Patxi Zubizarreta Dorronsoro Sormen-lanak
Ordizia, 1964. Euskal Filologian lizentziatua da. Haur eta gazte literatura idatzi izan du batik bat, baina, horrekin batera, helduentzat ere idatzi izan du. Itzulpengintzan ere aritua da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratzen du. Hiru aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1997an, Gizon izandako mutila lanarekin; 2006an Pantaleon badoa liburuarekin; eta 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin Nabarmentzekoak dira hainbat musikarirekin eskaini izan dituen errezitaldiak (Jabier Muguruza, Pello Ramirez, Mikel Urdangarin, Joserra Senperena...).