youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Karlos Linazasoro Izagirre

Karlos Linazasoro Izagirre Sormen-lanak

Tolosa, 1962an. Euskal filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 1987. urteaz geroztik, Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Literaturaren genero ezberdinak landu ditu: poesia, narrazio laburra, haurrentzako ipuingintza, antzerkia eta eritzi artikulugintza (90. hamarkadaren erdialdetik asteroko zutabea idazten du Diario Vasco egunkarian). Lau ipuin liburu idatzi ditu: Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste mundurik eta Ipuin errotikoak. Antzerkigintzan, Burdindenda aipatu daiteke. Joanessen Ibilalladiak lanak haur eleberriaren saria ekarri zion 1985. urtean. Honetaz gain, beste sari batzuk jaso ditu: 2001. urtean Euskadi Saria, Bota gorriak izenburuko ipuinarekin. 2012an Xabier Lete saria jaso zuen "Ezer gehiago behar gabe" lanagatik. Bere poesiari dagokionez, bakardadearen poeta dela esaten du Koldo Izagirrek, bere XX. Mendeko poesia kaierak liburuan. Udazkeneko karabana, Apunte eta ahanzturak, dira besteak beste, bere olerkigintzaren izenburu batzuk.

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila