Joxantonio Ormazabal Berasategi Sormen-lanak
Zegama, 1948-2010 Magisteritza ikasi eta urte batzuetan irakasle hasi zen, Zarautz eta Tolosako ikastoletan. 1981etik aurrera, Elkarlanean argitaletxean egin zuen lan. Haur eta Gazte literatur bildumetan lan egiten zuelarik: Euskal Herriko antzinako tradizio lanak bildu zituen eta kanpoko haur literatura itzulpenak egin zituen; honez gain, testu liburuen moldaketan ere parte hartu zuen Bere literatur lan oparoaren artean, nahiz eta berandu hasi idazten, Kaskarintzo (1983), Margolin (1983), Pernando Amezketarraren bertsioa (1981) edota Kittano nabarmendu daitezke, zerrenda luze batetik hartuta. Itzulpenari dagokiolarik, ehundik gora haur eta gazte ipuin itzuli zituen; Teo pertsonaia nagusia daukaten 30 bat liburu horien artean. Aldi berean ikastoletarako testu liburugintzan zuzenean parte hartu zuen, Zipristin metodoaren hizkuntzako zortzi liburuak erakusten dutenez. Seve Callejaren hitzetan, bere Haur literatura euskaraz, Labayru (1994)liburuan, "Euskal haur-literatura gauzatu dutenetako bat dugu Joxan Ormazabal. Lehenengo ikastolan, eta editorialean gero, egindako lanak liburuaren gora-behera guztien berri zehatza izatea ekarri dio, ideia botatzeko unean hasi eta saldu arterako pauso guztiak". .