Hasiera > Hugoenea
Hugoenea
- Idazle edo sortzaile bakoitzak, gehienez ere hamabost eguneko egonaldia egingo luke. Behar bezala justifikatuz gero epe hau luzatu egin daiteke.
- Uztailean eta abuztuan Euskal Idazleen Elkarteko bazkideek bakarrik erabili ahal dute etxea.
- Idazleak, sortzaile gisa, literaturaren edozein genero lantzeko gai behar du izan (saiakera, antzerkia, ipuina, poesia, nobela, haur eta gazte literatura, gidoilaritza, itzulpengintza, ikerketa edota kazetaritza).
- Idazleak, hitzarmen baten bidez eskertuko du jasotako guztia, hantxe burututako lanean erreferentzia zehatza eginez emandako laguntzari eta, idazlearen sormen hizkuntzak edo idazleak berak menderatzen dituen hizkuntzetakoren batek posible egiten duenean, udaletxean, bertako liburutegian edota eskoletan hitzaldia edo solasaldia eskainiko luke, eskoletako gaztetxoentzako bereziki.
- Idazlearen Elkarteak Hugoenea-ko egonaldian landutako lanen bi ale bidaliko dizkio Udalari, Hugoenea-n eta liburutegian edukitzeko.
- Idazlearen Etxea erabili nahi duen sortzaileak, EIE-ari edo Pasaiako Udalari zuzendu ahal izango dio eskaera eta bere sortze lanaren edo proiektuaren azalpen bat eta egiten ari denaren lagin bat igorriko du.
- Hugoenea-k eremu urriko hizkuntzetako idazleak hartuko dituenez, eremu urrituko hizkuntzetan idatzitako laginak hartuko dira. Inguruko eremu urrituko hizkuntzetan idatzitakoak euskaldunontzat aski ulergarriak direnez, itzulpen beharrik gabe hartuko dira.
- Salbuespenak soilik eremu urrituko hizkuntza euskaldunontzat ulergaitza denean, bretoiera edo frisiera kasu, proiektua eta lagina frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz bidali beharko dituzte.
- Puntuagarria izango da editorialaren pre-kontratua edukitzea, baina ez ezinbestekoa.
- Etxearen egoera izeneko protokoloa egingo da sarreran eta irteeran, idazlearen beraren aurrean.
- Arestian aipatu bezala, idazleak bere egonaldian, udaletxean, herriko eskola edo kultur etxean bere lanaren berri emango duen ekintza bat burutzeko beharra hartuko du. Halaber, bere lanaren berri herriko komunikabideetara zabaltzeko konpromisoa hartuko du.