youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Joxe Anton Artze Agirre

Joxe Anton Artze Agirre Sormen-lanak

Usurbil, 1939 - 2018 Oso gazterik Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo ibili zen. Ez dok Amairu taldearen sortzaileetariko bat izateaz gainera, Baga, Biga, Higaren suspertzaile sutsu izan zen. Bere anaia Jesus Marirekin batera, txalapartaren doinu eta erritmo ahaztuak gaurkotu zituen. Literatur eztabaidetatik ihes, mundutik aldenduta bizi den poesia plazaratu zuen. Poesia lanetan abangoardista, Isturitzetik Tolosan barru, Zumetarekin lankidetzan argitaratutako ...laino guzien azpitik... eta ...sasi guztien gainetik... , ...Bide bazterrean Hi eta Ni kantari eta Ortzia lorez, Lurra izarrez olerki-liburuak idatzi ditu. Ikusentzunezkoak ere prestatu ditu: Mikel Laboarekin Ikimilikiliklik saioa (1974) eta Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua. Txalaparta-diskoak eta bere poemak ere grabatu ditu Zurezko Olerkia. 2007an, berrogei urte geroago, Pamielak Isturitzetik Tolosan barru poema liburu mitikoa berrargitaratu zuen. 2013an bi poema liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxean: Bizitzaren atea dukegu heriotza  eta Heriotzaren ataria dugu bizitza.

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila