Elkartea > Euskal idazle egonaldia Abbadia eremuko Nekatoenean, Hendaian.

Euskal idazle egonaldia Abbadia eremuko Nekatoenean, Hendaian.

Euskal idazle egonaldia Abbadia eremuko Nekatoenean, Hendaian.

Hendaiako Nekatoenea artisten lekua Abbadiako eremuan dago, eta urtero euskal sortzaile bat hartzen du bere sorkuntza gauzatzeko. Hamaika urtez egin da jarraian eta Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) antolatzen dugu. Egitasmo honen helburua euskal literatura sorkuntza bultzatzea da.

2020an Nahia Zubeldia sortzaile eta musikaria izan zen Nekatoenea baserrian egoteko parada izan zuena, eta olerkiak idazteko baliatu zuen aukera. Poema horietako batzuk musikatu egin ditu Lumi taldearekin.