Uxue Alberdi Estibaritz Sormen-lanak
Elgoibar, 1984 Euskal idazle da, bertsolaria eta Kazetaritzan lizentziatua. Literatura tailerren irakasle, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean.
Argitaratutako zenbait lan. Narrazioa arloan: "Aulki bat elurretan "(2007, Elkar, Igartza Sariaren irabazlea)," Aulki-jokoa "(2009, Elkar), "l juego de las sillas", (Miren Agur Meabe itzultzaile) (Alberdania, 2012) "Euli-giro "(2013, Susa), "Jenisjoplin" (2017, Susa) "Dendaostekoak" (2020, Alberdania) eta "Hetero" (2024, Susa).
Haur eta gazte literaturan: "Ezin dut, eta zer?" (2011, Elkar), "Marizikina naiz, eta zer?" (2012, Elkar), "Zure denboraren truke" (2013, Elkar), "Txikitzen zaretenean" (2013, Pamiela), "Bi kobazulo" (2015, Elkar), eta "Poza" (2018, Elkar).
Birritan jaso du Euskadi Literatura Saria: saiakera alorrean, "Kontrako eztarriti: emakume bertsolarien testigantzak" (2019, Susa) lanagatik eta Haur eta gazte alorrean , "Besarkada" liburuari esker.