Artikulua 2024/05/27

KILOAK GORA, KILOAK BEHERA

KILOAK GORA, KILOAK BEHERA

Guztiok badakigu sare sozialak, besteak beste, erakusleihoak direla, era guztietako enpresek beren iragarkiekin entretenitzeko eta dirua etengabe gastatzera gonbidatzeko plataforma perfektuak. Publizitate hori ez da ausazkoa, agidanez, logaritmo batek gure gustuetan (hobeto esanda, gure kliketan) oinarrituta aukeratzen duenari erantzuten dio. Hala ere, duela bi hilabetetik hona, nire sare sozialak betetzen dituzten iragarki guztiak menopausian pisua galtzeko metodoak dira. Eta ez dut ulertzen, menopausia iritsi ez zaidalako eta argaltzen saiatzen ari ez naizelako.

Izaskun Gracia
Artikulua 2024/05/23

DENBORARIK EZA

DENBORARIK EZA

Duela bi aste, asteburu oso bat irakurtzen eman nuen. Ez dut maiz egiten, egia da. Normalean, egun bakoitzaren errutinatik biltzen ditut minutuak irakurri ahal izateko, eta asteburuetan beste gauza asko ere egiten ditut irakurtzeaz gain. Hala ere, aukera berezia zen hori, irakurtzeko gogo handia nuen liburua jaso berria bainuen. Eta %100 egia da irakurtzeko gogo handia nuela, liburua urrian eskatu nuen eta. Zazpi hilabete itxaron nituen eleberri hori iritsi arte, eta merezi zuen asteburua irakurtzen emateak.

Izaskun Gracia
Artikulua 2024/05/21

Oroimenaren azterketa zientifikoaren sorrera

Oroimenaren azterketa zientifikoaren sorrera

Orain arte, funtsean, filosofoek oroimenaren azterketari egindako ekarpenak jaso ditugu. Egoera errotik aldatu batez ere 1881etik 1890era bitartean egin zen. Hamarkada hura mediku frantses Theodule Ribot-en (1839-1916) Les maladies de la memoire-rekin (oroimenaren gaitzak) hasi zen.

Pako Sudupe
Artikulua 2024/05/20

ALDAKETA TEKNOLOGIKOEK IDAZLEENGAN DUTEN ERAGINA

ALDAKETA TEKNOLOGIKOEK IDAZLEENGAN DUTEN ERAGINA

Teknologiaren bilakaerak eragin nabarmena izan du idazleen idazketan, sormenean eta bizitzan historian zehar. Hona hemen ildo horretan aipa litezkeen funtsezko alderdi batzuk:

Aritza Bergara
Artikulua 2024/05/14

LUISA VILLALTA,  20 URTE

LUISA VILLALTA,  20 URTE

Plazer handirekin dakusat idazle katalanen, galegoen eta euskaldunen arteko Galeusca topaketak berriz abiatzen direla, maiatz bukaera honetan, Mallorcako Palma hiri ederrean. Ez dakit astia ukanen duten hara bilduko diren izkiriatzaileek, baina ez dezatela bazter Miquel Bareloren (1957) eskuak eta irudimenak hornitu katedraleko erretaularen mirestera joateko lehia, ahantzi gabe, mediterraneoan “pluf!” gozo baten egitekoa. Nire eguneroko izaeraren ifrentzuan, gida turistiko bat dagoela pentsatuko du irakurleak, arrazoiekin. Greziar mitologiako Tiresias bezalakoa naiz, itsua, ez-jakina, analfabetoa askotan. Beti maiteko dut hargatik, arraina eta ogia -ahalaz nerauk egina- lagun hurbilarekin partekatzeko unea. Eta Galeuscak horretarako balio duela uste dut.

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2024/05/10

“Leize bat bada erditzearen eta ama bilakatzearen artean, batez ere adin horretan”

Marie Darrieusecq

“Leize bat bada erditzearen eta ama bilakatzearen artean, batez ere adin horretan”

Duela gutxi Baionan zen Marie Darrieusecq (1969, Baiona) bere azken nobelaren irakurketa musikatua eskaintzeko. “Fabriquer une femme” ( POL, 2024) eskuan, galdera batzuk egin dizkiogu.

Simone de Beauvoirrek erraten zuen “ez gara emazte sortzen, emakume bihurtzen gara”. Zure nobelako bi neskak eraikuntza betean dira. Eta doloretsua da...
Doloretsua da, bereziki Solangentzat, gazteegi erditzen baitu, hamabost urtetan. Baionako Marracq kolegioan eta gure herrian apaleste aire batekin, “neska-amak” deitzen ziren haiek naute inspiratu. Hiru ezagutu ditut, ezberdinak: bat, laborantza mundu pobrekoa, bestea giro burges bateko katolikoa zitekeena eta bestea oraino Alsaziatik etorria, hamalau urtetan ama bilakatu zena, iradokitzailea eta izpirituz betea, ez zen batere biktima bat.

Itxaro Borda
Artikulua 2024/05/07

Ninaren mendekua

Ninaren mendekua

Ninak odolaren koloreko soinekoa jantzi du. Ninak eskopeta bat du esku batean, zigarroa bestean. Indarkeria gosez dago Nina. Eta guk, zinema pantailaren beste aldean gauden ikusleok, gustuko dugu indarkeria hori, berea den zauria gurea sentitzen dugulako. Izter artetik jausten zaion zurruztada gorriaren pare, haserre korronte bat nabaritzen dugulako erraietatik igotzen. Andrea Jaurrietak zuzendutako filmeko protagonistak justizia nahi du, baina ez ziurraski erasotzailea baino gehiago erasotua epaituko lukeen justizia; bere barreneko sua, gorrotoarena, lasaitu dezakeen justizia bakarra baizik: mendekuarena.

Miren Mindegia
Artikulua 2024/04/30

ERREALITATEA ETA FIKZIOA: ELKARRERAGINAREN BESTE ADIBIDE BAT

ERREALITATEA ETA FIKZIOA: ELKARRERAGINAREN BESTE ADIBIDE BAT

Aurreko artikuluaren ildoari jarraiki, errealitatearen eta fikzioaren elkarreraginaren beste adibide bat dakart lerrootara. Kasu honetan Amerikako Estatu Batuetako literatura, zinema, hilketa saiakerak eta beste kontu ilun batzuk nahasten dira, bertako gizartea, idiosinkrasia, armak lortzeko erraztasuna eta beste faktore batzuk kontutan hartu gabe ulertu ezin daitezkeenak.

Jon Eugi
Elkarrizketa 2024/04/25

“Nik gehiago tratatu nahi nuen jendeen engaiamendua, engaiamendu horren arrazoiak”

Bea Salaberri

“Nik gehiago tratatu nahi nuen jendeen engaiamendua, engaiamendu horren arrazoiak”

1979an sortu zen Donamartirin eta Baionan bizi da Bea Salaberri, AEKn euskara irakasle eta material didaktiko sortzaile. Txalaparta argitaletxean plazaratu duen “Mesfida zaitez” bere lehen nobelaren aitzakian egin diogu elkarrizketa.

Itxaro Borda
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.