2025/02/19
Bost urte dira "Irakurri, mesedez" ekimena gauzatu genuela. Ordurako egindako bideoa jarri dugu ikusgai berriz ere.
Euskal letrak sustatzeko asmotan, euskal idazle garaikideen hainbat testu ipini genituen Bilboko Metroan eta bideo bat sortu ekimena ezagutarazteko. Arantza Ibarrak idazle eta zinemagileak zuzendu zuen, Eneritz Artetxe aktore nagusi zela.
Pandemian ginela egin zen irudien grabazioa Bilboko Metroan, ahotsen grabazio berriz Bizkaia Irratian. Besteak beste, honakoak dira bideoan entzun daitezkeen idazleen ahotsak: Jon Gerediaga, MIkel Etxaburu, Yolanda Arrieta eta Nerea Arrien.