Xabier Amuriza

Xabier Amuriza Atzera

2018
Neska bat leku inposiblean
Elkar
2010
Euskara batuaren bigarren iaiotza : osoa, lehiakorra, nazionala
Lanku Bertso Zerbitzuak
2009
Olatu bat kuartelen gainetik
Autoedizioa
2009
Osoa, lehiakorra, nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza
Lanku
2008
Mende baten aldarriak XX : ean jarriak
Lanku Bertso Zerbitzuak
2008
Orain ezin naiz hil
Autoedizioa
2007
Dinosauroak Horizontean
Autoedizioa
2007
Joan ziren
Amuriza Zarraonaindia, Xabier
2006
Bizkaiko Bertsogintza III (Gerra aurreko emoitza)
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
2006
Bizkaiko Bertsogintza IV (XX. mendea)
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
2005
Analak eta Historiak II. Tazito
Klasikoak
2004
Analak eta Historiak I. Tazito.
Klasikoak
2002
Vulkanoren atzamarrak
Euskal Herriko trikitixa elkartea
2001
Agur, sagar beltzeran
BERTSOLARI liburuak
2001
Bolibar Amerikako askatzailea. J.L. Salcedo Bastardo
Klasikoak
1999
Enaz banaz
BERTSOLARI liburuak
1999
La explosión de la conciencia
Txalaparta
1998
Bizkaiko bertsogintza II Izendunak
Bizkaiko bertsozale elkartea
1997
Bertsolaritzaren historia
Orain, S.A.
1997
Hiztegi Errimatua - Hitzaren kirol nazionala
(aurreko bien edizio berritua, biak liburu berean)
1996
Bizkaieraz bertsotan
Bertsozale Elkartea
1995
Bizkaiko bertsogintza I Izengabeak
Bizkaiko bertsolari elkartea
1995
Zu ere bertsolari
EGIN Biblioteka
1991
Gauzen izaera
Klasikoak
1985
Emea
Elkar
1985
Herri eta irri
Elkar (lau liburu 1., 2., 3-4 Alfabetatzen mailakoak)
1984
Oromenderrieta
Elkar
1983
Harriak
Euskaltzaindia
1982
Laurehun herri, mila bertso berri
Elkar-AEK
1981
Hitzaren kirol nazionala
Elkar-AEK
1981
Hiztegi errimatua
Elkar-AEK
1981
Oinak
Euskaltzaindia
1978
Diccionario Euskara Bizia
Métodos Vivientes, S.A.
1978
Diccionario para ' Euskara para niños'
Métodos Vivientes, S.A.
1978
Euskal Aditza
Métodos Vivientes, S.A.
1977
Menditik mundura
(bere kontura, Printzen inprimategian)
1973
Hil ala bizi
(lehenik, 1973, edizio klandestinoa, Larraun ezizenez, eta gero Elkar, 1983)
1971
Bai mundu berria. Aldous Huxley
Lur
1968
Gogor
Diska klandestinoa
-
Anje Duhalde, Amurizaren kantari
Izeta
-
Bizkaiko kopla zaharrak
Elkar
-
Herriko plazan
Izeta
-
Menditik mundura
Izeta
-
Requiem
(Gonzalez Aciluren obraren hitzak)
-
Vizcayatik Bizkaiara
(Oskorrirena, testu guztien selekzioa eta dozenaka letra Tapia, Ducau, Duhalde, Junkera, Oskorri eta abarrentzat.
-
Xalbador, bat-bateko mirakulua
Elkar
Betibizi.Amuriza-Junkera-Leioa Kantika Korala
Hiri records
Ekonomiako lehen pausoak, bigarren partea | Maite Rungis
Lur
Ekonomiako lehen pausoak, lehen partea | Maite Rungis
Lur
Euskal Baserriaren etorkizuna. Miren Etxezarreta
Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina
Berria
Menditik Mundura
ENE JENERALARI

Hor zautza, ene Jeneral
hemen nauzu, ene Jeneral
presente, ene Jeneral
zutik, ene Jeneral
baina hor zautza, ene Jeneral
zapaldu zenuen lurrak zapaldua.
Soldadu honek ez daki zertarako bizi den
zuretzat bizi baitzen.
Nola joan zatzaizkigu
nola utzi gaituzu
etorkizun kolokaren mende?
Nik aisa iruditzen zintudan
zu mundu gabe
baina ez mundua zu gabe.
Zurekin denbora mugatuak
betikotasun kontzentratua zirudien
zuk bihurtu zenion odolari bere hotz-beroa
zuk bihurtu zenion espirituari bere haragia
zuk Jainkoari bere ahalguztiaren kontzientzia
zuk gizakiari bere jaiotza-heriotzen batasuna
Eguzkiak goizero jotzen zizun leihoa
Gora, ene Jeneral!
Eta eguerdiro zure ataritik pasatzean
aurrerako baimena eskatzen zizun
eta behin `geldi hor!' agindu zenionean
zuk itzuli zenuen bere zentramendu ontologikora.
Lehena eta geroa desuztarturik zebiltzanean
zuk berbildu zenituen orainaren hezurdura katolikoan.
Jaioko dira txoriak, hilko dira elefanteak
piztuko dira eskeletoak, itzaliko dira bolkanak
baina zure izenik ez da ezabatuko
bizien oroimenetik
ez hilen hasperenetik.
Zu hilobiratzean
krokodilo ahoa bezala ireki zen lurra
harriturik bere materiaz beste izaki bat
digeritu behar zuela
zeren zu, hain haundien haundi hori
ez zintezkeen lurtarron jatorrikoa izan
naturaren estasiren batek sortua baizik
eta hori da hain zuzen injustizia nabarmena
zazpi ahoko ezpataz derrotatu zenuena
nola ezlurtarra izanik
lurrak irentsi zaituen
zu, hain haundien haundiago hori.
Zure soldadua ninduzun eta nauzu
zeren zurekin hiltzea eta erailtzea
atsegin beraren atze-aintzinak ziren.
Beti egongo dira arranoen hegada
pozoitu nahiko narraztiak
beti egongo dira ostadar errugabea ere
horzkatu nahiko mihiztoak
baina izarrek badakite zure erresuman
lasai zintzilika zitezkeela
inora erortzeko beldur gabe.
Zuk berpiztu zenuen bakea
mugimenduaren agoniatik.
Zure agindupean ogia ogi zen
eta ez bekokian harrikada bat
kaleak kale ziren
eta ez izar desamatuen iraulbideak.
Badira diotenak
zure arnasari hil-usaina zeriola
zure bakea kanposantuzkoa zela
baina ez dakite nik adina
zer amilmenetik altxatu zenuen aberria.
Pertsonok eta piztiak
elkar ezin bereizirik genbiltzanean
zu jaiki zinen eta lekutasuna berrezarri
gizonak hemen, zerriak
arimak han, igelak harago
firmerik denok
bai, ene Jeneral
eta horrela nahasmendua zehazmendu bilakatu zen
eta izorramendua ordenamendu.
Utz iraka gariarekin hazten
baina hark ez zekien politikarik
eta nik badakit
zuk hil beharrez hil zenituenak
bestela ere goseak hilko zituela
eta zuri eskerrak bizi garenok
haitzak esnetan eta esneak bitsetan
ikusi ditugu zuri eskerrak
eskuinean joritasuna eta ezkerrean jareintasuna
zenituen Napojotepraisku horri eskerrak.
Gaur trenak doaz eta datoz
zure bortzegiek irekitako bideetatik
tranbiak atzera-aurrera dabiltza
zure muturrek zulaturiko katakunbetan
tximiniak ke-bolbolka ari dira
zure plomuak berzentraturiko zerurantz.
Zugatik egin da dena
eta zu gabe ez da ezer egin
baina zureak ere egin du
eta denonak egin ez dezan
zautza hor eta har atseden merezia
iraganaren zerraldoi eta etorkizunaren sokaboi horrek
saimotzen harakin eta muskerren artzain horrek
erosioaren harresi eta fosilmenduaren gaztelu horrek
itomenaren zirimol eta nazkamenaren bemol horrek
zautza hor eta zaude
sekulorun sekularen sekularioan
Jeneralun Jeneralen Jeneraltasun hori.


Oharra: Zenbait hitzen formak gaurkotu ditu egileak berak.