youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Felipe Juaristi Galdos

Felipe Juaristi Galdos Sormen-lanak

Azkoitia, 1957. Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Kazetaritza ikasi arren, literatura izan du ardatz bere ibilbide profesionalean. Porrot eta Literatur Kazeta aldizkarietako sortzaile izateaz gain, editore lanak egin izan ditu Baroja eta Bermingham argitaletxeetan. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia izan zen. Geroztik, Hiriaren melankolia, Laino artean zelatari, plazaratu ditu olerkigintzaren esparruan, besteak beste. Bibliografia atalean aztertu daiteke zerrenda osoa. Narratiba ere landu du: Intzentsua lurrean bezala kontakizuna eta Arinago duk haizea, Absalon eleberria dira eredu aipagarrienak. Haur eta gazte literaturari ere hainbat liburu eman dizkio: Tristuraren teoria, Ilargi-lapurra, Eguzkiaren Etxea etabar. Hainbat sari jasotakoa da: 1992ko Lizardi Saria, Tristuraren teoria lanarekin. 1998an Euskadi literatura saria jasoa zuen Galderen geografia olerki liburuarekin . Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko bertsioa: Geografía de las Preguntas. Koldo Izagirrek bere XX. Mendeko Poesia Kaierak liburuan, "inteligentziaren eta sentiberatasunaren arteko oreka zail horixe da Felipe Juaristiren obra" sententziarekin laburbiltzen du Juaristiren poesiaren nondik norakoa.   Euskadi Irratiko zuzendaria da izan zen 2010ean.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila