Hasiera > Hugoenea
Hugoenea
Stefan Markovski
Stefan Markovski idazle, poeta, gidoigile eta filosofo mazedoniarra da.
Gevgelija hirian jaio zen, 1990eko abenduaren 1ean, eta bertan egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak. Skopje Unibertsitateko Filologia Fakultatean Literatura Konparatzaileko gradua eskuratu zuen, eta Filosofiakoa, Cyril eta Methodius santuen Filosofia Institutuan. Egun, Arte Dramatikoen Fakultatean gidoigintza ikasketak egiten ari da.
Mazedoniako literatura modernoari egindako ekarpenaren ondorioz, zenbait literatur sariren jabe da Markovski: "Mazedoniako literatur abangoardiaren saria" (Haize-eta-laino saltzailea, eta beste istorio batzuk ipuin liburuagatik), "Petre M. Andreevski (eleberri) saria", "Beli Mugri (poesia) saria", UNESCO sariak, etab.
Mazedoniako fikzio eta poesia antologietan aipatua izan da Markovski, eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du. Bestalde, haren literatur lanetako zenbait pasarte beste europar hizkuntzetara itzuli dira.
Mazedoniar Idazleen Elkarteko kide da, baita Mazedoniako Nazioarteko Antzerki Institutukoa ere.
Sovremenost, Mazedoniako literatur aldizkari zaharrena, gidatzen du; eta “Metrichki karvan” proiektuko poesia bildumak ere bai.
Curriculuma: jaitsi
Lagina: jaitsi
Prentsa dosierra: jaitsi
Prentsa dosierra: jaitsi
Prentsa dosierra: jaitsi
Pasaiariaren oparia: jaitsi