youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Xabier "Iratzeder" Diharce Lassegue

Xabier "Iratzeder" Diharce Lassegue Sormen-lanak

Donibane Lohizune, 1920/Beloke, 2008 2008ko urriaren 13an hil zen Jean Diharce, ezizenez, Xabier Iratzeder. Belokeko monastegian hil zen; izan ere, fraile beneditarra zen. Teologia Moraleko irakaslea eta Belokeko nagusia ere izandakoa zen. 1987an Afrikara joan zen misiolari lanetara eta itzuli zenetik Beloken bizi zen. Euskaltzain osoa zen 1962az geroztik. Olerki, antzerki, eta kantu ugari sortu zituen, beti ere kristautasuna oinarri. Eliz katolikoaren Liturgia euskaraz lantzeko sormen lan eta moldaketa ugari ere egin zituen. Eskualtzaleen Biltzarrean lehen saria eskuratu zuen Zakalar (Ezkila, 1940) antzerki lanari esker. Sari berbera jaso zuen 1946an Pindar eta Lano poemen eskutik. 1941 eta 1946. urteetan Zerumenditik, Mortutik oihu eta Kantikak poema mistikoak plazaratu zituen. Ondoren, 1954ean, Ezkongai liburua eman zuen argitara, ezkontzaren prestakuntza idazpide. Berak itzuli zituen David erregearen Salmoak (Gabriel Lertxundiren musikaz, 1963). Bereak dira, halaber, Uztaritzeko aphezgaitegia (1964), Euskal Herria eta Jainkoaren gizaldea (1966), Argiz argi poema bilduma (1967) eta hainbat antzerki lan: Itsasorat, Piztu zaiku, Maria eta Kurutzea, Iturrian, Aphez etab. Bere poema liburuak Biziaren Olerkia obran (Gero, 1983) bildu dira. Idazle-kolaboratzaile bezala ere aritu zen Herria, Eusko-Gogoa, Egan, Gure Herria eta beste aldizkari batzuetan.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila