Hasiera > Hugoenea
Hugoenea
Bart Kingmak
Bart Kingmak (Wommels, 1970) kazetaritza ikasketak egin zituen Zwollen. Drenthe, Overijssel, Flevoland eta Gelderland eskualdeetako zenbait aldizkaritan jardun ondoren, telebistan hasi zen lanean, kazetari gisa lehenik, zuzendari lanetan gero; baita gidoiak idazten ere. 2000. urtean, frisiar telebistarentzat (Omrop Fryslân Television) saioa hezitzaileak sortzen hasi zen, 4tik 18ra urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduak: It Lân fan Efke (Efkeren lurraldea), Studio F, Tsjek, 11&30, I.K., De Utflecht, De Koers, etab. 2008an, Leonard Cohen-en omenezko De Partizan CD/DVDrako itzulpenak egin zituen Bart-ek. 2009an, berriz, Prachtige Ferliezers (Galtzaile ederrak) antzezlan musikatua idatzi zuen. 2010ean lehen eleberria argitaratu zuen, Griene Simmer (Uda berdea) izenekoa. Bertan, pertsonaiaren erru-sentipena deskribatu zuen, bizitzan zehar egin gabe utzitakoek eragiten ziotena. 2013an, Swart Langstme (Desio beltza) musikala idatzi eta zuzendu zuen. Lan horrek Mary Trintignant aktorearen erailketa du gai nagusi; benetako gertakari batean dago oi 2015ean, De deikoersen fan Remco (Remco-ren egunerokoak) liburua argitaratu zuen, eta Inez Timmerren Op alle Fronten (Fronte orotan) ikuskizuna zuzendu zuen, gerra garaian arrakasta handia izan zuen "Lili Marlen" kantuaren protagonistari buruzkoa. De Moanne kultur aldizkarian eta Bureau De Vries irratsaioan zutabeak elikatzen ditu Bart-ek, eta De Bûten Post webgune satirikoa gidatzen du. Azken urteotan, Rie herriko MidSimmerJûn jaialdia antolatzeaz gain, musika talde zein bakarlarientzat (Vangrail, Gurbe Douwstra eta Gerbrich van Dekken) hitzak sortu ditu.
Herrialdea: Frisia
Curriculuma: jaitsi
Lagina: jaitsi
Prentsa dosierra: jaitsi
Prentsa dosierra: jaitsi
Prentsa dosierra: jaitsi
Pasaiariaren oparia: jaitsi