Koldo Zubeldia Mendizabal Atzera
2012
Seigarrena sei
Autoedizioa
2011
Aralar gogoko iturri
Autoedizioa
2011
Aralar, gogoko iturri
Erroteta
2009-07-13
"Poetoi balore filantropikoak gustatzen zaizkigu"
Testua irakurri
Olerkiak idazten ditu Koldo Zubeldiak. Lau liburu ditu argitaratuta, bat izan ezik autoedizio moduan atereak. Laugarrena orain dela aste batzuk burutu du eta antologia tankerakoa dugu: Antologia poetikoa 1984-2009. Zaldibian jaio zen eta hantxe bizi da orain ere, herri handiagoetako zurrunbilotik aparte. Inkapazidade-pentsio txiki bat kobratzen duelarik bizimodu apala dauka eta filantropia du amets. Orain dela hilabete batzuk, Zaldibian nengoen batean, gerturatu eta esan zidan elkarrizketa egin behar niokeela. Lehengo astean joan nintzen berarengana eta galdera askorik egin beharrik ez zen izan haren barrua askatzeko.
Nik bereiziko nituzke bi muetatako baloreak: hemen magnifikatu da diru asko irabaztea eta diru asko gastatzea. Baina gure kasua zein da?
Ba ibili garela urte asko ikasten, eta gero lan soziala esaten dena egiten, adibidez amaren ondoan, babesa behar zuelako. Baratza egiten, enkarguak egiten. Nire baloreak ez dira materialismo hutsa eta egozentrismoa, baizik eta poeta baten baloreak. Zuk pentsa ezazu nik azken zazpi urteetan zer egiten ari naizen: goizeko lauretan jaiki, irakurri.... Nik argia eta adimentsua izatearen alde ari naiz bizitzen eta lan egiten. Poetaren geografiaren galderei erantzun egoki, poetiko eta eder bat eman nahian nabil. Guri, poetoi, beste askori ez bezala, balore filantropikoak gustatzen zaizkigu. Eta filantropiaren definizioa, errotik, zera da, gizabanakoari laguntzea.
Zer egin duzu garrantzitsua?
Pertsona behartu batzuei laguntzea eta solidarioa izatea. Nik ez daukat diru asko, baina asko irakurri dut, eta oraindik ere poesi liburu gehiago irakurri behar ditut. Niretzako, bada plazer bat azkeneko urte hauetan asko praktikatu dudana: goizean goiz jaiki, paseo eder bat eman eta poesia irakurtzea. Nik egin dut aita zenak esandakoa: zu juerga egitera ateratzen bazara eta arriskuko tokietan baldin bazabiltza, seguru aso galdurik zaude, edo behintzat erratzeko posibilidade gehiago dituzu, formal eta etiko ibiltzen bazara baino.
Zein poesi liburu izan dituzu ikasbide?
Zuzenbideko ikasle nintzela, orain dela 34 urte, gau asko gelditzen nintzen Mikel Arregi poeta aresoarra irakurtzen. Afari bat egin genuen orain dela sei urte, elkarren berri jakiteko. Gero, denbora luzean, poeta erdaldun batzuk irakurri nituen, EMKko frente sozial eta kultural horretakoa nintzelako. Ez dira asko: Bertol Brecht, Blas de Otero eta Gabriel Aresti. Gero idazten hasi nintzen, eta erreziltaldietan-eta batzuei gustatu zaienez nire olerkiak, ba azkeneko liburu hau ere idatzi dut, laugarrena.
Orain dela gutxi atera duzun liburu hori antologia da.
