Begira, Itsaso. Egia esango dizut. Zure aitak oparitu zidan banandu ginen egunean. Nik buruz dakit, eta ez dut uste inoiz ahaztuko zaidanik.

Itsasok ere buruz ikasi behar omen du amaren mesanotxean aurkitutako poema hori, oso mugarri garrantzitsua baita bere gurasoen historian.

Honela dio:


Hobe da
maitasunaren korapiloa askatzea
maitasunaren soka etetea baino.
Maitemindu ginen, baina
ez hil arte irauteko adina.
Maitasunaren jardin loretsuan
askatasunez batu ginenak
bana gaitezen askatasunez
bidegurutze arantzatsu honetan.



Min


Arrazoi asko dago mundu honetan triste egoteko. Horregatik daude era askotako tristurak: tristura arinak, iraunkorrak, jota uzten dutenak, egu-raldi txarrak ekarri eta eguzkiak eramaten dituen tristurak... Baina ez dago tristura alairik, alaitasun tristerik ez dagoen bezalaxe.

Eta bihotzaren barru-barruraino zuztarrak botata dauzkaten tristurak dira tristeenak, iraun-korrenak, sakonenak, elurra egin edo eguzkiak berotu, beti irauten dutenak.

Gogoratzen al haiz nola kontatu hidan behin, negarra begietan, zer gertatu zitzaion goiz batean autoan lanera zihoan hire andregaiari? Denbora asko iragan duk geroztik, baina...


Ai, min nerea
barru-barruko aberea.
Ai, nire mina
abere domaezina.

Min ematen dit
barruko zaldi basatiak
min eta min
maitearen hutsune gaziak.

Ezin domatu
nire barruko zaldia
ezin goxatu
nire min gazia.



Ustea Ustel


Zain egon eta iritsi ez. Baietz iruditu eta ezetza gainditu. Maite nauela uste eta azkenean ustea ustel. Askotan gertatzen da eta asko sufriarazten du. Ibai ertzean eserita dagoen neskatxak badaki ongi horren berri.


Ibai zabalaren ertzean
hankak uretan
bihotza penetan
negarrez neskatxa gaztea
maitasunaren txalupa
hutsik datorrela ikustean.



Munduari agur


Jaio, gozatu, sufritu eta hil egin zen poeta azkenean. Gaixotasun luze eta sendaezin batek eraman zuen mundutik.

Ni haren ondoan egon nintzen arnasaren haria eten zitzaion arte. Burua argi eduki zuen azkeneraino. Bazekien hiltzera zihoala. Bere begiekin eta eskuineko eskuarekin agurtu ninduen.

Hil bezperan esan zidan nire lagun poetak non zeukan gorderik bere azken poema.

-Baina ez irakurri ni hil arte, mesedez -erregutu zidan ahots mehe-mehearekin.

Liburu lodi-lodi batean gorderik zegoen papertxoa, eta han nire lagunak idatzitako poema. Eta nik handik hartu eta zuk orain eskuetan daukazun liburuan gordetzea pentsatu nuen.


Ibili eta ibili
nekatu egin zait bidea.
Egunak etorri eta urteak joan
ihartu egin zait
bizitzaren zuhaitz berdea.
Hotza dario nire eguzkiari
azken amodio hondarra
nire bihotz ximurrari.
Agur munduari!



Itsasoak ere badaki arnasa hartzen


Itsasertzera joaten zen askotan. "Itsasoa da nire lagunik handiena", esan ohi zuen. Barruko egarri, egonezin edo indar magnetiko batek eramaten zuen olatuak lehertzen diren harkaitzetara.

Orduak eta orduak igarotzen zituen han, itsasoari begira, pentsakizun sakonetan murgildurik ziur aski.

Iazko iraileko arratsalde batean joan zen azkeneko aldiz. Marea Biziak ziren egun haietan. Bizi-egiak harentzat.

Olatuak erpe bilakatu ziren. Ustekabean, harra-patu, apar zuri artean eraman eta irentsi egin zuen bere lagunik handienak, itsasoak, alegia.

Ez ote zekien itsasoa ere, batzuetan, gosetu egiten dela, eta orduan ipuinetako herensugeek be-zala, gizakiak jan behar izaten dituela?

Dena dela, itsasoak arnasa hartzen duela ba-zekien. Hori bai. Hauxe baita bere koaderno go-rrian idatzi zuen azkeneko poema:


Uhinak ikusten dituzunean
lehenengo puzten
eta gero lehertzen
pentsatu behar duzu
itsasoak ere badakiela
arnasa hartzen.



Geltokian


Jakingo duzu, noski, nolakoak izaten diren hiri handietako tren-geltokiak. Jendea inurria bezala ibiltzen da atzera eta aurrera leku erraldoi horietan. Era askotako eszenak ikusten dira: batzuk elkarri musuka, besteak elkarri helduta negarrez, batzuk lasai, besteak presaka...

Eta ez al duzu inoiz inor ikusi goibel, urduri eta kezkatuta espero zuena ez delako heldu berak uste zuen trenean?

Ni, behin, liburu bat besapean nuela, tren-geltoki handi horietako batera joan nintzen arratsaldeko laurak aldera. Ilunarekin batera itzuli nintzen etxera. Irakurri, paseatu, idatzi... konturatu ere egin gabe joan zitzaizkidan orduak.

Gogoratzen naiz arratsalde hartan inoiz baino jende gehiago ikusi nuela urduri, goibel eta kezkatuta. "Ez zaie iritsi, nonbait, beraiek maite dutena eta espero zutena", pentsatu nuen nik neure artean.

Eta poema hauxe idatzi nuen azal gogorreko li-buruaren gainean, hantxe, geltokiko burdinazko aulki zulotxoz betean:


Maitasunaren geltokian
trena badator, trena badoa.
Zain eta zain
maitasunaren geltokian
zain eta zain egun osoa.

Gaua badator.
Hutsune beltz ilunak
bete dit barrena,
eguna badoa.
Eta oraindik ez da etorri
ez da etorri nire trena.

Zein geltokitan
zein trenetan
dago, dabil, dator, doa
nire maiteñoa?
Mundurik mundu
geltokiz geltoki
trenez tren
haren bila noa.



Ni behin bakarrik jo nau aitak


Aitak behin bakarrik jo nau ni, baina ederrak eman zizkidan orduan. Bero- bero eginda utzi ninduen.

Gaur balitz bezalaxe gogoratzen naiz. Zortzi urterekin hasi nintzen gurasoei bizikleta erosteko eta erosteko eskatzen. Eta ez zidaten hamaika urte bete nituen arte erosi.

Ostiral iluntze batean aitarekin eta amarekin joan nintzen bizikleta erostera. Hura zoriona nirea! Ezin nion pozari eutsi. Barrez hasten nintzen ohean sartuta gero ere. Gau hartan esna amets egin nuen.

Bizikleta berriarekin lehenengo aldiz biharamunean atera nintzen kalera, larunbat arratsaldean. Hiru edo lau bira eman nizkion auzoari. Eta harro baino harroago nenbilela, mutiko bat hurbildu zitzaidan. Nik ez nuen inondik ere ezagutzen. Txintxo aurpegia jarri eta galdetu zidan gazteleraz:

-"Me dejas dar una vuelta?

Nik zer egingo, eta bizikleta berri-berria utzi nion mutiko ezezagunari. Han joan zen tropeletik ihes egindako txirrindularia bezala. Joan, bai, joan zen, baina ez zen gehiago itzuli.

Alferrik egon nintzen ni inozo baten moduan ilundu arte zain. Burumakur sartu nintzen etxean. Penaz eta beldurrez.

-Zer gertatzen zaizu? -galdetu zidan aitak.

-Bizikleta berria lapurtu dit mutiko batek, aita...

-Nola? Atzo bizikleta erosi eta gaur lapurtu egin dizutela?

-Bai. Mutiko batek eskatu dit, utzi diot eta ez da gehiago azaldu.

-Eta nor da mutiko hori? -aitak gero eta ozenkiago.

-Ez dut ezagutzen.

-Ezezagun bati utzi al diozu bizikleta berria? -sutan jarri zen aita, bere onetik irtenda.

Eta orduan jo ninduen aitak lehenengo eta az-keneko aldiz.

Bizikletarik ez zen gehiago azaldu, eta gurasoek berririk ere ez zidaten erosi. Hemezortzi urte bete nituenean, neure diruarekin erosi nuen orain daukadan bizikleta.
2001
Irri eta barre
Elkar
2001
Joseliñe
Elkar
2001
Kotti
Elkar
2001
Ttartalo
Elkar
2000
Amona bizikletan
Elkar
2000
Bi indar txiki inauterietan
Elkar
2000
Ehunzango kaskarina
Elkar
2000
Gorritxo eta Beltxiko
Elkar
2000
Helikopteroa ikastolan
Elkar
2000
Koxmeren gezurrak
Elkar
1999
Saturna
Elkar
1999
Txoria zezenaren adar gainean
Elkar
1998
Azenario erraldoia
Elkar
1998
Haizemari
Elkar
1998
Nola ibili munduan, ohetik jaiki gabe
Elkar
1998
Olentzeroren oparia
Elkar
1998
Patxibusa
Elkar
1998
Txoko txiki txukuna
Elkar
1996
Zipriztin
Elkar
1995
Kittano
Elkar
1995
Lazkao Txiki
Elkar
1994
Esaera zaharrak eta txiste berriak
Elkar
1994
Hitzak jostailu
Elkar
1994
Pernando Amezketarra
Elkar
1993
Maripertxenta
Elkar
1990
Esaera zaharrak
Elkar
1990
Igarkizunak
Elkar
1990
Txisteak
Elkar
1989
Kiriko eta bere sendia
Elkar
1986
Auto, asto tren
Elkar
1986
Honela bizi naiz
Elkar
1986
Kaiolatik mendira
Elkar
1985
Patxibusa
Elkar
1983
Margolin
Elkar
1982
Kaskarintzo (Mariasun Landarekin batera)
Elkar
12/2011
Haizelami
Elkarlanean, S.L.
12/2010
Klasikoak piktogramekin. Ahate itsusia
Ttarttalo, S.L.
12/2010
Klasikoak piktogramekin. Hiru txerrikumeak
Ttarttalo, S.L.
12/2010
Klasikoak piktogramekin. Txanogorritxu
Ttarttalo, S.L.
12/2004
Sagu txiki
Ttarttalo, S.L.
12/1999
Pippi itsasorako asmotan
Elkarlanean, S.L.
12/1996
Berunezko soldadutxoa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1992
Nire hamsterra
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1992
Nire katua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1992
Nire txakurra
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1992
Nire txoria
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1991
Bazen behin oilar bat
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
12/1991
Nire loroa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/2012
Ilargia esnatu da
Elkarlanean, S.L.
11/2006
Eskutitza
Ttarttalo, S.L.
11/2006
Nire kaleko jendea
Ttarttalo, S.L.
11/2005
Betiko
Ttarttalo, S.L.
11/2005
Munstro bat ohe azpian
Ttarttalo, S.L.
11/2001
Honelakoxea da nire arreba, eta zer?
Elkarlanean, S.L.
11/2000
Eta handia egiten naizenean zer?
Elkarlanean, S.L.
11/1998
Itsasoan galdutako pirata
Elkarlanean, S.L.
11/1998
Makilakixki
Elkarlanean, S.L.
11/1998
Sorgin gaiztoa
Elkarlanean, S.L.
11/1998
Teo eta ginkana-jokoa
Elkarlanean, S.L.
11/1996
Baserria
Ttarttalo, S.L.
11/1996
Basoa
Ttarttalo, S.L.
11/1996
Hiria
Ttarttalo, S.L.
11/1992
Ilargia harrapatu dute
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1992
Isabelen tripa zaratatsua?
Timun Mas Narrativa
11/1992
Itxasneren begiak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1992
Jirafak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1992
Nire bizikleta eta ni
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1992
Smaug dragoiaren altxorra
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1991
Ibai zientzilari
Timun Mas Narrativa
11/1991
Larunbat arratsaldean
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1990
Oihaneko historiak, Olentzeroren operaia
Timun Mas Narrativa
11/1988
Akerra ikusi dugu baratzean jaten
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Hilabeteen izenak ezagutzen ditut
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Idazle txikia
La Galera, SAU
11/1988
Idazle txikia (euskara batua)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Letrak ezagutzen ditut
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Pinpirin hartxoa
La Galera, SAU
11/1988
Pinpirin hartxoa (euskara batua)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1987
Deabru harroskoa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1987
Ines tximinoa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1987
Jolas egiteko ipuinak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1987
Martixio eta Txibixioren abenturak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/2012
Hodei tripaundia
Elkarlanean, S.L.
10/2011
Jolas-parkean
Elkarlanean, S.L.
10/2011
Piratak
Elkarlanean, S.L.
10/2007
Ilunorduak eta argilaurdenak
Elkarlanean, S.L.
10/2007
Punpuilaren bidaia
Elkarlanean, S.L.
10/2007
Teo eta bere lagunak
Ttarttalo, S.L.
10/2007
Teo gaixo dago
Ttarttalo, S.L.
10/2007
Teo igeri ikasten
Ttarttalo, S.L.
10/2007
Teo lagun baten etxean
Ttarttalo, S.L.
10/2007
Teo mozorroturik
Ttarttalo, S.L.
10/2007
Teo udalekuan
Ttarttalo, S.L.
10/2002
Igel azkarra
Elkarlanean, S.L.
10/1999
Gaur bete ditut sei urte
Elkarlanean, S.L.
10/1999
Un ocell sobre la banya d'un bou
Edicions Bromera, S.L.
10/1997
Teo bidaiari
Timun Mas Narrativa
10/1990
Aintzirako ahotsak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/1990
Hiau eskola bada, ni tigrea naiz
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/1990
Juan zikinen anaia
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/1990
Katuen festa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/1989
Haizeorratza eta lo egiteko atorra
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
10/1989
Haizorratza eta lo egiteo atorra
La Galera, SAU
10/1989
Parkeko txoko berdea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/2010
Aztiaren etxea
Elkarlanean, S.L.
09/2010
Bremengo musikariak
Ttarttalo, S.L.
09/2010
Hamelingo txirularia
Ttarttalo, S.L.
09/2010
Jostuntxo ausarta
Ttarttalo, S.L.
09/2010
Mamu maltzurrak
Elkarlanean, S.L.
09/2010
Nire txolarrea
Elkarlanean, S.L.
09/2010
Safaria
Elkarlanean, S.L.
09/2009
Glup-glup
Elkarlanean, S.L.
09/2009
Ibilaldia
Elkarlanean, S.L.
09/2009
Marimarrubi sorgina
Elkarlanean, S.L.
09/2009
Trineoan
Elkarlanean, S.L.
09/2005
Irudi hiztegia
Ttarttalo, S.L.
09/2000
Ahotsik gabeko aita
Elkarlanean, S.L.
09/2000
Deabruaren zubia
Elkarlanean, S.L.
09/1996
Edurne zuri
Ttarttalo, S.L.
09/1996
Pinotxo
Ttarttalo, S.L.
09/1991
Akuarios
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1991
Hegaztitegia
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1990
Esaera zaharrak (vizcaíno)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1990
Ibai sendagile
Timun Mas Narrativa
09/1990
Igarkizunak (vizcaíno)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1989
Hamar hatz
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1989
Igel azkarra (vizcaino)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1989
Martarentzako eskutitza
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/1983
Belea eta azeria
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
08/2004
Denbora-pasak 1
Ttarttalo, S.L.
08/2004
Denbora-pasak 2
Ttarttalo, S.L.
08/2004
Denbora-pasak 3
Ttarttalo, S.L.
08/2004
Denbora-pasak 4
Ttarttalo, S.L.
08/1999
Jeneren marrazkiak : disney-ren iledunak
Ttarttalo, S.L.
08/1999
Tarzan eta bere lagun Tantor : disney-ren iledunak
Ttarttalo, S.L.
08/1989
Tono, haria eta armiarma
La Galera, SAU
07/2004
Azeri urdina
Elkarlanean, S.L.
07/2004
Basoko sagua
Elkarlanean, S.L.
07/2004
Hartz zuria
Elkarlanean, S.L.
07/2004
Katua
Elkarlanean, S.L.
07/2004
Lehenengo hiztegia
Ttarttalo, S.L.
07/2004
Pinguinoa
Elkarlanean, S.L.
07/2004
Tximeleta
Elkarlanean, S.L.
07/2001
Pippi hegoaldeko itsasoetan
Elkarlanean, S.L.
07/2000
Amona sagar gainean
Elkarlanean, S.L.
07/1996
Hartza
Ttarttalo, S.L.
07/1996
Izurdea
Ttarttalo, S.L.
07/1996
Pailazoa
Ttarttalo, S.L.
07/1996
Tigrea
Ttarttalo, S.L.
07/1996
Txakurra
Ttarttalo, S.L.
07/1990
Bizia airean
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1990
Bizia itsasoan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1990
Bizia lur azpian
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1990
Bizia lur gainean
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Ai nire hatzak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Aitaren pipa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Aupa, aupa
La Galera, SAU
07/1988
Egun on!
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Euria
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Haurra Eztulka dago
La Galera, SAU
07/1988
Hondartza
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Ikastolara
La Galera, SAU
07/1988
Miau
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Miau, miau
La Galera, SAU
07/1988
Nire laguna
La Galera, SAU
07/1988
Nire zopa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1988
Pepi
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
07/1974
Haur kantarien birlorak
Editorial Itxaropena, S.A.
06/2007
Loreren beldurrak
Ttarttalo, S.L.
06/1999
Koloreak
Ttarttalo, S.L.
06/1994
Bigarren printzesa
Timun Mas Narrativa
06/1990
Babar, bazkaltzen
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Babar, eskolan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Babar, jardinean
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Babar, jazten
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Babar, ohean
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Babar, oporretan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Esaera zamarrak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
La casa de l'Ot
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
06/1990
Safari
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/2012
Ilunorduak eta argilaurdenak = Penumbras y destellos
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
05/2011
Bakarnek ez du lagunik
Editorial Ibaizabal
05/2009
Izei txikia
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Animalien liburua
Ttarttalo, S.L.
05/2005
Baserriko animaliak
Ttarttalo, S.L.
05/2005
Ikusmen jokoak 1
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Ikusmen jokoak 2
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Ikusmen jokoak 3, oinarrizko gaitasunak lantzeko koadernoa
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Logika jokoak 1. Oinarrizko gaitasunak lantzeko koadernoak
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Logika jokoak 2
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Logika jokoak 3
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Orientazio jokoak 1
Elkarlanean, S.L.
05/2005
Orientazio jokoak 2
Elkarlanean, S.L.
05/2004
Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari?
Elkarlanean, S.L.
05/2004
Oiloa
Elkarlanean, S.L.
05/2001
Nire aita etxekoandrea da, eta zer?
Elkarlanean, S.L.
05/2000
Ahatetxo itsusia
Ttarttalo, S.L.
05/2000
Sirenatxoa
Ttarttalo, S.L.
05/2000
Txanogorritxo
Ttarttalo, S.L.
05/1998
Ipuin erantsgailuak. Hiru txerrikumeak
Ttarttalo, S.L.
05/1998
Ipuin erantsgailuak. Juantxo eta babarrun-landarea
Ttarttalo, S.L.
05/1998
Ipuin erantsgailuak. Marilitxar eta hiru hartzak
Ttarttalo, S.L.
05/1998
Ipuin erantsgailuak. Txanogorritxo
Ttarttalo, S.L.
05/1990
Botoiak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Egurra
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Harri kaxkarrak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Kaxatxoak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Kortxoa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Oihala
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Papera
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Plastilina
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/1990
Puxtarriak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/2015
Teo eta bere arreba
Ttarttalo, S.L.
04/2015
Teo eta bere txakurra
Ttarttalo, S.L.
04/2015
Teo Jolas-parkean
Ttarttalo, S.L.
04/2015
Teo ur-parkean
Ttarttalo, S.L.
04/2010
Ehun ipuin hitz gutxitan
Elkarlanean, S.L.
04/2007
Dinosauroen garaia
Ttarttalo, S.L.
04/2007
Katuaren irribarrea
Elkarlanean, S.L.
04/2007
Mamu beldurtiak
Ttarttalo, S.L.
04/2007
Munstroak nonahi
Ttarttalo, S.L.
04/2003
Norena da basoa?
Elkarlanean, S.L.
04/1992
Amonaren urteak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1992
Autoen jokua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1991
Bakarnez ez du lagunik
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1990
Eskailera erraldoia
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
04/1990
Ilargiak hitzegingo balu
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
03/2007
Sorgin bat bizikletan
Elkarlanean, S.L.
03/2007
Txantxon pirata
Elkarlanean, S.L.
03/2000
Teo liburuaren egunean
Elkarlanean, S.L.
03/1998
Teo bihurria
Timun Mas Narrativa
03/1998
Teo etxean jolasten
Timun Mas Narrativa
03/1998
Teo kamping egitera doa
Timun Mas Narrativa
03/1990
Oihaneko historiak, Ganeko jeinua
Timun Mas Narrativa
03/1990
Oihaneko historiak, Sustraien bila
Timun Mas Narrativa
03/1989
Lainoa poltsikoetan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
03/1983
Harria sutan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/2011
Trena eta ilargia
Elkarlanean, S.L.
02/2009
Sueños de circo
Faktoría K de Libros
02/2008
Aitona maitea
Elkarlanean, S.L.
02/2008
Ilargia lapurtu dute
Elkarlanean, S.L.
02/2003
Ilargia edan zuen astoa
Elkarlanean, S.L.
02/1992
Ibai kazetari
Timun Mas Narrativa
02/1991
Eskuko behatzen izenak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/1991
Garbitu eta garbitu
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/1991
Ibai musikari
Timun Mas Narrativa
02/1991
Ipuinetako izakiak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/1990
Ibai garraiolari
Timun Mas Narrativa
02/1988
Asmakizun polita
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/1988
Gorkaren kaxoia
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
02/1988
Suge zuria
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
01/2002
Txantxibiri 1
Ttarttalo, S.L.
01/2001
Azeria eta arrain-saltzailea
Elkarlanean, S.L.
01/2000
Asmakizun polita!
Elkarlanean, S.L.
01/1999
Ttotto baserrian
Ttarttalo, S.L.
01/1999
Ttotto etxean
Ttarttalo, S.L.
01/1999
Ttotto parkean
Ttarttalo, S.L.
01/1990
Teo eta bere urtebetetzea
Timun Mas Narrativa
01/1987
Auto, asto, tren
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
01/1987
Honela bizi naiz ni
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Ahatetxoak lagun bat aurkitu du
Timun Mas Narrativa
Aitona eta amona udalekuetan
Elkar
Aladino
Ttarttalo, S.L.
Amets magikoa
Ttarttalo, S.L.
Animalia dibertigarriak baserrian
Ttarttalo, S.L.
Animalia dibertigarriak basoan
Ttarttalo, S.L.
Animalia dibertigarriak oihanean
Ttarttalo, S.L.
Animalia dibertigarriak parke zoologikoan
Ttarttalo, S.L.
Animaliak : aurpegi barregarriak
Ttarttalo, S.L.
Antonio Bolas. Gezurrarekin jolas
Elkarlanean, S.L.
Ardi beltza
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Arratoi-zenbatzailea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Arratsalde curitsua
Timun Mas Narrativa
Aurkakoak
Ttarttalo, S.L.
Autokarabanan goaz
Ttarttalo, S.L.
Azkeneko herensugea eta kapeladenda
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Barbantxo
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Baserria : goazen barrura
Ttarttalo, S.L.
Baserriko animaliak : natura
Ttarttalo, S.L.
Basoko animaliak : natura
Ttarttalo, S.L.
Basoko loti ederra
Ttarttalo, S.L.
Beti aurrera!
Ttarttalo, S.L.
Bigantxaren Ordaina
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Denak du konponbidea
Ttarttalo, S.L.
Egun osoa gauza bila
Elkarlanean, S.L.
Elefantea
Elkarlanean, S.L.
Emakume erraldoia eta bele beltza
Elkarlanean, S.L.
Erantsi, margotu eta idatzi. Azoka
Ttarttalo, S.L.
Erantsi, margotu eta idatzi. Baserria
Ttarttalo, S.L.
Erantsi, margotu eta idatzi. Eskola
Ttarttalo, S.L.
Erantsi, margotu eta idatzi. Etxea
Ttarttalo, S.L.
Erraldoia eta txoriak
Ttarttalo, S.L.
Esaera Zaharrak, Txiste Berriak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Eskola txikia : goazen barrura
Ttarttalo, S.L.
Fado de Coimbra I
Club Internacional del Libro, Marketing Directo, S.L.
Ganbaran festa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Garaje txikia : goazen barrura
Ttarttalo, S.L.
Gau bat amonaren etxean
Timun Mas Narrativa
Gau bat txalupan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Gauez euria egin zueneko eguna
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Gizon harrigarriak
Elkarlanean, S.L.
Hau eguna
Timun Mas Narrativa
Haurrak : aurpegi barregarriak
Ttarttalo, S.L.
Hipopotamoa
Elkarlanean, S.L.
Hiru dinosauru txiki : txiki saila
Ttarttalo, S.L.
Hiru munstro txiki : txiki saila
Ttarttalo, S.L.
Hiru senargai eta neskatila
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Historias do fado
Club Internacional del Libro, Marketing Directo, S.L.
Hitz magikoak
Elkarlanean, S.L.
Hontz Txikia habiatik kampora
Timun Mas Narrativa
Hontza
Elkarlanean, S.L.
Ibai albaitari
Timun Mas Narrativa
Ibiltzeko era bat asmatu zuen gizona
Elkarlanean, S.L.
Igel jakintsua
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Ikara
Ttarttalo, S.L.
Ikasi aurkakoak
Ttarttalo, S.L.
Ikasi formak
Ttarttalo, S.L.
Ikasi koloreak
Ttarttalo, S.L.
Ireki baserria
Ttarttalo, S.L.
Ireki Oihana
Ttarttalo, S.L.
Itsasontzian goaz
Ttarttalo, S.L.
Izua
Ttarttalo, S.L.
Jolastu eta margotu baserrian
Ttarttalo, S.L.
Jolastu eta margotu elurretan
Ttarttalo, S.L.
Jolastu eta margotu hondartzan
Ttarttalo, S.L.
Jolastu eta margotu parkean
Ttarttalo, S.L.
Josebiñe
Elkarlanean, S.L.
Jostailu denda : goazen barrura
Ttarttalo, S.L.
Kangurua
Elkarlanean, S.L.
Katamaloak
Ttarttalo, S.L.
Ketxusen Zooa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Kiriko eta animaliak
Timun Mas Narrativa
Kiriko jolas-parkean
Timun Mas Narrativa
Kukua
La Galera, SAU
Lanbideak
Ttarttalo, S.L.
Lau Anaia Umezurtzak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Lehoia
Elkarlanean, S.L.
Lolo eta Potxolo itsasoan
Ttarttalo, S.L.
Luxioren abenturak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Mari Titare
Ttarttalo, S.L.
Marizikin
Elkarlanean, S.L.
Marmota asmatzailea
Elkarlanean, S.L.
Martixio asmatzailea
Elkarlanean, S.L.
Mattin eta Pattin
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Mendiko animaliak : natura
Ttarttalo, S.L.
Mila eskolara doa
Elkarlanean, S.L.
Mister Daffodil eta bere lagunak
Elkarlanean, S.L.
Munstroak : aurpegi barregarriak
Ttarttalo, S.L.
Neurriak
Ttarttalo, S.L.
Nire jantziak
La Galera, SAU
Nire jolas-liburuak 1
Ttarttalo, S.L.
Nire jolas-liburuak 2
Ttarttalo, S.L.
Nire jolas-liburuak 3
Ttarttalo, S.L.
Nire jolas-liburuak 4
Ttarttalo, S.L.
Nire lagunik handiena
Timun Mas Narrativa
Nire lehen liburua koloretan 1
Ttarttalo, S.L.
Nire lehen liburua koloretan 2
Ttarttalo, S.L.
Nire lehen liburua koloretan 3
Ttarttalo, S.L.
Nire lehen liburua koloretan 4
Ttarttalo, S.L.
Nire superliburua 1
Ttarttalo, S.L.
Nire superliburua 2
Ttarttalo, S.L.
Nire superliburua 3
Ttarttalo, S.L.
Nire superliburua 4
Ttarttalo, S.L.
Non dago Pinotxoren sudurra?
Elkarlanean, S.L.
O paxaro no corno do touro
Editorial Galaxia, S.A.
Oihaneko animaliak : natura
Ttarttalo, S.L.
Otsoa eta zazpi antxumeak
Ttarttalo, S.L.
Pailazoak : aurpegi barregarriak
Ttarttalo, S.L.
Pallazoak
Ttarttalo, S.L.
Panda hartza galdu egin da
Timun Mas Narrativa
Patxi errementaria
Elkarlanean, S.L.
Patxi eta Ritxi mendian
Ttarttalo, S.L.
Pauma
Elkarlanean, S.L.
Perikles eta balea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Peru Gezurtia
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Puf! Hau nazka!
Elkarlanean, S.L.
Puzzleak, biribila
Ttarttalo, S.L.
Puzzleak, elipsea
Ttarttalo, S.L.
Puzzleak, erronboa
Ttarttalo, S.L.
Puzzleak, Iaukizuzena
Ttarttalo, S.L.
Puzzleak, laukia
Ttarttalo, S.L.
Puzzleak, triangelua
Ttarttalo, S.L.
Rin eta Krixpin
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Sagu langilea
Timun Mas Narrativa
Semaforoa
Elkarlanean, S.L.
Sirimiri 4, Lehen Hezkuntza. Irakurgaiak
Elkarlanean, S.L.
Tirtirikuak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Tito eta Kito basoan
Ttarttalo, S.L.
Ttotto eskolan
Ttarttalo, S.L.
Tukana
Elkarlanean, S.L.
Txantxibiri, 2
Ttarttalo, S.L.
Txantxibiri, 3
Ttarttalo, S.L.
Txantxibiri, 4
Ttarttalo, S.L.
Txikete Tximadun
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Txili eta Txolo oihanean
Ttarttalo, S.L.
Tximino gixajoa
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Um seculo de fado
Club Internacional del Libro, Marketing Directo, S.L.
Un ocell sobre la banya d'un toro
La Galera, SAU
Un pájaro sobre el cuerno de un toro
La Galera, SAU
Un paxaro sobre o cuerno d'un toro
Xordica Editorial
Un páxaru en cuernu d'un toru
Llibros del Pexe, S.L.