Miren Agur Meabe Plaza Sormen-lanak
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi, eta irakaskuntzan (Bilboko Kirikiño ikastolan) eta testuliburugintzan (Giltza argitaletxean) aritu zen hainbat urtetan.
Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia.
Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006)eta Errepidea (2011)gazte-nobelei esker.
Halaber, Mila magnolia-lore albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da.
Bere azken lanak, Kristalezko begi bat nobelak, 2013ko Beterriko Liburua saria jaso du, baita Zazpi Kale saria ere.
Han-hemengo topaketetan parte hartu du, hala nola Eako Poesia Egunetan, Dublin Festival Writers-en 2003an, Vjlenicako XXI. Literatura Jaialdian (Eslovenia, 2006), Edimburgeko Liburu Jaian (2007), Vienako Cervantes Institutuan (2008), Santa Barbara eta Renoko Basques Studies Centres-en (2008), Frankfurteko Liburu Azokan (2009), Deux Pennents Jardunaldietan (Pabe, 2012), Cosmopoétican (Kordoba, 2014), Tocats de Lletra (Manresa, 2015), Mediterrànea (Mallorca, 2016), Reading Month Festival (Eslovakia-Txekia-Ukraina-Polonia, 2016), Voix Vives (Toledo, 2017) eta abar.
Ohorezko aitortzen artean, Lauaxeta saria (2007), Rosalia de Castro (2012) eta Deia-Hemendik (2015) aipatu behar. Espainiako Poesia Saria irabazi du, “Nola gorde errautsa kolkoan” bere obrarengatik.
Bere testuetako batzuk hainbat hizkuntzatara eta braillera itzuli dituzte.
Euskaltzain osoa da 2022tik.
SARIAK
1991 Lasarte-Oriako udala, Oi, hondarrezko emakaitz! poesia-lanari
1997 Imajina ezazu Euskadi, Ohar orokorrak poesia-lanari
2001 Kritika saria, Azalaren kodea poema-liburuari
2002 Euskadi Saria, Itsaslabarreko etxea gazte nobelari
2007 Euskadi Saria, Urtebete itsasargian gazte nobelari
2007 Lauaxeta Saria (ibilbideari, ohorezkoa)
2008 Liburu Gaztea (DBHko ikasleek emana, Urtebete itsasargian lanari)
2011 Euskadi Saria, Errepideagazte nobelari
2012 Rosalia de Castro Saria (Galiziako Pen Clubek emana, ibilbideari)
2014 Beterriko Liburua saria, Kristalezko begi bat nobelari
2014 Zazpikale saria, Kristalezko begi bat nobelari
2021 Espainiako Poesia Saria irabazi du, “Nola gorde errautsa kolkoan” bere obrarengatik.