youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Gotzon Garate Goihartzun

Gotzon Garate Goihartzun Sormen-lanak

Elgoibar, 1934 - Bilbo, 2008 Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan Lizentziatua zen, eta teologia eta filologia ikasketak ere egin zituen Insbruckeko Unibertsitatean . Filosofian doktore izendatu zuten, Madrileko Unibertsitate Complutensean. Honez gain, Marxismoan espezializatu zen bi urtez, Friburgoko Unibertsitatean. Irakaskuntzan aritu zen urte askoan. 1978an, Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate honetan, Euskal literaturan katedratikoa zen. Marxismo-irakasle izan zen soziologian, komertzialean eta historian. Idatzizko obra oparoa utzi du Garatek, hainbat alorretan. Literaturan narraziogintza eta eleberrigintza landu zituen; besteak beste, nobela beltza euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. Saiakeraren arloan marxismoaren ikerketan nabarmendu zen, eta pentsamendu horrek nazio askapenarekin zituen harremanak landu zituen bereziki. Hizkuntzalaritzaren arloan atsotitz eta esakuneak biltzen egin zuen lan handia. 1967an abiatu zuen bilketa lan hori eta 1995ean argitaratu zuen Euskal atsotitzak. Hizkuntzak ikastea izan zuen beste zaletasun handietako bat, eta bederatzi hitzegiten zituen. Euskal Herritik kanpo hainbat egonaldi egin zituen, hain zuzen ere, hizkuntzetan trebatzeko. Arlo akademikotik gaindi, euskararen normalizazio eta erabilera bultzatzen atsedenik gabe lan egin du. Horregatik guztiagatik, Durangoko Azokak Argizaiola Saria eman zion 2005ean.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila