youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz Igerabide Sarasola Sormen-lanak

Aduna, 1956an. Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen zenbait urtetan; gero, Filologian Doktoregoa egin, eta gaur egun EHU-n ari da irakasle. Ikerketak literaturaren arloan garatu ditu, eta bereziki haur literaturarenean, poesia aztertuz batez ere. Ikerketa literarioen alorrean, Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) aipa daiteke; liburu honetan ahozko tradizioaren alorretik aztertzen da haur literatura, batik bat amandre ipuinak. Sorkuntzaren alorrean, berriz, aipa genitzake: Herrenaren arrastoan (Alberdania, 1999) aforismo-liburua, Mailu isila (Alberdania, 2002) poema-liburua, edo haurrentzako idatzitako Begi-niniaren poemak (Erein, 1992), Hosto gorri, hosto berde (Atenea, 2002) poema liburua, beste hainbat ipuin, poema-liburu eta gazte-nobelen artean. Hauts bihurtu zineten (Alberdania, 2005) izan zuen eleberrigintzan jasotako lehen fruitua: Euskal Herriko auzo txiki batean, Frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago nobela. Orduztik, haurrentzako idazten jarraitu du eta sari ugari jaso ditu Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, eta Espainiako Kritika Saria bitan, 1994an eta 2003an. 2018an Eskainiako haru literatura sari nazionala jaso zuen Abezedario titirijario (Denonartean) lanagatik.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila