youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Rafa Ugalde Iragorri

Rafa Ugalde Iragorri Sormen-lanak

Zornotza, 1961. Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina ia beti aritu da helduen euskalduntze/alfabetatze arloan: Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegian eta Aurten Bai Fundazioak kudeatzen duen Zornotzako Barnetegian. Euskararen irakaskuntzarako materialgintzan ere aritu da: Larramendi, Hezinet, Boga programa informatikoetan, besteak beste. Betidanik irakurtzeko zaletasun handia izan duen arren, berandu hasi zen idazten; hori dela eta, lehenengo saria 2000 urtean jaso zuen (akzesita Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XVIII. Edizioan), eta lehenengo liburua 2003 urtean argitaratu: Hamaika Bizimodu (Ibaizabal, 2003). 2006an, eta Elkar argitaletxearen eskutik, Gure gerretako heroiak kaleratu du. 2018an Blas de Otero poesia saria irabazi zuen Hondar aleak lanarekin.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila