Juan Kruz Igerabide Sarasola Atzera
2018
Como Hablar De Mitologia A Los Niños
Nerea
2018
Cuentos Crueles Del Pais De Los Vascos
Cenlit
2018
Euskal Herrietako Ipuin Gaiztoak
Denonartean
2018
Gregorio katarrino
Elkar
2018
Grigor eta erlea
Alberdania
2017
Abecedari Pipiridari (catalan)
Denonartean
2017
Abecedario Titiridario
Cenlit
2017
ABEZEDARIO TITIRIJARIO
Denonartean
2017
Cuentos Del Pais De Los Vascos
Cenlit
2017
Abecedario Monicredario (gallego)
Denonartean
2017
EUSKAL HERRIETAKO IPUINAK - BARATXURI, GATZ, ARRAUTZA, TXORI ETA TITIRITI
Denonartean
2017
Ez Lemaio - La Quema De Mondragon
Beta
2017
Labur txintan
Pamiela
2017
Lento Asedio De Niebla
Valparaiso ediciones
2016
Ez Lemaio - Arrasateren Erreketa
Beta
2016
Poemas De Amor Para Principiantes
Cenlit
2016
UR - ERORI NAHI EZ ZUEN EURI TANTA
Denonartean
2016
Maite poemak hasi berrientzat
Denonartean
2016
Ur - La Gota Que No Queria Caer
Cenlit
2015
Lainoa janez
Erein
2015
Satorra Hegan
Giltza
2014
Ur: Libro De Lluvia
Cenlit
2014
Ur: euriaren liburua
Denonartean
2014
Zangotraba
Erein
2012
Eguberria - Ohitura, Kantu Eta Historio
Nerea
2012
Motoa
Alberdania
2012
Serio demonio
Elkar
2011
64 kanta eta olerki umeentzat
Susaeta
2011
Irribarrea zabaltzeko ipuinak
Elkar
2011
Tanta baten istoria
Ttarttalo
2011
Txori txoroa
Alberdania
2010-01-02
Haluzinatuen mundua
Testua irakurri
Juan Kruz Igerabide ez da normalean helduentzako nobelen idazketan aritzen. Gazte literaturaren arloan egindako lanengatik ezaguna da, edota helduentzako saiakera eta olerkigintzan egindakoengatik. Helduen nobelak idazten, ordea, gutxitan ikusi dugu, eta azken arlo honetan berandu xamar hasia da. Izan ere, Elurra sutan izeneko hau bere bigarren nobela baino ez da.
Liburuan irakurri ahal dena kontuan hartuta testu hori nolabait definitu beharko balitz, nobela arraroa dela esango nuke. Argumentua nahikoa bitxia da, eta hor kontatzen direnak bertatik bertara ezagutu ez dituenak istorio guztiz sinestezina dela esango luke. Argumentua hiru pertsonaia nagusiren inguruan aritzen da: Kandido, euskal abertzale porrokatua; Sara, haren arreba; eta Ananda, Indiatik etorritako yoghi baten semea. Gertakariak jazotzen direneko garaia gehiegi zehazten ez bada ere, 70eko hamarkadaren inguruan koka daitezkeela dirudi, Francoren azken urteetan eta trantsizio garaiko lehenengoetan. Pertsonaiak giro berezi batean mugitzen dira, beraien bizitzetan abertzaletasuna, yoga, ekialdeko jarrera mistikoak, ipuin miresgarrietatik aterata diruditen haluzinazioak, mendizaletasuna, batzen baitira nahasketa bitxi batean. Euskal Herria bezain leku kontraesankorra gutxitan aurki daiteke eta pertsonaiak halako kontraesanen adibidetzat har ditzakegu. Kandido, ezker abertzalearen aldekoa da, ETAk egindako sarraskiak batzuetan ez ditu ulertzen baina hala ere “beretarrak†direnez onartu egiten ditu istripuak izango balira bezala. Anandak euskal mistika harrigarri batean sinesten duelarik, mundua euskal enda garbi batez bete nahi du. Sararekin maiteminduta dago, eta Sara haren asmoetara makurtzen ez dela ikustean tratu txarren biktima bihurtzen du, hori bai, amodio guztiarekin eta jarrera bakezalearekin. Hauen inguruan beste pertsonaia batzuk agertzen dira, euskal fauna berezi hori osatzeko. Azken hauek abertzaleak direla esanda, nazien gustukoak izan litezkeen erokeriak edo ziztrinkeriak mistika esoterikoarekin mozorrotzen dituzte.
Argumentua egiazkotzat hartzea zaila egin zait, eta nire ustez gauza horien aurrean jarrera ironikoa baizik ezin da eduki, istorio honetan tenplarioen edota kataroen ondorengoren bat bakarrik falta baita. Edonola ere Igerabidek oso idazle trebea dela erakusten du liburu honetan, kontamolde eta narratzaile mota desberdinen erabileran ikus daitekeen bezala.

2009-11-06
Izpirituaren ispilua
Testua irakurri
Juan Kruz Igerabide frankismo osteko korronte espiritual eta esoterikoetara gerturatu da Elurra sutan nobelan.
«Ispilura begiratzeak min eman dezake, baina niri orain barregura sortzen dit. Istorioak norbaiti min emango dio, baina urteekin, tragedia zena, komiko bihur daiteke. Zer ibili ginen gu orduan? galdetzen diogu gure buruari orain». Juan Kruz Igerabidek, berriz ere, bere gaztaroko belaunaldia jarri du ispiluaren aurrean. 1970eko hamarkadakoa, frankismo amaierako «eklosiokoa», Hauts bihurtu zineten (Alberdania, 2005) helduentzako bere lehen nobelan egin bezala. Lan berrian, ordea, garai hartan loratu ziren joera espiritual eta politikoetan oinarritu da atzera begiratu eta interpretazioa egiteko.
Elurra sutan aurreko nobelaren bide beretik doa, baina ez errail beretik. Metafora Inazio Mujikarena da, Alberdaniakoa. «Idazkera aldatu du, baina fikzio eta fabularako ahalegin handiagoa egin du. Ez da, ordea, poetikotasun aingerutarra, eleberria elurra bezalakoa da, gozo eta freskoa da hasieran, baina gero erre egiten du. Belaunaldi bat interpretatzen du, min emanez, eta hala behar du, idazle bati urratzeko eskatu behar zaiolako».
Igerabidek esperientzia pertsonal eta bizipenetatik erreparatu dio belaunaldi horri. Bera eta bere inguruko pertsona ugari yoga eta giro espiritualean murgildu ziren, eta urteen prismarekin idatzi du. «Nik bizi izan nuen, eta errealitatearen eta ametsaren arteko zoramen hura kontatu dut. Dena den, oraindik ere nik ez dakit zeintzuk ziren zoroagoak, ameslariak edo errealitatea oso modu pragmatikoan hartzen zuten joerak».
Idazleak iraultza espiritual xume hartan murgildu nahi izan du, «bizitzari zentzu aurkitze horretan», zehaztu du -pertsonaia nagusia Ananda da, Indiatik iritsi berria den eta Bilbon yoga zentro bat irekiko duen irakaslea- , «eta ez dut uste pertsonaiek aurkitzen dutenik. Porrot asko daude, dena alda genezakeela uste genuelako, baita iraultza egin ere, baina ez dago garaipenik, denek egiten dute porrot».
Igerabidek argi dio istorioa tragedia gogor bat dela, eta ez du diskurtso ideologiko eta politiko bat defendatzeko asmorik izan. Nostalgiarako gogorik ere ez du izan, eta ez du uste sortzen duenik. «Nostalgia puntu bat badago, baina ez da toki onean gelditzen. Aldiz, eszeptizismo dezente dago, baina ez dago eszeptizismoak irentsita. Nik ez dut uste oraindik irentsi nauenik, eta hori da nire presentziarik nabarmena».
Eleberria narrazio ugariz osatuta dago, eta apurka pertsonaiak, eta istorioak, gurutzatuz doaz. Trama elikatzeko, yogarekin batera, frankismo osteko euskal esoterismoa izan zitekeena sortu du Igerabidek, eta eleberriko hiru pertsonaia murgiltzen ditu sinesmen horren peskizan. «II. Mundu Gerran, Europan, esoterismo eta astrologiak garrantzi handia izan bazuen, zergatik ez Eusko Gobernuan? Asko gustatu izan zaizkit abertzale esoterikoak. Askorik dokumentatu gabe egin dut, hari batzuetatik tiraka, baina nik sortu dut, nola izan zitekeen irudikatzen».
Korronte espiritual berriek gizarte gatazkekin topo egingo dute, eta idazleak eleberriko hari nagusian islatzen du talka hori. Ananda, iluminazioaren bidean sinesten duen yoga irakaslea, Sara bilbotarrarekin maiteminduko da -maitasun mistikoa eta haragizkoaren arteko eztabaida da euren artekoa-, eta haren anaia Kandido ere yogan hasaraziko du. Kandido, baina, klaseak utzi eta ezker abertzalearekin lerrokatzen da, yogaren ihes-nahiari bizkarra eman eta eztabaida abiatuz. «Zoroen artean taxuz pentsatzen duena dirudi, koherentziaren izenean jokatzen duelako, eta, hala ere, ez dakigu norainoko zentzua duen egiten ari den horrek».
Denak, baina, porrotera kondenatuta daude, historiak gerora erakutsi zuen bezala. «Etsipena etorri zen gero», gogoratu du autoreak, «etsipena lixiba bezalakoa da. Asko botaz gero erre egiten du, baina tamainan desinfektatzeko baliagarria da».

2009-09
Printzesa begi-zulo
Elkar
2009
Antso lizarra
Aizkorri
2009
Elurra sutan
Alberdania
2009
Haizearen tunela
Giltza
2008
Amilami
Elkar
2007-12-19
JUAN KRUZ IGERABIDE, DESDE EL PAÍS VASCO
http://casa-delasiguanas.blogspot.com/2007/12/juan-kruz-igerabide-desde-el-pas-vasco.html
2007
Adio Jonas
Aizkorri
2006
Hosto gorri, hosto berde (frantsesez)
Centro de Linguistica Aplicada Atenea
2006
Pipitaki
Aizkorri
2006
Txan Magoa
Elkar
2005
Gorputz osorako poemak
Aizkorri
2005
Hauts bihurtu zineten
Alberdania
2005
Hauts bihurtu zineten
Testua irakurri
ORDUAN GAZTETXO NINTZEN, baina joan egin nintzen batzarrera, aitaren debekua ahaztuta; izkina batean egon nintzen. Frontoia mukuru zegoen, inoiz baino jende gehiago bildua baitzen, Gasteizen martxoaren hiruan hil zituzten langileen aldeko greba orokorra prestatzeko. Kabitu ezinik geunden. Guardia zibilak agertu zirenean, frontoiko atakatik irten nintzen, baina jendea makalegi ibili zen, elkarrekin estropezu eginez. Nik "komunistaren bidezidorretik" egin nuen ihes, eta tiroak entzun nituen, kokotean joko banindute bezala. Lasterka baino gehiago, hegan egin nuen, herrenaz batere gogoratu gabe. Bidea utzi, eta belazez belaze itzuli nintzen, baratzeak zeharkatuz; Marroren etxeordearen izkinara heldurik, makurtu egin nintzen. Jende asko topatu nuen baratzetan, sakabanatuta, eta berdin etxeordeen atzean. Nire gordelekutik, guardia zibilak ikusten nituen, beren jeep haietan jendea sartzen; zaurituak ere pilatuta eraman zituzten. Bazterrak miatzen hasiko ote ziren beldur nintzen, eta prest nengoen une batetik bestera lasterka abiatzeko, han inguruan neukan jendeari ihesbidea erakutsiz. Haatik, egun hartan bazuten nahikoa arrantzarik guardia zibilek; jeepak bete-beteta, kabitu ez ziren atxilotuei lurrean etzateko agindu zieten, eta ostikoka ekin. Norbaitek leihoren batetik oihu egiten zuen:
-Hiltzaileak!
Fusilak jaso zituzten, leihoetan ageri zirenei mehatxuka, eta ostikoka jarraitu zuten.
Joan zirenean, ezkutatuta zeudenak lasterka irten ziren, ostikoak hartutakoei laguntzera; etxeetatik ere irten zen jendea. Ni, ordea, hantxe geratu nintzen, ezen, arriskua pasatu zela ikustean, dardarka hasi nintzen, handik mugitu ezinik, harik eta plazan aita begiztatu nuen arte, eskuak buruan zituela, denei galdezka ea ikusi ote ninduten. Orduan, lasterka irten nintzen gordelekutik, eta harengana zuzendu, nahiz eta beldur nintzen hantxe bertan jipoituko ote ninduen, halako disgustua emateagatik; baina ez zidan axola horrek, aita besarkatu besterik ez nuen-eta nahi. Harengana lasterka ikusi ninduenean, berak ere besoak zabaldu zituen nigana. Estu besarkatu genuen elkar, oso estu, inoiz ez bezala. Etxera bidean, hauxe besterik ez zidan esaten: "Kontuz ibili, seme; ez bururik galdu. Kontuz ibili".
GAUZAK ZEUDEN MODUAN, Adela ere une batetik bestera eramango ote zuten beldur nintzen. Jakin behar zuen poliziak, dudarik gabe, zer-nolako familiatik zetorren, zer-nolako jende artean ibiltzen zen, zer-nolako kideak zituen. Zin egin nion neure buruari ezen, baldin eta Adelari zer edo zer gertatzen bazitzaion, Juliok larrutik ordainduko zuela, ziur nengoen-eta atxiloketa haien guztien atzean beraren itzala zebilela, nondik edo handik. Adela eramaten bazuten, neuk eramango nuen aurrean Julio. Banekien Adelak ez zituela inondik ere onetsiko nire asmoak, baina inoiz edo behin zerbait pizten zaio bati barruan, eta, ideiek kontrako bidea adierazten badiote ere, berak ezin du barneko su hori itzali, eta ideiak azkenean grinaren mende erortzen dira. Halaxe gertatzen da, inoiz edo behin.
Arratsalde batean, etxean bakarrik nengoelarik, pistola atera nuen, J ipintzen zuen bala sartu, ispiluaren aurrean jarri, eta bihotzera destatu nuen, eskuaz tinko eutsirik.
-Julio, piztia: iritsi zaik ordua -errepikatzen nuen, kopeta estuturik, irmo-. Iritsi zaik ordua, iritsi zaik ordua...
Ez nuen, haatik, Julio hil beharrik izan, Adelari ez zitzaion-eta ezer gertatu. Aitzitik, albiste ezin hobeak izan ziren: hasteko, Franco hil zen; eta, hurrengo hilabeteetan, jende ugari irten zen espetxeetatik.
Julio, berriz, bere maisu-etxean sarturik egoten zen, eta, noiz edo noiz irteten zenean, tabernara joaten zen zuzenean, baina ez lehen eramaten zuen itxura ttentte eta begirada harroarekin. Inondik ere, beldurrez zebilen, edo, bestela, alde batera utzia sentitzen zen, denboran atzeratua, bizian hila, maite izan zuen erregimenarekin batera. Nik ez nuen ia ikusi ere egiten, baina, ziotenez, arratsaldero edanda jaisten omen zen eskolara eta egunetako bizarrarekin ibiltzen omen zen. Ikasleen gurasoak ez zeuden orain isilik geratzeko, eta lurralde ordezkaritzara jo zuten kexatzera. Ikuskaria etorrarazi zuten; hark errieta egin zion Juliori, erabat beheratu zuen maisua, nahiz eta lehen, Francoren garaian, ikuskari hark berak oso bestelako legea betetzeko agindua zion. Ikuskari hura ere, beste asko bezala, demokrata zen orain, magiaz, eta aire berrien bultzatzailea. Juliori esan zion ezen, auzo hartan lanean jarraitu nahi bazuen, euskaltegira edo akademia batera joan beharko zuela, auzoko haurrek euskaraz hitz egiten baitzuten etxetik.
LARUNBATA ZEN, IA ZIUR NAGO, Marisa eta biok Biolin-jolea teilatuan filma ikustera joan baikinen beheko auzora; gero, ibaiaren ertzeko espaloitik itzuli ginen oinez; ilunpetan igo genuen aldapa, bidean argirik ez zegoen eta, filmeko kanta behin eta berriro kantatuz, belarrian sartu-sarturik geratua baitzitzaigun: "If I was a richman, dobe, dobe..."; aldapa gora poliki gindoazen; maiz gelditzen ginen, elkar musukatzeko; gozoki bat ezpainetan hartu, eta bion artean miazkatzen genuen. Aldapa hura guretzat zeruko igoera zen, Jakoben eskailera, ez zorionera iristeko bidea, baizik eta zorionbide berbera.
Bat-batean, tiro-hots lehor batzuk entzun genituen: dak!, dak!, dak!
-Zein arraio ote dabil ehizan ordu hauetan? -izutu zen Marisa.
Batzuetan, zenbait ehiztari gauez irteten zen ehizara, esku-argi eta guzti, oilagorrak argira hurbiltzen baitziren, edo, bestela, argiari begira geratu, geldi-geldi; hala, erraz ehizatzen zituzten.
-Ez dira eskopeta-tiroak izan, Marisa.
Handik pixka batera, auto-burrunba sentitu genuen, abaila bizian aldapa behera. Azpian harrapatuko ote gintuzten beldur, Marisari bultzatu, eta biok arroilara erori ginen. Han makurtuta, bi auto sumatu genituen igarotzen, ziztu bizian; ondo ez genituen ikusi, makurtuta geundelako, baina motorren hotsa ederki bereizi nuen. Berriro errepidera irtenda, lasterka igo genuen aldapa. Frontoiaren izkinan ginela, Joxe Mari eta Ana ikusi genituen lasterka iristen. Taberna aurrean jende-inguru bat zegoen, eta gorputz bat lurrean, odol-putzu baten erdian; beste batzuk ez ziren ausartzen taberna barrutik irteten. Ana eta Joxe Mari gugana hurbildu ziren.
Gorputzaren ondoan makurturik zegoen tabernaria. Joxe Mari tartean sartu, eta tabernariari laguntzen hasi zen, odoljarioa gelditzen. Ana ere makurtu egin zen; pultsua hartu zion.
-Bizirik dago. Bero eduki behar dugu.
Taberna barrura itzuli zen tabernaria; mahai-zapi pare bat ekarri zituen, haiekin gorputza estaltzeko.
-Anbulantziari deitzera noa -esan zuen gero, taberna barrura itzultzeko keinua eginez.
-Ez dago denborarik! -erantzun zion Joxe Marik-. Ezin gara anbulantziaren zain egon. Furgoneta ekarriko dut.
Joxe Mari lasterka joan zen furgonetaren bila; Anak lurrean zegoenaren buruari eusten zion.
-Lasai, lasai. Ospitalera eramango zaitugu.
Begiak zabalik zeuzkan, gertatzen ari zitzaiona ulertu ezinik bezala. Marisa askaturik, niri besarkatuta baitzegoen, hurbildu egin nintzen.
Lurretik zuzen-zuzen begiratu, eta keinu bat egin zidan. Gehiago hurbildu nintzaion; berak zerbait xuxurlatzen zidan. Are gehiago hurbildu nintzaion, belarria ahoaren parean jartzeraino.
-Joantxo, Joantxo -xuxurlatu zidan, ia ez entzuteko moduan.
Ezpain artetik odol-hari bat irten zitzaion, masailean behera, leporaino. Auskalo zerk eraginda, esku bat hartu nion, neure bularraren kontra ipintzeko.
-Joantxo -xuxurlatu zidan berriro.
Ahoaren ondoan ipini nion belarria.
-Gora Adela -esan zuela iruditu zitzaidan.
BI LAGUN MOZORROTUK egin zuten hilketa, auto batetik tiro eginda; segundo gutxitan gertatu zen guztia; gero, bi mozorrotuak aldapa behera abiatu ziren ihesi, abaila batean. Marisak eta biok, ordea, bi auto sumatu genituen igarotzen; bestea, inondik ere, aldaparen punturen batean egongo zen zain. Eta ziur nago, oso ziur, bigarren auto hura motor bat zela, nire belarriak hala adierazi zidan eta; Bultako Metraila baten motorra zen, zalantza izpirik gabe. Hori, baina, ez nion inori esan, ezta Marisari ere.

Maitagarrien Hiru Ipuin (Gustavo Marin Garzo)
Elkarlanean
2004
Egia hezur
Alberdania
2004
Nire aitaren fusila (Hiner Saleemen)
Alberdania
2004
También las verdades mueren
Alberdania
2003
Begi loti/Ojitos dormilones (edizio elebiduna)
Malagako Diputazioa
2003
Pico Pic
Everest
2003
Poemas para las horas y los minutos
Edelvives
2002
Hosto gorri, hosto berde
(edizio elebiduna) Editatenea
2002
Jonás en apuros
Everest
2002
Jonas larri
Aizkorri
2002
Mailu isila
Alberdania
2002
Paularen zazpi gauak
(beste egileekin) (euskaraz, gazteleraz, katalanez) Edebé
2002
Siete noches con Paula (Patxi Zubizarretarekin batera) katalanez
Edebe
2002
Txan magoa, hitz magikoen bila
Elkar
2001
Daratulua (El taladro)
(euskaraz, gazteleraz, katalanez) Desclée de Brower
2001
Daratulua, gazteleraz El taladro, katalanez
Desclée de Brower
2001
Eskola ekologikoa
Erein
2001
Izar bat agertu da
Igela
2001
Jonasen iratzargailua
(euskaraz, gazteleraz) Everest
2001
Mintzo naiz isilik
Igarkizunak, Elkar
2001
Ovidio: Metamorfosiak
(egokitzapena) Erein
2000
Alima polita
Alberdania
2000
Begi argi horiek
Aizkorri
2000
Dantzariño haserre
Elkar
2000
Durango, Durango
Elkar
2000
La pena de Jonás
Everest
2000
Mattin Parrat
Susaeta
2000
Ondo joan
Elkar
2000
Sagutxo ameslaria
(euskaraz, gazteleraz) Edebé, Giltza
2000
Ttolo maitea
Erein
2000
Ulises
(Homeroren Odisearen egokitzapena) Erein
1999
Botoi bat bezala / Como un botón
(edizio elebiduna) Anaya-Haritza
1999
Hamabi galdera pianoari
Alberdania
1999
Helena eta arrastiria
Elkar, Argitaletxe elkartuak (La Galera, Galaxia...)
1999
Helena y el sol poniente, galegoz, asturieraz
Argitaletxe elkartuak La galera, Galaxia
1999
Jonás y el frigorífico miedoso
Everest
1999
Jonasen pena
Aizkorri
1999
Leo Ferguson
Erein
1998
Abraham
Erein
1998
Herrenaren arrastoan. Aforismoak
Alberdania
1998
Jonas eta hozkailu beldurtia
Aizkorri
1998
Kartapazioko poemak
(beste egileekin) Ibaizabal
1998
Rus doktorea
Edebé-Giltza
1997
Andretxo bizardunaren uhartea
(euskaraz, gazteleraz) Edebé
1997
Atea kox-kox
Elkar
1997
Bota ura (nire terrazatik)
(euskaraz, gazteleraz, katalanez) Edebé
1997
Esperantzaren tortura / Idunekoa
(Aldekoa, I.: Ipuin gogoangarriak. Antologia) Erein
1997
Gau, gau, gau
(beste egileekin) SM
1997
Gure poesia
(Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Otsobi, Minaberri, N. Etxaniz, Mirande, Aresti). AntologÃa, hitzaurrea eta laguntza materiala Anaya
1997
Haur korapiloak
Pamiela
1997
La isla de la enanita barbuda
Edebé
1996
Ametsontzi
(euskaraz, gazteleraz, katalanez, gailegoz...) Argitaletxe Elkartuak (Elkar, Galera, etc.)
1996
Neskatxa telepatikoa
Edebé
1996
Oporraldi bat baserrian
Alberdania
1996
Urrezko Astoa
(beste egileekin) Literatura Unibertsala, Ibaizabal
1995
Denboraldi bat ospitalean
Alberdania
1995
Izar bat naiz
Elkar
1995
Kanpai-hotsen misterioa
Elkar
1995
Pikoak
Elkar
1995
Poemas para la pupila - Begininiaren poemak
(edizio elebiduna) Hiperion
1995
Saltxitxak eguzkipean
Elkar
1994
Aitatxo bilin-bolon
Erein
1994
Erregeak zergatik ote dira errege?
Erein
1994
Fadura
(in, Patxi Ezkiaga: Haize hurbila) UPV
1994
Gauez zoo batean
Alberdania
1994
Hizketan bazekien katua
Erein
1994
Ispiluaren isladaketak
(in, Patxi Ezkiaga: Haize hurbila) UPV
1994
Jamilia
Elkar
1994
Sarean leiho
Alberdania
1993
Belledonne, 16. gela
Desclée de Brouwer
1993
Bularretik mintzora
Erein
1993
Egun osorako poemak
Pamiela
1993
Egunez parke batean
Alberdania
1993
Txokolatea basoan
Elkar
1993
Udako haize basa
Desclée de Brouwer
1992
Begi-niniaren poemak
Erein
1992
Kasiopea
Elkar
1992
Tilin-talan
Elkar
1992
Txokolate garratza
Alfaguara
1991
La Fanfarlo
Erein
1991
Zozo zuriarena
Erein
1989
Bizitzarekin solasean
Elkar
1984
Notre Dameko Oihartzunak
Elkar
12/2016
Ur. Erori nahi ez zuen euri tanta
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
12/2015
Tropezista
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
12/2012
Eguberria. Ohitura, kantu eta istorio
Editorial Nerea, S.A.
12/2012
Eguberria. Tradiciones, canciones y cuentos navideños del País Vasco
Editorial Nerea, S.A.
12/2009
Aienatze-marra = Línea de fugacidad
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
12/2007
Buzarretir mintzora
Galtzagorri Elkartea
12/2004
A tus ojos mi voz : adivinanzas
La Galera, SAU
12/1995
Denboraldi bat ospitalean : grigor eta erlearen ipuinak
Alberdania
12/1984
Notre-dameko oihartzunak
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/2018
Cuentos crueles del país de los vascos
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
Abecedari pipiridari : el guiñol de les lletres
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
Abecedario monicredario
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
Abecerario titiridario : el guinyol de les lletres
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
Abezedario titirijario
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
Cuentos del país de los vascos : ajito, sal, huevo, pájaro y titirití
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
El vuelo del topo
Editorial Edebé
11/2017
Euskal herrietako ipuinak. Baratxuri, gata, txori eta titiriti
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2017
Zortzi kolore
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
11/2016
Ez lemaio : arrasateren erreketa
Ediciones Beta III Milenio, S.L.
11/2011
Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
11/2011
Tanta baten istorioa
Ttarttalo, S.L.
11/2008
La luna sabe a coco
Anaya Educación
11/2008
La Munia dorm sota la manta
Animallibres, S.L.
11/2008
Margolaria
Editorial Ibaizabal
11/2008
Múnia dorm davall de la manta
Edicions Bromera, S.L.
11/2008
Munia duerme bajo la manta
Algar libros S.L.U.
11/2007
Bagdadeko aurpegiak
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2007
Olentzeroren malutak
Elkarlanean, S.L.
11/2006
Beti eder dena
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2006
Corre, Sebastià, corre!
Edicions Bromera, S.L.
11/2006
Corre, Sebastián, corre!
Baía Edicións A Coruña. S.L.
11/2006
Ilargia ezpainetan
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2006
Korri, Sebastian, korri!
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2006
¡Agua va! : (desde mi terraza)
Editorial Edebé
11/2006
¡Corre, Sebastián, corre!
Club Círculo de Lectores
11/2005
Artur erregearen heriotza
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2005
Dedi mago ospetsua
Elkarlanean, S.L.
11/2005
Egizu lo : lotarako ipuinak
Elkarlanean, S.L.
11/2005
Hosto gorri, hosto berae = Hoja roja, hoja verde = Feville rouge, feville verte
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
11/2005
Lore mautsa
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2005
Printze txiki-txikiaren itzulera
Pamiela Argitaletxea
11/2004
Azken putz taldea = Azken Puiz
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Betituren altxorra = Betitu's treasure
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Gaizkin eta Aitortxo = Gaizkin and Aitortxo
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Gaiztoa izaten ikasi nami zuen neskatila = The little girl who wanted to be wicked
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Mairuren koadernoa = Mairu's notebook
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Mamutxen pizzeria = The magical creature's pizzeria
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Manhattan Beltz = Manhattan Beltz
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Munduko ibaien poemak
Elkarlanean, S.L.
11/2004
Nork zainduko du Aitortxo? = Who's going to look after Aitortxo?
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Ortziren mendebetzea = Ortzi's century day
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Poemas para los ríos del mundo
Hiperión
11/2004
Sorgin-en katu beltza = The witch's black cat
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2004
Txan magoa zirkus-zirkus
Elkarlanean, S.L.
11/2002
Hitz magikoen bila
Elkarlanean, S.L.
11/2000
Ulises : Homeroren Odisearen bertsioa
Erein Argitaletxea, S.A.
11/1997
Que cau aigua : des d'el meu terrat
Marjal
11/1996
Doña soñadora
Editorial Galaxia, S.A.
11/1996
Somiatruites
Edicions Bromera, S.L.
11/1994
Gauez zoo batean : grigor eta erlearen ipuinak
Alberdania
11/1992
Begi niniaren poemak
Erein Argitaletxea, S.A.
10/2015
Oz-eko azti harrigarria
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
10/2010
Jonasen iluinak
Aizkorri
10/2010
Misterioa argitu arte
Elkarlanean, S.L.
10/2009
Zumo de granada y un tictac : cuerpoemas II
Alhambra
10/2008
Munia dorme baixo a manta
Edicións Xerais de Galicia, S.A.
10/2008
Munia ohe azpian lo
Erein Argitaletxea, S.A.
10/2007
Nos queda la ceniza
Alberdania
10/2005
Egun osorako peomak eta beste
Pamiela Argitaletxea
10/2004
Txirrina
Zubia Editoriala, S.L.
10/1999
Botoi bat bezala
Anaya Educación
10/1996
La somiatruites
La Galera, SAU
09/2014
Ur. Euriaren liburua
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2014
Ur. La gota que no quería caer
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2014
Ur. Libro de lluvia
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2009
El túnel del viento
Editorial Edebé
09/2009
Printzesa begizulo
Elkarlanean, S.L.
09/2007
Adiós Jonás
Editorial Everest
09/2006
Gu bai bizkorrak
Editorial Ibaizabal
09/2006
Hamar oilo gara
Editorial Ibaizabal
09/2006
Tomaxitaren etxe koxkorra
Editorial Ibaizabal
09/2006
Txoria
Alberdania
09/2005
IpuinARTEan I = Encuentros I
Alberdania
09/2005
Suena el timbre
Alfaguara
09/2005
¡Que cau aigua! (des del meu terrat)
Marjal
09/2004
Jonás tiene un problema muy gordo
Editorial Everest
09/2004
Jonasekarazo potolo bat du
Aizkorri
09/2002
Juan Kruz Igerabide
Susa
09/2001
Kanpai hotsen misterioa
Elkarlanean, S.L.
09/1993
Egun osorako poemak eta beste
Pamiela Argitaletxea
08/2017
Labur txintan
Pamiela Argitaletxea
08/2009
Xomorroak ate azpitik
Elkarlanean, S.L.
08/2008
Atik Zra, Euskadi
Aizkorri
08/2007
Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
07/2017
Untxiak opila nahi = El conejito que quería un bollito
Giltza
07/2008
Bota ura! : nire terrazatik
Giltza
07/2008
Rostros sobre Bagdad
Algar libros S.L.U.
07/2006
Doce preguntas a un piano
Editorial Edebé
07/2006
Que cau aigua! (des del meu terrat)
Editorial Edebé
07/2000
Bularretik mintzora : haurra, ahozkotasuna eta literatura
Erein Argitaletxea, S.A.
06/2012
República kukudrulu. Historia de una gota
Ediciones Amargord
06/2005
Joxe Panpin jostailu saltzaile fin
Elkarlanean, S.L.
06/2005
Maitagarrien hiru ipuin
Elkarlanean, S.L.
06/2004
Bi otso zuri
Editorial Ibaizabal
06/2004
Jo muski, jo!
Elkarlanean, S.L.
06/2004
Sugegorria
Elkarlanean, S.L.
05/2018
Grigor eta erela
Alberdania
05/2016
Anso Lizarra y los templarios
Alai Argitaletxea
05/2016
Maite poemas hasiberrientzat
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
05/2016
Poemas de amor para principiantes
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
05/2010
Jonasek arazo potolo bat du
Aizkorri
05/2008
Euskadi
Editorial Everest
05/2007
Estimat Tol
Macmillan
05/2007
Querido Tolo
Macmillan
05/2004
Nire aitaren fusila
Alberdania
05/2003
Bosniara nahi
Aizkorri
04/2009
Al ritmo de las cosquillas : cuerpoemas I
Alhambra
04/2008
Kafka eta panpina bidairia
Elkarlanean, S.L.
04/2007
Corre Sebastià, corre!
Club Círculo de Lectores
04/2007
K herrialdea
Fundación Santa María-Ediciones SM
04/2007
Zaki bete hausts : Euskal herriko maitagarri-ipuinak
Aizkorri
04/2006
Fantasia jolasak
Editorial Ibaizabal
04/2005
Koxo-koxoa
Erein Argitaletxea, S.A.
04/2005
Que bona!
Edicions Bromera, S.L.
04/2004
Egia hezur : aforismoak
Alberdania
04/1998
Agua va : desde mi terraza
Organización Nacional de Ciegos Españoles
04/1998
La isla de la enanita barbuda : historia grabada en un casete
Organización Nacional de Ciegos Españoles
04/1998
Que cau aigua : des del meu terrat
Organización Nacional de Ciegos Españoles
04/1997
Andretxo bizardunaren uhartea : kaset batean grabaturiko istorioa
Giltza
04/1997
La cueva del bandolero
Editorial Edebé
04/1997
La isla de la enanito barbuda : historia grabada en un casete
Editorial Edebé
04/1996
La niña telepática
Editorial Edebé
04/1995
Poemas para la pupila
Hiperión
03/2016
Cómo hablar de mitología a los niños
Editorial Nerea, S.A.
03/2005
Volver a Bosnia
Editorial Everest
03/2005
¡Que ica!
Edicións Xerais de Galicia, S.A.
03/2004
Mailu isila = Martillo silecioso
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
03/2003
Los sorprendentes animales que salvó el hijo de Noé
Editorial Luis Vives (Edelvives)
03/2001
El despertador de Jonás
Editorial Everest
03/1997
Bota ura : nire terrazapik
Giltza
03/1997
Que cau aigua (des d'el meu terrat) : des d'el meu terrat
Editorial Edebé
03/1994
Irakur gida : epotxak eta erraldoiak
Desclée De Brouwer
02/2017
Ez lemaio, arrasateren erreketa
Ediciones Beta III Milenio, S.L.
02/2013
Cuentos para antes de dormir. Historias de héroes y dioses
Editorial Everest
02/2012
Poesía eres tú
Editorial Luis Vives (Edelvives)
02/2007
A una nariz pegado
Editorial Edebé
02/2007
Amestsontzi
Elkarlanean, S.L.
02/2007
Sudurretik txintxilika
Giltza
02/1993
Kasiopea edo uda bat poloniar artean
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
01/2017
Ez lemaio : la quema de Mondragón
Ediciones Beta III Milenio, S.L.
01/2013
Contes per abans de dormir. Històries d'herois i déus
Cadí
01/2012
Aienatze-marra = Línea de fugacidad = Linea efemera
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
01/2010
A árbore de lectura, Ata que o saibas todo
Oxford University Press España, S.A.
01/2010
El árbol de la lectura, hasta que lo sepas todo
Oxford University Press España, S.A.
01/2010
L'arbre de la lectura, Fins que no ho sàpigues ttot
Oxford University Press España, S.A.
01/2007
Cuentos de Grígor
Planeta & Oxford
Amonaren etxera noa
Editorial Ibaizabal
Animalia harrigarriak
Editorial Ibaizabal
Begi argi horiek = Por esos claros ojos
Aizkorri
Caperucita y la abuela feroz
Editorial Edebé
Carteira de valores
Baía Edicións A Coruña. S.L.
Daraiulua
Desclée De Brouwer
El taladro
Desclée De Brouwer
Euskal hermi kantutegiko doinak, poesia eta irudiak
Etor-Ostoa S.L.
Euskal hermi kantutegiko doinuak, poesia eta irudiak
Etor-Ostoa S.L.
Euskal kontagintza gaur = La narrativa vasca hoy : postmodernitatetik eginiko azterk eta bat: un examen desde la postmodernidad
Centro de Profesores y Recursos de Cuenca
Helena e o solgor
Editorial Galaxia, S.A.
Helena i el crepuscle
La Galera, SAU
Helena y el sol poniente
La Galera, SAU
Helena y l'último sol
Llibros del Pexe, S.L.
Herrenaren arrastoan : aforismoak
Alberdania
Hiru ahizpa
Erein Argitaletxea, S.A.
Hosto gorri, hosto berde = Hoja roja, hoja verde
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
Iseba klariona
Baigorri Argitaletxea, S.A.
La broca
Desclée De Brouwer
La ratita miracielos
Editorial Edebé
Léxico para situaciones Español /Euskera-Euskara / Espaineiera
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
Maisu berria
Alberdania
Metamorfosiak
Erein Argitaletxea, S.A.
Mintzo naiz isilik-- : igarkizunekin jolasean
Elkarlanean, S.L.
Musika, mitzak eta irudiak
Etor-Ostoa S.L.
Ojitos dormilones
Diputación Provincial de Málaga. Centro de Ediciones de la Diputación de Málaga
Okili-kili
Aizkorri
Ondojoan
Elkarlanean, S.L.
Platerona = Platerona
Baigorri Argitaletxea, S.A.
Poesía lantzeko gida
Asociación de Escritores en Lengua Vasca = Euskal Idazleen Elkartea
Tilin talan
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
Txano gorritxo eta amona basatia
Giltza
Zer egin dezake nire ikasle batek liburu batekin?
Asociación de Escritores en Lengua Vasca = Euskal Idazleen Elkartea
Ziri magikoa lapurtu ziotenekoa
Elkarlanean, S.L.