Hasiera > Hugoenea

Hugoenea

Hugoenea

Colm Ó Ceallacháin

Colm Ó Ceallacháin

Colm Ó Ceallacháin idazle irlandarrak ipuinak argitaratu ditu Comhar, Feasta, Southword eta Gorse literatur aldizkarietan. Horietako batzuk sariak jaso zituzten irlandar hizkuntzaren inguruko jaialdi handienean, Oireachtas na Gaeilge izenekoan, 2010, 2012 eta 2015 urteetan.

Ó Ceallacháin-en lehen ipuin-bilduma, I dTír Mhilis na mBeo (Bizidunen lur gozoan), Cois Life-n argitaratu zen, 2017an. Arrakasta handi izan zuen, besteak beste ipuinek ageri duten irudimena, errealismoa eta freskotasuna direla-eta.

Fikziozkoak ez diren idazlanak ere sortu ditu Ó Ceallacháin-ek; horietako bat, 2013an argitaratu zuen "bidaia-egunerokoa", Irlanda igerian gurutzatu zuenekoa deskribatzen duena.

2017ko irailean, Pragako Charles University-n, Ar an Imeall i Lár an Domhain (Periferian, munduaren erdigunean) biltzarrean hizlari jardun zuen. Bertan, hemezortzigarren mendeko literatura izan zuen mintzagai.

Gazteekin lan egiten du Colm-ek; eta, arlo horretako aditu gisa, zenbait egonaldi burutu ditu Londresen, Hego Afrikan eta Irlandan

/http://bestehitzak.eus/eus/writers/

Curriculuma: jaitsi

Lagina: jaitsi

Prentsa dosierra: jaitsi

Prentsa dosierra: jaitsi

Prentsa dosierra: jaitsi

Pasaiariaren oparia: jaitsi

Atzera