youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Abelin Linazisoro Azkue

Abelin Linazisoro Azkue Sormen-lanak

Zumaia, 1942. Lehen mailako ikasketak burutu zituen, hamalau urte bete arte. Hainbat lanbidetan izan du eskarmentua: hamazazpi urtez bulegari gisa, beste hamar urtez altzari lantegian zurgin lanetan, hiru urte AEK-ko irakasle gisa, beste horrenbeste bikoizketako aktore eta zazpi urtez telebistako aktore Goenkale ETBko saioan bilakatu zen ospetsu. Gaur egun erretiratuta dago. Honetaz gain, bere lumak agerraldiak izan ditu prentsa prentsa idatzian, hala nola, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta Berrian kolaboratu izan du. Bestalde, hiru herri aldizkaritan ere idatzi izan du. Hiru nobelaren egile da: Axun, Susak 1995ean argitaratua eta Iraganean galdua, Txalapartak 2001ean plazaratutakoa. Berriki argitaratu du argitaletxe berberean Aitortza nobela. Eleberri honetan, 36ko gerraren zurrunbiloaren hondoratzetik milaka gizon, emakume, haur eta gazte naufragiotik salbatu nahi ditu protagonista hauetako batzuk, Xixili narratzailearen ahotsaren bidez. Gerrako protagonista anonimo izandako garaiko egunerokotasunaren berri ematen du eleberriak: beldurra, biziraupena eta maitasuna bezalako kontzeptuetatik tiraka, epikotasunetik honatago egon zen munduari begira.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila