Irakurleekin > Eskoletan > Idazleak ikastetxeetan

Adi! Luzatu egin dugu Idazleak Ikastetxeetan programan izena emateko epea. Data berria: Urriak 26

2022-2023 Ikasturtea

Hemen gara berriz ere, eta gogoz, ikasleekin gure liburuez aritzeko prest. Parte hartu nahi al duzu? Lehenik behin ikus eskaintza dokumentua, bertan zehaztu baitugu zein liburu eta idazle gauden 2022-2023 ikasturtean zuenera joateko prest?
Lasai egin aukeraketa, inportantea da. 3 liburu hautatzea eskatzen dizugu, autore desberdinak idatzitakoak, alegia, hiru idazle desberdinen hiru liburu.

HH eskaintza

LH eskaintza

DBHeskaintza

Batxi/LH eskaintza

Hiru izenak buruan, goazen bada eskaera egitera.

IZENA EMATEKO PAUSUAK

  1. Zuen ikastetxeari dagokion Lurraldea eta ondoren herria aukeratu.
  2. Zuen ikastetxea aukeratu.
  3. Maila aukeratu (HH, LH, DBH, BBO)
  4. Interesatzen zaizun saioa aukeratu. (Pantailan agertzen diren letrak idazlearen abizenarenak dira. Beste aukera bat: izen-abizenak jartzen duen bilatzailean idazlearen izena edota abizena jarri eta bidali botoia sakatu. Idazlearen liburu zerrenda agertuko zaizu).
  5. Liburuaren ezkerrean dagoen laukitxoan klik egin eta gauzatuko da aukeraketa. (Gogoan izan 3 aukera eskatzen ditugula).
  6. Ondoren, behera jo eta "SAIOAK ESKATU" dion lekuan sakatu.
  7. Agertzen dena formularioa da eta eskaera egiteko datu guztiak bete behar dira.
  8. Lehentasunak adierazi.Bertan “Lehentasuna” zenbaki zerrenda bat agertuko da liburu bakoitzaren alboan. Zuen nahiak zerrenda honen arabera adieraztea oso garrantzitsua da.
  9. Ikasle taldearen adina adina aukeratu saio bakoitzeko.
  10. Hizkuntza eredua aukeratu saio bakoitzeko.
  11. Ikasle kopurua idatzi. Garrantzitsua da idazlearentzat maila bakoitzean zenbat ikasle egongo diren jakitea.
  12. Hurrengo bi laukitxoetan ikastetxeari eta irakasleari buruzko datuak agertzen dira. Horietan aldaketan egin nahi badira, Oharrak koadrotoxan idatzi. Bai eta nahi duzuen informazioa, behar izanez gero. Guretzat beti lagungarriak dira.
  13. Amaieran segurtasun kodea idatzi eta, sakatu bidali. “Eskaera egokiro bidali da” esan behar du; horrela ez bada errepikatu pausuak. Nahi izanez gero eskaria inprima dezakezu frogagiri gisa.

Eta noski, edozer nolako argibiderik behar izanez gero jarri gurekin harremanetan programak@idazleak.eus (943276999). Gustura lagunduko zaitugu.

 

Mila esker zure arretagatik