youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Xabier Lete Bergaretxe

Xabier Lete Bergaretxe Sormen-lanak

Oiartzun, (1944-2010) Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen (1965), Mikel Laboarekin eta Lurdes Iriondorekin batera. Urte hartan bertan bere olerkiak kantatzen hasi zen plazaz plaza. Errota zahar maitea, Nafarroa arragoa, Kantatzera noazu eta Lore bat, zauri bat kantak, besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoaren altxorrak dira. Bere lehen poesia liburua 1968. urtean argitaratu zen: Egunetik egunera orduen gurpilean. Baga, biga, higa (1970) ikuskizunean parte hartu zuen, eta hainbat emanaldi eman zituen, beste taldekideekin batera. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten. Ordurako, Bigarren poema liburua (1974) argitaratua zuen. 1977an, eta Eugenio Arozenarekin batera, Antzerkia deuseztik izatera lana argitaratu zuen; bertan dago Txirritaren astolasterra antzerkia . 1978an, agertokietatik aldendu eta kantagintzari utzi zion. 1981ean, Urrats desbideratuak poema liburua argitaratu zuen. Ondoren, sorkuntza lana utzi eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura sailean jardun zuen, Zuzendari eta Sailburu. Jarduera horren ondoren, bi disko kaleratu zituen: Eskeintza eta Hurbil iragana. 1992an Biziaren ikurrak poema bilduma argitaratu zuen. 2008an argitaratuako Egunsentiaren esku izoztuak liburuarekin 2009ko Euskadi Saria irabazi zuen.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila