youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Hasier Etxeberria Canales

Hasier Etxeberria Canales Sormen-lanak

Elgoibar, (1957-2017) Euskal Telebistan egiten du lan 1983tik, kulturaren munduko gaien inguruan ia beti, sukaldaritza, literatura eta arte plastikoen inguruan bereziki. Hainbat kultur saioren sortzaile, zuzendari eta aurkezle izan da ETBn: Zopa haundi, Arkupe, Farenheit, Beti eskamak kentzen, Babel, Ez dago Larrosarik. Gaur Sautrela literatura saioko aurkezle eta albistegietako kazetari lanetan dabil, besteak beste. Horretaz gain, prentsa idatzian ohiko kolaboratzaile izan da:Jakin,Euskaldunon Egunkaria,GaraEl Mundo, eta Hendaiako Antxeta Irratian egiten ditu lankidetzak. Jendaurreko ekitaldiak, telebista saioak, iragarkietarako gidoiak eta politikarientzako diskurtsoak ere egin izan ditu. Mutuaren hitzak (Susa) du azken nobela. Damian Arruti entomologoa da eleberriaren protagonista, Eulien bazka nobelako pertsonaia berbera. Damian Arrutiren bigarren entregan paisaia zeharo aldatu da: nobela beltza hiritik ihesi, herrian kokatu du egileak bere pertsonaia. 2007an Iturrino Handia (Susa) eleberria argitaratu du: Cosme Iturrino magoaren bizitzako une gogoangarrien berri ematen ditu Etxeberriak nobela hontan.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila