Emakume burugabea
Burua galdu, gorputzera itzuli eta bihotza berreskuratzeko
Antxiñe Mendizabal Aranburu idazleak eta Iraia Okina Salazar ilustratzaileak argitaratutako Emakume burugabea ipuin-poeman oinarrituta dago poesia-emanaldia, hitza, mugimendua eta musika uztartuz pentsatutako saioa.
Bere gorputza okupatzeko beharra duen emakume bat du protagonista. Aspaldi sentitzen da preso emakumea bere oinetako gorrietan, eta oinak moztea beste erremediorik ez zaio geratuko askatzeko. Horretan, sustrai berrien bila, basamorturako bidea egingo du, eta inon den lekurik idorrenean aurkituko du bizitza emango dion lurra. Bidaian aurrera, basoaren erdian, sorgin-haizeak jota, burua ere kendu beharko duela jabetzen da halako batean, arrazoimena albora utzi eta bere zentzumenak erabiliz pentsatzen hasteko.
Liburuak jasotzen duen kontakizuna metafora bat izan daiteke, litekeena da, ordea, emakume askoren egunerokotik oso gertu dauden bizipenen lekukotza izatea, askatasun eta maitasun kantu bihurtuta.
Mikro hankaduna, atrila eta flexoarekin
Mi mikro inalambriko
Bi mikro musikariarentzat
Argiztapena