“Detaile txikietatik abiatuz munstro, egitura edo sistema handiak seinalatzen saiatzen naiz”
Poema liburua ekarri zigun udaberrian, ‘Hezur berriak’ (Susa, 2025). Ane Labaka Mayozek amatasuna ardatz hartu eta bere baitako poz eta minak paperean jarri ditu, poesia eginik. Bidean hartutako ohar eta ideiak hartu, haietan sakondu, landu, eta osatu du bere lehen poema bilduma.
Vladimir Arseniev gogoratu nahi dugu
Vladimir Arseniev (1872-1930) San Petersburgoko idazleak eta zientzialariak aurrea hartu zien Stalinen hatzaparrei, ez harengandik ihes egitea lortu zuelako, baizik eta gaixotu eta, zoritxarrez, atxilotzeko agindua baino lehen hil zelako. Haren ordez, Stalinek Arsenieven emaztea, Margarita, hilarazi zuen, Japonen alde zelatari-lanak egitea leporatuta. Senar-emaztearen alaba ere atxilotu eta Gulagera bidali zuen Stalinek.
ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN
Jessica Zuan poetaren sorlekua elurraren herrialdea da azarotik maiatzera arte, eta mendi goren eskualdea urtaro guztietan, nola ez. Bertako aintzirak, berriz, Alpeetako glaziarrek sortuak, udan azaleratzen dira, elurpean luzaro ikusezin egon ondoren. Urte osoan begiak betetzeko moduko ikuspegia da hangoa, eder-ederra beti.
Baina elurrak eta izotzak ez dute iluntasuna esan nahi, ez eta eguraldi goibela ere; aitzitik, Jessica Zuan poeta jaio zen ingurua argitsua eta eguzkitsua da. Edertasun berezi hori izan liteke Grisoniako idazleek poesia idazteko duten joera ulertzeko bide bat; ez bakarra, hala ere.
Hizkuntza eta kultura, maitasunaren eta ilargiaren antzean
Sortzailea bakarrik dago hausnarrean, barruko beharrizan batetik hasten da, barruan kabitzen ez zaion beharrizan handiegi batetik. Grinaz heldu eta biribildu arte ekinean segituko du. Burutu eta gero erakustaldia hasiko du: hizkuntza-kideekin partekatuz lana osatuko du.
“Lehen ez nuen apenas idazten ez bazen zuzenean letra baterako; orain bai”
“Ez dakit horri buruz hitz egiteko egokiena ote naizen”. Hala erantzun zidan Miren Narbaizak (Eibar, 1986) elkarrizketa honetarako proposamena egin nionean. Baietz esan zidan, hala ere. Bere auzoko tabernan elkartu ginen astelehen goiz batez, barratik urrutieneko egurrezko mahaian, eta honi buruz hitz egiteko pertsona egokiena zela berretsi zidan.
Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle
Uztaileko berriarekin batera, EHUko Joxe Azurmendi Katedrako kideak Usurbilen elkartu ginen, bazkari baten bueltan harekin ditugun oroitzapen eta bizipenez hitz egiteko tartea hartu genuen.
Urtarrilaren 23ko oroitzapenak, Antonio Zabalaren oroimenez
Aurtengo urtarrilaren 23a zen. Etxean nintzen, gosaltzen. Txirrina jo zuten kaletik. Postaria zen. Atariko atea zabaldu nion interfonotik. Buzoian kabitzen ez eta, euria zela eta busti egingo zenez, etxeraino ekarri zidan. Eskerrik asko eta agur. Sobre handi bat zen, Euskal Idazleen Elkartetik bidalia. Zabaldu eta `Urte Berri On´eko oparia: koaderno bat, txuriaren gainean belzten hasteko gonbita. Azalean hitz hauek: “Noraino eramango oinek, noraino hitzek?”. Bezperan jasoa nuen gonbita EIEtik: artikulu bat idazteko proposamena, lehen aldiz. Jaso nuen unetik besterik ez nuen buruan: Zer arraio kontatu behar diet nik idazleei?
LIBURU AURKEZPENAK
Liburuen aurkezpenek ez dute ezertarako balio; hau da, aurkezpenak egiteak ez du nahitaez salmenta bermatzen. Aurkezpen asko berdin salmenta asko formula ez da existitzen. Idazleoi, liburu berri bat argitaratzen dugunean, aurkezpenez aurkezpen joateko prestutasuna eskatzen zaigu, eta gehienetan pozarren egiten dugu, baina jakitun izanda ekitaldira lagunen bat, ahaideren bat edo beste edo, txarrenean, inor ez dela etorriko.
Letrek txokolate usaina zuenekoa
Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu dugu Zipriztinak bideo sorta, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko.