youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Urtzi Urrutikoetxea Vacas

Urtzi Urrutikoetxea Vacas Sormen-lanak

Bilbo, 1977. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Gidoilari eta kazetari lan eskarmentua du hainbat komunikazio mediotan. 1988 urtetik Santutxuko bertso eskolako kidea da. Euskaldunon Egunkaria, Gara, Argia, Jakin, Berria, Bertsolari eta Berton herri-aldizkarian kolaboratu du. Honez gain, irratigintzari dagokionez, Euskalerria Irratian egiten ditu kolaborazioak. Hiru poesia-libururen ostean, Auzoak (2005, EEF eta Susa) lehen narratiba-lana eman zuen argitara. Liburuan Bilbo hiria da protagonista nagusia. Betiko Bilboko erdaldunak, betiko Bilboko euskaldunak, hurbileko eta urruneko etorkinak... agertzen dira eleberri ez den eta ipuin multzoa izan nahi ez duen liburuan. Hainbat aldizkaritan ere atera ditu lanak, eta gazteleraz Berlin hiriari buruzko gida-liburua idatzi zuen 2005ean. Aurreko urtean, Imre Kertész hungariar Nobel saridunaren Zoririk ez lana euskaratu zuen Jokin Zaitegi bekari esker.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila