Ixiar Rozas Elizalde Atzera
2015
Geure gizartean, esannahiari erreparatzen zio, ahotsa bigarren maila batean geratzen da.
2014
Beltzuria
Pamiela
2009
Negutegia, Invernario
Itaca ( Mexico DF)
2007
Negutegia
Le Nubi ( Erroma)
2006
Negutegia
Pamiela
2004
An Anthology of Basque Short Stories (compiled by Mari Jose Olaziregi)
University of Nevada, Reno
2004
Gau bakar bat/Una sola noche
Hiru
2004
Yako eta lurra
Erein
2003
Luego les separa la noche (gaztelerara)
Erein
2002
Luego les separa la noche
Erein
2002
Sartu, korrontea dabil
Erein
2002
Sartu, korrontea dabil
Testua irakurri
Geltokiak
Askotan pentsatu izan dut katakonbarik edo metrorik ez duten hiriek nekez iraun dezaketela bizirik. Zeren, hiriak zerbait badu, hori, irakurle maitea, bizirik dagoela da. Eta bizirik dago, katakonbetan eta metroan zainak ezkutatzen dituelako.
Ez dezala inork pentsa hiria etxe orratz, kale, plaza, hiribide, semaforo eta zebra-bide pilaketa besterik ez denik; edo, anonimo bilakatu diren gizon-emakume guztien bilgune soila denik. Hori guztia eta askoz ere gehiago da hiria: azpialdeko guneetatik geure bizitzetan sartzen da, zainak izotz ez dakizkion.
Izan ere, inguratzen duten anonimotasunak eta bakardadeak zainak izotzarazten dizkiote hiriari. Eta horri aurre egiteko korapilatzen gaitu, gehienetan gero askatzerik ez dagoen lotura amaigabeetan; dardara egiten du, estutu egiten ditu korapiloak; gero, askatu eta gu nora ezean utzi, desertu bat baino lehorrago; eta berriro lotzeko aukera ematen digu, nahi izanez gero, anonimo izateari utz diezaiogun.
Dena dela, urtearen hilabete, aste eta egun gehienetan izozturik izaten ditu zainak. Zaila baita bakardadetik abiatuta besterik sortzea, bizitza pusketa solteetatik ezer eraikitzea. Etxeak eraikiko dizkiete gainean katakonbei, etxe orratzak, kaleak, plazak, zebra-bideak: behar urgenteak aseko dituzten adabakiak besterik ez dira, ordea.
Bitartean, hiriaren aldaketa guztiei so eginez jarraitzen dute biztanleek, mutu, anonimotasunean irristatu eta zuzen-zuzenean katakonben zaku hutsean erori izan bailiran. Eta zirkinik ez egite horrekin, bertakoentzat hiria, eta bakardadea bera, hutsaren hurrengoa dela adierazten dute.
Haren erraietara jaitsiz, zainek gainean duten izotz geruza urtu eta azpitik doan horretan murgilduz; hiriarekin bat eginez. Horrela lortu dut ezagutu ditudan hirietan leku guztietatik setiatzen nauen bakardadeari aurre egitea.
Nor naizen galdetuko diozu zeure buruari, irakurle maitea; zergatik ari naizen orain, eta horrela, hizketan; zergatik joaten naizen hiri batetik bestera nire biolinarekin; zerk naraman geltokiz geltoki, tren baten bagoitik bestera, plaza batetik bestera, hiri guztietan bilatzen ditudan ibaiertzetara; zergatik egiten dudan bat bertakoen zirrikituekin, bertakoen tetraplejia sentimentalarekin; zergatik urratzen dudan gaua nire biolinaren sokekin.
Neuk ere ez dakit.
Kantua amaitzen dudanean, oihartzunak ihes egiten du biolinetik hirirantz; eta horrek irentsi duenean, beste hiri batera joateko ordua iritsi zaidala dakit. Katakonbetan luzeegi geratuz gero, beti baitago hango zainak bezain izozturik geratzeko arriskua.
Beti iristen da, beraz, hurrengo hiria aukeratzeko unea. Korapiloak etengabe estutzen eta askatzen dituen katakonbadun edo metrodun beste hiri bat. Tetraplejiko sentimental gehiago ezagutzeko, askok baitugu tetraplejia puntu bat sentimenduetan.
Horren aurrean, babesa eskaintzen digu hiriak, bakardade sakon horretan beste norbait bilatzeko beharra apalduz. Bere etxe, etxe orratz, kale, zarata eta hamaika istorioen magala eskaintzen digu; eta kalera irtetean, edo istorio horietan korapilatzen garenean, bakarrik ez gaudelako espejismoan murgilarazten gaitu; espejismo goxo bezain maltzurrean, maltzur bezain gezurrezkoan.
Eta horrela dela jakin arren, iruzurrean erortzen uzten diogu geure buruari, eta tetraplejia horri egunen batean aurre egitea errazagoa izango dela sinetsarazten diogu.
Batzuek, aurkitzen dutenarekin nahikoa izaki, ez dute deus gehiago galdetzen.
Beste batzuek, benetan aurkitu beharrekoarekin eman dutela jakin arren, bilatzen jarraitzen dute.
Eta besteok, ni barne, ez dakigu zeren bila, baina setatsu egiten dugu aurrera. Bizitza-irensleoi ez baikaitu ezerk asetzen, ez espejismoek, ez iruzurrek, ezta ezustean harrapatu eta gero askatzen gaituzten korapiloek ere. Azken finean, nahiago izaten baitugu gure tetraplejia onartu eta katakonbetan barrena aurkitzen ditugun kasualitateen zurrunbiloan galtzen jarraitu.
Horregatik ez naiz harritu Pariseko tren geltokian estutu diren korapiloetako batzuekin beste behin gurutzatu naizenean. Kasualitateek nolabaiteko ordena ematen diote gure bizitzari, azpitik doan ordena, ikusezina, ulermenetik at geratzen dena; eta geldiezina dena, bata bestearekin korapilatzen direlako; ia ezinezkoa gertatzen da horrela kasualitateen matazan hasiera zein den jakitea.
Ez naiz harritu geltokira iritsi bezain pronto eskalearekin gurutzatu naizenean. Espaloian zegoen eserita, zerbaiten zain; gure begiradak ez dira, ordea, beste behin gurutzatu. Derrepentean zutitu, eta oinez abiatu da, astiro, norabide zehatzik gabe, ikusi ez banindu bezala. Eta gutxigatik ez du orgatxoarekin jo maleta handi batekin geltokira sartzen ari zen emakume itsua.
Maleta daraman emakumeak bere bideari jarraitu dio, ezer sumatu gabe, ibiltzeko behar duen makilatxoa lagun duela. Aurrera egin du bere iluntasunean, labezomorroen antzera zain zeuden tren horietako edozein hartzeko moduko tinkotasunez. Nasan banku bat aukeratu, eta zain geratu da, zentzumen guztien ateak zabalik, tarteka maleta ukitzen duela.
Itsuak aukeratu duen bankutik metro batzuetara igaro dira gaztea eta emakumea. Begiradaz bizitza ulertu nahi duen gaztea eta guztia kontrolpean izaten saiatzen den emakumea. Argazki bati esker aita aurkituko duela uste duen etorkina eta, zigarroaren ke artean, edozein erabaki birritan pentsatzen duen emakumea. Bata bestearen atzetik doaz, bata bestearengandik oso gertu. Elkarrekin igo dira biak oraingoan trenera.
Trenera sartu aurretik alde guztietara begiratu du emakumeak, eta ez da konturatu hirugarren begiak berriro harrapatu duela.
Bagoi berean eseri dira, bata bestearen ondoan.
Etorkina eta emakumea Abdou eta Sara izan dira hiri honek hartu nauen egunetan. Baina Saïd eta Agatha ere izan zitezkeen. Edo Bo Bak eta Charlotte.
Eta trenera benetan elkarrekin igo diren ez dakit, ez eta zer egingo duen ere Edmunek, oraingoan, atera berri dien argazkiarekin; ez dakit Elsa noiz arte geratuko den zain geltokiko bankuan, noiz itzuliko den bere etxera buztina lantzera, edo Jaimerekin solasaldiak irudikatzen jarraituko duen; Rikardo, semea, bisitan joango zaion, edo azken honek psikoanalistaren saioen ostean hauts zuria nahiago izango duen; edo, Edmunek bezalaxe, Magdaren etxeko atea joko duen; jarraituko ote du Magdak koadernoak zirriborratzen, eta Nikok harekin maitasuna egiten; begiratuko ote du Alejandrak geratzen zaizkion urte luzeetan, etxerik gabe, markorik gabe; saldu ote ditu Jaimek honezkero bere luma guztiak.
Ez dakit zer gertatuko den patiora begira dagoen etxebizitzako biztanleekin; patiotik behera botila gehiago botako dituen, norbaitek, nonbaitetik.
Eta ez dakit, halaber, Abdou eta Elsa nire geltoki berean jaitsiko diren; hurrengoan irtengo diren, edo hurrengoan; elkarri besotik helduko dioten; elkar maite ote duten, edo maitatuko duten.
Beste bagoi batean bainoa ni oraingoan. Esku beltz bat zuri baten gainean. Gauaren tamainako ezpainak agur esatea hiriari, betiko. Eta baliteke trenetik inoiz ez jaistea. Bagoia katakonben magalean erori eta bertan izoztea.
Euria ari du leihoaz bestaldean, zaparradaka. Bagoiko atea zabaldu den arren, norbaitek itxi egin du, haize-boladak begirada gurutzatuak desbidera ez ditzan.
Bat-batean, ni konturatu gabe, hutsik geratu da nire eserlekua. Eta badator korrontea nire lekua betetzera.

Yako eta haizea
Erein
2001
Izurderen bila
Erein
2001
Korronteak
Kutxa
2001
Patio bat bi itsasoen artean
Arabako Foru Aldundia
2001
Yako
Erein
2000
Edo zu edo ni
Erein
2000
Enzefalograma zuria
Txalaparta (Kutixiak ipuin antologian)
1998
Bataioa
(Euskaldunon Egunkariako 9808 Narrazioak ipuin bilduman)
11/2012
Voic(e)scapes : experiencias y potencias de la voz, el lenguaje y la tactilidad en la escena actual de la danza
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
11/2004
Una sola noche = Gau Bakar bal
Hiru Argitaletxea
http://zubitegia.armiarma.com/?i=151
Izurderen bidaia
Erein Argitaletxea, S.A.
Patio bat bi itsasoen artean: Ernestina de Campourcín, XI Poesi Lehiaketa
Publicaciones de la Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak