youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Pio Berasategi Berasategi Sormen-lanak

Zegama, 1935. Hamazazpi urte zituela Madrilera joan zen bizitzera eta bertan bizi izan zen jubilatu arte. Ordutik hona, Euskal Herrira itzuli eta Zegaman bizi da. Artelanen zaharberritzaile gisa aritu zen. Julio Beobide eskultorea ezagutu ostean, euskararekiko konpromisoa hartu zuen. Herbesteratua (Hordago, 1982) izan zuen lehen eleberri argitaratua. Nobela honetan, Mikel Arriaga abertzalea dugu protagonista nagusia, Madrilen bizi den euskaltzale sutsua. Urte berean, halaber, Hiltamuzko lantuak hausnarketa liburua kaleratu zuen. Ondoren argitaratu zituen Hamabost istorio Aizkorpeko (Elkar, 1984) eta Zaharrak berri (Elkar, 1985). Narrazio laburrotan ildo berari ekiten zion egileak: bere aitonari Atxateko baserrian entzundako ipuinak, gai mitologikoak jorratu zituen historia hauetan. Samur eta gordin (Elkar, 1987) izan zuen hurrengo liburua, euskal baserritarren munduan girotutako ipuin-liburua dugu.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila