Patziku Perurena Loyarte

Patziku Perurena Loyarte Sormen-lanak

 

Patziku Perurena Loiarte, Goizuetan jaioa 1959ko martxoaren 26an. Gurasoak eta auzoak nekazariak izanik, euskara hutsez bere inguruari gogobihotzez atxekitako gizarte batean hazi zen, hamabi urte zituela Leitzara bizitzera etorri arte.

O.H.O.ko ikasketak eta Lanbide Eskolakoak gazteleraz Leitzan bertan burutu, eta hamasei urtetan joan zen Arrasatera, eta hango Eskola Politeknikoan Injineritza egiten ari zela, hasi zen bere betiko euskara lantzen eta ikasten beregisa, eta era batean edo bestean, ahalegin horretan segitu izan du egundaino.

 

(Udaldi batez Joseba Sarrionandiak Leitzan emandako literatur ikastaro batzuengatik piztuko zitzaion euskal literaturaganako zaletasuna; eta gero, handik urte batzuetara, Eduardo Gil Bera ezagutu zuen esker, bideratu atzera galdutako nortasuna eta izena: Patziku; artean Patxi erabili baitzuen. Geroztik beti aitortu izan du, bi argigile bihotzeko horiekiko mirespena eta eskerra.)

 

Gaurregun Leitzan bizi da, beti bezala, Basaburua aldeko  herri literatura eta ahozko altxor biziari erne, eta klasiko zaharren irakurle. Halere, inoiz ez du galdu Goizuetako larrezokoetan bere haurtzaroko paisaia biziberrituz haurren gisa libertitzeko plazerra.

 

 

 

ARTIKULUAK ALDIZKARIETAN, EGUNKARIETAN:

 

Aurren aurreneko artikulu xelebrea, Zeruko Argian argitaratu zuen, han nonbait, 1982 aldean, Alkelarre/Akelarre toponimoaz.  Harrezkero, beste leku frankotan ere bai:

 

- Fontes lingvae vasconvm aldizkarian: Ama zenaren gutunak, ipuina, Goizuetako hizkeran. F.L.V. 50. zk.  Nikolas Ormaetxea, «Orixe», Hiru belarriko gizona». F.L.V. 60. zk.  Koloreak «Orixe»ren begian, F.L.V. 61. zk.

 

- Labayru aldizkarian: “Goizueta aldeko kanta xahar batzuk”

 

- Egan aldizkarian: “ORIXE: maitemin ezin haragitua”

 

- Txistulari aldizkarian, 153. zkian: “Leitzako Ziztulari Atabaleroak 1880-1980“  azterlana.

 

Hala berean, baditu beste idazlan solte zenbait argitaratuak   Donostiako Literatur Gazeta, Hegats, Porrot, Ostiela!, IruñekoKorrok, Pamiela, EstellakoElgacena eta baitaPlazara, Plazaola, Arrasate Press edoTtipi-Ttapa  bezalako herri aldizkarietan ere.

 

Itzulpengintzanere aritua da zerbait:  Garai batean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eskolako materialak gazteleratik euskaratzen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko EUSKAL POESIA GAUR sailean, besteak beste, Gabriel Celayaren Gaviota, antología esencial (1991),  Francisco Javier Irazoki lesakarraren Cielos segados/Zeru segaz jotakoak (1992) eta Fernando Aranburu jaun olerkariaren Bruma y conciencia/Lanbroa eta kontzientzia (1993) poesia lanak euskaratu izan ditu.

 

Egunkarietan egindako kolaborazioak:

 

- Egin egunkariko EGUNON euskarazko gehigarrian, batez ere elkarrizketa etnologikoak eta iritzi artikuluak argitaratu zituen.

 

-Navarra Hoy egunkariko NAFARROA GAUR euskarazko gehigarrian literaturaz edo beste zernahiz artikulu luzeak eman zituen argitara.

 

-Diario Vasco egunkariko ZABALIK euskarazko gehigarrian herri literaturari buruzko erreportaiak eta artikulu luzeak argitara zituen. Eta ZABALIK  gehigarria desegin zenetik, egunkari bereko euskal orrian, bere artikulu laburrak idazten segitu zuen ostegunero.

 

-Euskaldunon Egunkaria-n ere, batik bat  sortu berri hartan, baditu argitaratuak hainbat iritzi artikulu; eta gero, egunkari bereko Nafarkaria gehigarrian, ostiralero idatzi izan zuen bere artikulua 1997ko buruiletik 2000ko urrira bitartean.

 

 

SARIAK: 

 

Euskararen alde eta euskal literaturaren faboretan egindako lanaren sinale, bihotzeko sari anonimo hunkigarri askoren gainetik, honako sari ofizialok jaso izan ditu:

 

1984an Irun saria:

“Joanes d´Iraolaren poema bilduma“  poesia lanagatik

1986an Azkue saria:

“Emily“izeneko  idazlan poetikoagatik.

1996an Nafar Ateneo saria:

“Ama zenaren gutunak“ipuinagatik.

1988an Xalbador saria:

“Apaiz gaztearen kantutegi zaharra“ kantapoesia lanagatik        

1989an Rikardo Arregi kazetaritza saria:

“Ni aldekoen kontrakoa naiz“iritzi artikuluagatik,

1991n Rikardo Arregi kazetaritza saria:

 “Ehiztarien gaurko erotika“ kritika lanagatik.

1991n Koldo Mitxelena saria: 

“Koloreak euskal usarioan”entseiu lanagatik.

1993an Irun Saria:

“Euskarak sorgindutako numeroak”entseiuagatik.

2003an Mikel Zarate saria:

“Harrizko Pareta Erdiurratuak”siakeragatik

2009an Becerro de Bengoa saria:

”Trabukoren kantako misterioak” iker lanagatik