Mendi-joen balada

Mendi-joen balada

Mendi-joen balada Aingeru Epaltzaren Mendi-joak liburuko ipuinetan oinarritutako literatur ikuskizuna da. Mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta egiten du modernitateaz, literaturaz, giza harremanez, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz, ironia eta zorroztasuna lagun. Ondoan, Elena Ronkal du, tarteka idazlearen narrazioen pasarteak irakurtzen, batzuetan bakarka, bestetan egilearekin batera. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak ematen dituzte (Huntza, Izaki gardenak, Libe, Mugaldekoak), Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta, eta betiere ikuskizunaren hari nagusiari loturik.

Bazkidea(k): Aingeru Epaltza
Ekitaldi mota: Hitza eta musika
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: Ordu 1
Iraupena: Ordu 1
Estreinaldiaren data: 2018-04-18
Areto mota: Edozein areto txiki edo handi
Nori zuzendua: Edozein literaturzale helduri
Produkzio beharrak:

Atril batzuk eta nahi adina toki. Mikroak eta gainerako tresneria beraiek ekartzen dituzte.

Saioak eskatu