
Independentziaren prezioa
Hasi baino lehen, ez dadila inor lar poztu, ez baitut idatziko ezein aberriren balizko independentzia politikoaren prezioaz. Gauza itxuraz xumeago bat hartuko dut hizpide: idazleen eta, oro har, artisten independentzia intelektuala.

Pentsatzea
Eta giltzari sarraila egokitzen badiogu? Egon gaitezke giltza-sorta gainezka jarri eta zuloari ertzak bortxatzen, temati, setatsu, burugogor, betea dagoena lehertzen, itsu, geure zilborrari emanak.

MENAGE A TROIS
Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu.

Isiltasuna
Ba al dago isiltasuna baino esanguratsuagorik? Etengabe mintzo zaigu isiltasuna, mezu ezin argiagoak igorriz.

Kronotopoak
1975. Marsella. Ostatuz ostatu ibili zen galdezka, ia egun osoz, platera garbitzaile modura lana bilatzen. “C’est complete” erantzuten zioten. Nekatuta, katedralean sartu zen hiriko zaratatik alde egin eta atseden hartzera. Handik egun batzuetara, eliza katolikoaren Misión Española izeneko bulego batera joan zen.

ZEDARRITZE-ARIKETA BAT
Zer da bihotz bat taupadarik ez badu.
Zer da zure baitatik erauzten dizuten hori,
bere aitari betiko lotuko zaituena nahi ez baduzu ere.
Fetu ilun, txiki eta likin bat,
odol eta mintzen artean igerian.

CLOTILDE BOURJOIS
Clotilde Bourjoisek ez du ametsik egiten. Galdua du ustez gizaki guztiok dugun berezko dohain hau. Hasieran kezkatu bazen ere, etsia hartu du, egoera berriaren beste ondorio bat dela barneratu du.