Ixiar Rozas Elizalde

Ixiar Rozas Elizalde Sormen-lanak

Lasarte- Oria, 1972.

Elkar gurutzatu egiten diren tolesduretan aritzen da lanean. Idazlea da, dramaturgoa, bideo-sorkuntzen zuzendaria, ikerlaria eta irakaslea. Arte Ederretan doktorea da (EHU/ UPV), egungo praktika eszenikoak ikertzen dituen tesi batekin. 

Narratiba idazten du, poesia, artikuluak, testu kritikoak eta pieza eszenikoak, hainbat herri eta hizkuntzetan plazaratu diren materialak, besteak beste, Mexiko, Italia, Eslovenia, Erresuma Batua, USA, Portugal eta Errusian.

Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari- artistiko- kidea izan da. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK- Periferike 2006), liburuaren editorea da.

Humano caracolizeneko bideo-sorkuntzak zuzentzen ditu, sortzaile garaikideei eskainitako erretratu eta dokumental sorta (2006-2011). Lan hauek Hamaca media & video art (Bartzelona) katalogoak aukeratu ditu.

Sites of imagination nazioarteko proiektuan egin du lan “4 ibilbide eta beste argazki batzuk” (2007) pieza eszeniko eta argitalpenarekin.

Lankidetzan ibili da, besteak beste, honako koreografo, egile eta artistekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Elena Albert (Bartzelona), German Jauregi (Brusela/ Bilbo), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Bartzelona/ Chile), José Luis Gallero (Madril), Mireia Sentis (New York/ Madril)

EDIZIO LANAK

Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK- Periferike, 2006). Editoreak: Ixiar Rozas eta Dario Malventi. 4 itinerarios y otras fotos. 2008, Moaré danza, L´animal a l´esquena