Hasiera > Hugoenea

Hugoenea

Hugoenea

Euskal Idazleen Elkartea aspaldidanik ari zen Idazlearen Etxea izan zitekeenari buruz hausnarketan. Idazlearen Etxea, idazleen aterpea. Pasaiako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, lortu du EIEk Idazlearen Etxea proiektua gauzatzea.

Idazlearen Etxean, Hugoenea-n, euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean idazten duten idazleek hartu ahal izango dute aterpe.  Victor Hugoren omenez hartu du izen hori, hark zioenez “idazleak idazten lan egin" behar baitu: "Testu on bat ez du soilik inspirazioak sortzen”. Idazleak lan egiteko etxe bat izango da beraz, Hugoenea. Lan hori egiteko baliabideak Pasaiako Udalak jarri ditu EIEren eta idazleen eskura; etxea bera eta idazleek lanerako behar dituzten bitartekoak.