Lekuak eta hitzak
Idaztea, irakurtzea bezain beste, ibiltzea da. Hitzak, ideiak, erranaldien geografia eta orografiak zeharkatzen dira. Aski da abiatzea, norberaren oinak idazle baten edo bestearen hatzetan egokituz. Georges Perec (1936-1982) bidaia geldoen aita-ponteko gisa kontsideratzen ahalko genuke. Duela gutxi irakurri dut Lieux/Lekuak (2022) izeneko liburua, idazlearen artxiboetan berrikitan aurkitu gutun-azaletan zeuden testu ez-publikatuetan oinarritua. Proiektu berezia eraman zuen: hamabi urtez, 1969tik hil zen arte kasik, Parisko hamabi leku bisitatu zituen, hilabetean bietan, aldi bakoitzean zirriborro, zerrenda edo oroitzapen bat paperean etzanez.
Greziako poeta eta filosofo handiak eta oroimena
Grekoentzat oroimena axola handiko gauza zen eta horregatik haren izaerari buruz ideia asko zabaldu ziren. Sokrates (k.a. 470-399) eta Platonentzat (k.a. 429-348), oroimena hegaztientzat konpartimentuak dituen hegaztitegi erraldoi bat bezalakoa izan zitekeen. Horrela, ezagutza lortzea konpartimentu hutsak hegaztiekin betetzearen parekoa zen, eta oroitzea, berriz, hegaztietako bat bere lekutik atera eta hara itzuli ahal izatea, etorkizunean berriro erabiltzeko.
GIZAKIA ETA BERE ZOZOKERIA
Sinetsi nahi ez dugun arren, ukaezina da klima-aldaketa jasaten hasi garela. Eta okerragoa dena, adituek iragartzen zutena baino lehenago heldu eta azkarrago okerragotzen ari dela. Egoera oso larria da, eta beranduegi, agidanez, hori saihesteko. Hala ere, zerbait egin dezakegu moteltzeko, ezta?
UDABERRIKO POESIA
Badu zenbait urte Udaberriaren etorrera poesiarekin uztartzen dela. Martxoaren 8aren eta 21aren artean, olerkariak ibiltzen dira alde batetik bestera, irakurketa saioak eskaintzen. Karia horretara hizkuntzak nahasten dira eta batzuetan trena ere hartzera behartuak gara, toki bitxi eta arraroetaraino joateko.
Bella Baxter edo Frankenstein garaikidea
Bilduta dago jada alfonbra gorria, itzali dira fokuak eta kamerak, akitu da zinemako mekako izarren jantzi eta soinekoen urteroko balorazio hutsala. Urtero bezala, Oscar sarietan banatu dira banatu beharrekoak, herri xehearen dibertimendurako tartea eman dute, nahiz eta bitxikeri eta une biralen uzta ez den bereziki emankorra izan.
AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK
Artikulu honekin, gaur egungo aurrerapen teknologikoei buruz hitz egin nahi dut. Baita aldaketa horiek lanbideei nola eragiten dieten -edo eragin ahalko dieten- arreta berezia jarriz idazle gisa egiten dugun lanari.
KAFKAREN HERIOTZAREN MENDEURRENA
Aurtengo ekainaren 3an beteko dira ehun urte Franz Kafka hil zenetik. Berak oihartzun hori ezagutu ez arren, XX. mendeko Literatura unibertsalean eragin handienetakoa izan duen idazlea izan da, bere obra original eta paregabearen ondorioz. Bitxia da nola iritsi diren bere idazlanak munduko irakurleengana.
SORKUNTZARI (EDO HAREN KONTSUMOARI) BURUZ
Urtea hasi baino lehentxeago, sare sozialak sutan jarri ziren idazle baten adierazpenen aurrean, liburutegiez arranguratzen baitzen (argitu ere egin behar da idazle horren liburuak bestsellerrak direla; hau da, diru pilo bat irabazten du, idazle gehienek ez bezala). Hain zuzen ere, beraren ustez, liburutegiak doako zerbitzua izatea arazo handia zen, egileek dirurik jasotzen ez zutelako jendeak beren liburuak irakurtzen zituenean.