Lehenengo liburuaren sarrera Migel Anjel Unanuak idatzi zidan, zaldibitarra hura ere. Hark jartzen zuen fariseuz inguratua bizi izan naizela. Badakizu nor-tzuk izan ziren fariseuak, pertsona baten akatsak salatzen zituztenak eta balore onak sekula ikusten ez zituztenak. Bai, Zaldibian ere kuxkuxero eta nazkagarri jende asko dago. Nik 79an Zuzenbidea ikasteari utzi nion, euskara hobeto ikasteagatik eta dedika-tzeagatik euskara eskolak ematera. Lehen, galdetu didazu zein diren nire baloreak, eta esango dizut: herriaren hizkuntzan hitz egitea eta herriarentzako lan egitea. Hor dago Xalbadorren bertsoa: «Hizkuntza da bihotza, herria da gorputza». Eta beste bat Joxe Manuel Odriozolak dioena: herri horrek hizkuntza horretan egiten duena da kultura.
Zer moduzko harremana eduki duzu editore jendearekin?
Orain dela lau urte, edo gehiago, 38 poema bidali nizkion Xabier Mendiguren Elizegiri. Esan zidan gutxi irakurtzen dela poesia eta idazle famatu eta goretsien lanak publikatzen direla. Gero, Berria-n irakurri nuen Joseba Berriotxoak Erroteta argitaletxea sortu zuela, eta hari bidali nizkion olerkiak. 300 ale atera genituen. Zoragarri egin genuen lana. Huraxe izan nuen lehenbiziko liburua, 2005eko maiatzean atera nuena. Harrezkero, han eta hemen, hamabi errezitalditan parte hartu dut. Beldur eszenikoa ere, apurka-apurka, galdu dut. Famatuek -Joan Mari Irigoien eta Koldo Izagirrek...- sona gehiago daukate, baina gu jende jatorra gara, eta jende umila.
«Karmen» eta «Kemen» hitzak jarri dituzu liburu berri honen azalean.
Karmen da ni maiteminduta nagoen neska, eta Kemen da azkeneko urteetan nik daukadana.
Beraz, Karmen hori benetako emakume bat da.
Bai, 42 urte ditu eta hogei egin ditu lanean. Oso neska polita da.
Zuk gutxirekin pasatzen duzu.
Inkapazidade bat daukat eta hortik diru piska bat jasotzen dut, azken urteotan gehixeago. Nire familiak erlijio ikutua izan zuen garai batean eta hortik zeozer gelditu da: ona izateko gogoa. Ez da beti posible izango, baina saiatu beharra dago.
Zein dituzu poeta adiskideak?
Pello Zabaleta da bat. Irakasle izan genuen Itzultzaile Eskolan. Berarekin hilean lau aldiz hitz egiten dut.
Irakurri dut liburu berriko kontakizun labur hori, 'Psikiatra eta bere semearena', eta ez dut ulertu.
Nik gauza bat ikasi dut: ekidinkorra izaten. Ipuinaren mezua zera da: arriskuko toki batean bazaude, alde hortik! Zozoa non dago? Goiko adarrean? Hortaz, goazen hemendik, baliteke elurra etortzea.Artzainen jakinduria.

2009-05-12
"Poesia jendea emozionatzeko arma moduan erabiltzen dut"
Testua irakurri
Azken urteak emankorrak izan dira Koldo Zubeldia (Zaldibia, 1956) poetarentzat. Alamartxo ahantzia poesia liburuarekin hasi zuen ibilbidea, eta dagoeneko laugarren liburua argitaratu du, Antologia poetikoa 1984-2009.
Orain arteko lanen bilduma egin duzu antologia honetan. Nola egin duzu bilketa lana?
Antologia honetan azken 24 urteetan idatzitako poemak bildu ditut. Hor daude idazten hasi nitzenetik argitaratu nahi izan ditudan poemak eta orain arteko hiru liburuetan jasotako batzuk. Gida moduan, gustuko ditudan gaiak aukeratu ditut, nire iturri eta inspirazio diren gaiak.
Zein dira gai horiek?
Maiteminduta nago Zaldibiako basoaz, Zaldibiako landareez, loreez eta emakumeez. Horiek ematen didate bizitasun bat. Hori da nire ibilbidearen giltzarria azken urteetan.
Poema berriak ere sartu dituzu?
Lehengo poemekin batera hamar berri ere sartu ditut. Hitzaurreak dioen moduan hamar poema berriz idatziak, bihurrikera bereziaz eta doinu bereziaz, inoren laguntzarik gabe, naturak ematen dion indarrez eta ahots propioz.
Zer lortu nahi duzu zure poesiarekin?
Nik honela definitzen dut poesia; niretzako poesia emozionatzea da. Sentimendu batzuetan erro bat dago, eta horren atzean drama. Sufrimendu horretatik, denok sufritzen dugunetik ikasi egin daiteke. Jarrera ezkorra edo deseraikitzailea izan beharrean, horiek denak ehuntzen jakin eta orduan sentitzen zara idazle duina eta jatorra, poeta on bat.
Noiz emango duzu argitara?
Liburua pare bat astean aterako da. Aurkezpena, berriz, ekainaren 20an egingo dugu Senpereko Larralde baserrian. Hatsa elkarteak antolatzen du ekitaldia. Oso lotuta nago sentimentalki elkarte honekin, sekulako bizia ematen didalako. Hor gaude idazle sufritu batzuk, ezer gutxi kobratu eta dena geure artean ordaintzen dugunak.
Laugarren liburua duzu dagoeneko. Ibilbide bat egiten ari zara.
Liburu honetan idatzita utzi ditudanak eta jasota geldituta direnak daude. Esango nuke azkeneko zazpi urte hauetan oso langile nabilela. Baina oraindik ez da asko egin dudana. Bizirik jarraitzen badut urte batzuetan beste hainbeste eta gehiago ere egingo ditut. Baina gurea ez da asko eta gaizki egitea, gutxi eta ondo egitea baizik. Hori jakintsua izatea da.

2009
Antologia poetikoa 1984-2009
Erroteta
2008
Ehotako fantasien errota
2007
Sentimenduen erresuma
2005
Alamartxo ahantzia
Erroteta
10/2017
Harriaren tasunak
Erroteta
10/1994
Ingurunea 3-4. Irakaslearen gidaliburua
Erein Argitaletxea, S.A.
08/2002
Ingurunea, 4 Lehen Hezkuntza
Erein Argitaletxea, S.A.
07/2001
Ingurunea, 3 Lehen Hezkuntza
Erein Argitaletxea, S.A.
07/1992
El medio, Primaria, 2 ciclo
Erein Argitaletxea, S.A.
07/1992
Ingurunea 3
Erein Argitaletxea, S.A.
05/2013
Antologia II : Txirotasun material baten zentzuen antzaldatzeak eta sentimenduen erresuma
Erroteta
05/2009
Antologia poetikoa 1984-2009 : txirotasunean eta lehorte haundi baten zentzuen eta sentimentuen erreinua
Erroteta
Testua irakurri
KUPIRARIK EZ
Gupidarik ez
eta plazerez gaizki xamar
jo ditu gauean hamar
mendian ez da alagar.
Landu beharko dugu baratza
izateko esperantza
antza
bestela alferrik gabiltza,
jarraitu beharra dago bidea
hobetuaz jokabidea
zertarako eskubidea
ez bada ikusten inon bidea
zertarako ez bada bidea,
izango da eskubidea
bidea ez bada bidea.
HITZAK
Hitzak baitatozkit
berriz
bortizkeriarantz
antzututa bezala
sinisten dut ardaska lehor horretan
eta ez txantxetan
aitortu nahi diot nahi duenari jakin
ez naizela ijito eta egin nahi dudala euskeraz eta kito
aitortu nahi diot nahi duenari jakin, baita
sentitzen naizela mutil arrunta berezitasun haundirik gabea
hasi nintzela idazten pentsamenduak eta gainetikoak ahalik eta ongien eta orekatuen edukitze arren.
Arren baita mundu guztiak nere iturrien berri eduki dezan
eta edan dezan ur beretik.
Sinesten dut egun batean mundua hobeto izanen dela
naiz eta gauzak orain arte gaizki xamar doazen
hobeago joanen direla izanen garela orekatuago
eta lortuko dugula izatea askeago
hortan ari naiz areago
gero eta arinago.
AITORTZEN DUT
Aitortzen dut gaur ez dudala bide argirik ikusten
aitortzen dut
nere azken bideko helburu deusetatik banentorkeela goiz asko,
aitortzen dut baietan eta ezetan banabilela,
beste biderik ezean badudala ezaren zantzu hertsia.
Aitortu nahi diot nahi dueanari jakin...
badudala amets atseginik
ez dudala letra aurreikusirik ,
une batzutan ezezik:
ez dudala izaten inolako amets antzurik
ez dudala intentzio txarrik
badudala intentzio onik
badudala amesteko leku atseginik
ez dudala zentzurik aisa galduko.
Aitortzen dut:
dudanaren ondotik nabilen poeta neurri gabe bat naizela
bide nekeza dudanetik
alegintzen naizela gauzak hobeto eramaten
gaur aitortu dudanaren berri bihar edo beti
egiaztatzeko gauza nintzatekeela.
Errealitate baten iraultzailea
Errealitate batean bizi gara danok
ez kupirarik besteek esaten dutena
gu geu gara
ez dugu behar kezkarik
behar dugu erralitate horren jaun eta jabe izatea
eta iraultzaile izan eta irautzaile sentitu
helburu guztiekin bat eta naturarekin ere bat egin eta
harremanetan hastea. Errealitate horren islak narama beste balizko poeteen erresumetara
eta horren barruan sentitzen naiz hobeto aitortzen dut sentitzen naizela euskaldun eta gainera usadio zaharretan fededun eta horrela fedetuaz sentitzen antzinateko poeta kopeta ilun. Soilik
mito xaharretan eta siniskuntza zaharretan eta gure hizkuntza zaharrean euskaldun bere bederatzi silabekin. Soilik
batzutan pentsatzen dut bukatu behar genukeela kultur ondare berriekin eta ez aintzakotzat hartu sistema berri hoien mekanismo berriak batez ere sinismen zahar hoiekin ez apurtze arren.
Gaurko egunean bizi ditugun gaisotasunak

merezi ahal du gure izaeraren amiltzea
eta gure suntsiera,
egin behar gora etsi gaberik
aurrera, hestu hestu eutsiz goiari humil
eta sotil
bihotzean dabilen bitartean odola pir-pil
ispiritu hori onartu arte alferrik nabil.
Merezi ahal du horrenbeste sufritzea inongo ordainik gabe
merezi ahal du horrenbete borrokatzea irabazterik ez badago
itsuragabekerietan jarraitzekotan?
Atariko atearen maratiletan
Hona hemen
nere atariko atearen maratiletan
gordetzen ditudan:
eguneroko gauzak
eguneroko atsegabeak
eguneroko oroitzapenak.
Eta hona hemen
zuri, zuri...
bakarrik zuri
irekiko dizkizudan
gure atariko atearen maratilak.
Nere minaren izenean...
Oi nere mina
ez oso atsegina
min etsia
min ezin ebatsia.
Bai goizetik, bai gauetik
bainan hitz onez eta akorde zoriontsuz
osatuko den bertsoa.
Lau haizetara,lau haizetara
laino azpitik zeru hertzera.
Ezagutzen dut Nafarroan herri bat
Ezagutzen dut Nafarroan herri bat
bere izena dena Areso
eta norbaitek egin diezagukela oso hotz eraso
ez egin behar kaso
bi begiak aspaldi ditugu lauso
bainan zentzututa burua oso
gelditu nahi dudanean nere ekite guztia
egin behar astoari so eta so
eta gende guztiari diosola eta kaixo.

Aurkitzen Proiektua, Ingurunea 3, Lehen Hezkutnza, 2 zikloa. Gidalburua
Erein Argitaletxea, S.A.
Aurkitzen proiektua, Lehen Hezkuntza, 2 zikloa. Gidaliburua
Erein Argitaletxea, S.A.