Euskararen biziraupena
Hizkuntza gizakiaren lorpenik handienetako bat da, handiena ez bada. Pertsona egiten duen bere ezaugarrietako bat da, gainerako animalia espezieetatik bereizten duena. Era berean, giza burmuinaren ahalmenaren erakusgarri paregabea da, soilik hark lortu ahal izan zuelako ideia bat hitzen bidez gauzatzea. Ustez erraza dirudi baina oso prozesu konplexua da, ikusi besterik ez dago zenbat kostatzen ari zaien makina modernoei edozein hizkuntzatan trebatzea.
Armada profesionala eta ordaindutako haurdunaldiak (I)
Zeuen artean esango duzue: baina zer ikustekorik du armada profesionalera “bere borondatez” doanak sabela “bere borondatez” alokatzen duen emakumearekin? Hausnar dezagun elkarrekin!
SOPAS
Askotan entzuten dugu lehen dena (lana, musika, zinema, giroa, harremanak…) hobea zela. Etorkizuna ere lehen hobea zela esaten duen norbait (Karl Valentin, hain zuzen ere) egon bazen. Salbuespenak salbuespen, nostalgia dela eta pertsona zaharrek esaten duten zerbait dela pentsatuko dugu. Izan ere, orainaldia ulertzen ez duenak iragana du babesleku, ezta?
Izenak, ezizenak eta ez-izenak
Izendatzen ez dena ez da existitzen. Komunikazioaren teoriari jarraiki, zerbaiti izena jartzerakoan bilakatzen dugu kontzeptu, betetzen dugu erranahiz. Magiaz bezala, hizkuntzaren makilatxoarekin ikutu eta, ttak! Magoaren kapelutik agertzen den untxiaren gisan agertzen dira errealitateak gure aurrean, ikutu, ezagutu eta errekonozitu daitezkeen objektuetan bilakatuta. Makilatxoa nork, hark boterea, alta.
Natibitatea, urte amaiera… ala solstizioak eta ekinozioak?
Neguko jaiak pasa dira, ezta? Atzean gelditu dira jadanik. Orain, berriz, udaberria heltzen ari da. Inoiz galdetu diozu zeure buruari zer den konkretuki data hauetan ospatzen duguna? Urte amaiera erantzungo du baten batek. Bai, noski. Beste batzuentzat Gabonak, Natibitatea, kristautasunari lotutako sinesmenak… Eta erantzun zuzena da baita ere. Baina kontutan izan datu bat: horiek guztiak gizakiok sortutako erreferentziak edo sinesmenak dira. Eta hori baino lehen… zeintzuk ziren erreferenteak?
Adimen artifiziala eta sorkuntza artistikoa
Nik umetan xakean jokatu nuen. Garai hartako xakelari onena Gari Kasparov izan zen, 1985etik 1993. urtera munduko txapelketa irabazi zuena. 1997. urtean beste erronka bati egin zion aurre: Deep Blue izeneko ordenagailuaren aurka jokatu zuen eta Bakuko jenioak IBM etxeak garatutako makinaren aurkako partida galdu egin zuen. Aditu batzuen iritziz, azerbaijandarrak gaizki jokatu zuen eta ez zuen asmatu makinari behar bezala aurre egiten. Beste batzuen iritziz, urte hartan Kasparov gainditu ez balu ere, denbora kontua zen makina gizakiari nagusitzea joko horretan non kalkulua, estrategia eta taktika bezalako ataletan ordenagailua azkarrago eta hobeto molda daitekeen giza burmuina baino. Edonola ere, azken buruan, makina gizakiari gailendu zitzaion.
GUZIZKO ANDRE NOBLE
Erranen dute gauzak, gertakariak eta behar ez diren zerak nahasten ditudala, batere funtsik gabe. Iragan asteartean, adibidez, Macron eta Borneren erretreten erreformaren kontrako manifestaldi jendetsutik landa, Baionako Lapurdum izeneko interpretazio zentrotik pasatu naiz, Ioannes Leiçarragaren Testamendu berria eta Kalendrera ardatz ireki duten erakusketa ikusi nahian. Kultura gune hori, behiala, ogi-bihi, balea gurin edo haragi lehorrak gordetzen ziren soto batean zabaldu dute, den-dena poliki konpondurik alabaina. Gustatu zitzaidan eskaileretan behera jaistea, lurraren sabelaren sakonerako xendran banindoa bezala, mailaz maila, kolpez kolpe, aldi honetan atean ez nuela pilora urdinaren edo gorriaren artean hautatzeko premiarik!
'Igela' aldizkaria, umezurtz baina ez ahaztua
Igela aldizkaria eta haren ekarpena gogora ekartzeko hiru aitzakia eman zituen 2022 urte iragan berriak: aldizkariaren sorreraren 60. urteurrena (1962ko otsailean sortu zen), Jon Miranderen heriotzaren 50. urteurrena (1972ko abenduaren 28an hil zen) eta Txomin Peillenen heriotza (2022ko abenduaren 9an). Beraz, sortzaileetako bat —Mirande— duela 50 urte hilik, erabat umezurtz geratu da orain Igela, beste sortzailea —Peillen— pausatu eta gero.