Hasiera > Hugoenea

Hugoenea

Hugoenea

Susana Maria Sánchez Arins

Hizkuntza literarioa: galegoa.

Idazkera proiektua ez da poema bilduma, autoreak erabili ohi duen generoa, ez da eleberria, ez da saiakera, ez da azterketa historikoa, baina, genero guzti horien kutsua biltzen du. Bizitza hutsal, anonimo baten istoriotik hasiz, (des)memoria eta Historia eraikitzeko moduen inguruko hausnarketa egiten du.

Familiako irudi bat oinarritzat hartuz, osaba zahar bat, 30. hamarkadako Galiza tradizionaleko gizartea berreraikitzen da, 36ko estatu kolpearen aurreko momentuetatik eta frankismoaren lehenengo urteetako errepresiotik ibilbide bat eginez, gaur egun utzitako oinatzetara heltzeko, gudaren ilobenganaino, narratzailearen belaunaldiraino hain zuzen ere.

Gure helburua ez da guztiok ezagututako gertaera historikoak oinarritzat hartuz istorio bat fikzionalizatzea, guztiz kontrakoa baizik, inork ezagutzen ez dituen eta itxuraz baliogabeak diren gertakariak dira oinarri: faxista baten istorioa, hain baliogabea artxiboetan ere agertzen ez dena, baina, gertatu izan zena, bere biktimek ahaztuko ez (edo agian bai) dituzten markak utziz. Eta hildakoak areketan, segur aski.

Horrez gain, narratibari ikuspuntu femisitatik heltzen diogu, pribatua eta publikoa bereizten dituen mugarik gabe, familia-biolentzia (emakumea biktima nagusia izanik) eta politika-biolentzia harremanetan jarriz.

Bukatzeko, narratiba literario eta narrazio historikoaren arteko mugak gainditzea bilatzen dugu, azken honen iturri dokumentalak zalantzan jarriz, askotan faxismoaren eguneroko izugarrikeria azaltzeko eskasak direnak. Era berean, agerian jarri nahi dugu gaur egun taxu honetako gertakariak ongi ezagutzeko zailtasuna: obra ahozko testigantzetan oinarritzen da, batzuetan igorleak moldatutakoak protagonista iturri dokumentaletan agertzen ez delako. Gertakari horien protagonistak hilda daudenez gero… Zer kontatu dezakegu? Nola? Zer da egia batzuek eta besteek kontatutakoan? Eta kontalaria, gainera, familiako kidea bada?

Prentsa dosierra: jaitsi

Prentsa dosierra: jaitsi

Prentsa dosierra: jaitsi

Pasaiariaren oparia: jaitsi

Atzera