Patxi Iturregi Escondrillas Atzera
2006
Dioramak
Elkar
2003
Behi eroak
Elkar
2000
Con el viento en contra
Hiru
1997
Haize kontra
Elkar
02/2019
Ur biren artean
Elkarlanean, S.L.
Bizitza kalitatea
Testua irakurri
Hondartzatik bueltan Vince ondoezik jarri zen: arnaska, izerditan eta erdi zorabiatuta. Bat-batean hiru ordu lehenago jandako marisko-paella etorri zitzaion gogora, eta handik aurrera ezin izan zituen berakatz usaina eta azafrai kolorea burutik uxatu, mila aldiz madarikatu zituen. Amesgaizto gastronomiko baten erdian zela zirudien. Begiak lausotzen hasi orduko, ordea, errepidearen bazterrean gelditu eta emazteari pasatu zion autoaren bolantea. Itxuraz, Sheila eta hiru urteko semea ondo zeuden, haiek ez zuten menuko arroza probatu eta txirimoiazko irabiatuek ez zieten inongo kalterik egin.
Etxera helduta, Vinceren egoerak ez zuen hobera egin: espasmo moduko batzuk izan zituen urdailean eta ordu bete geroago beso-hanken mugikortasuna erabat galdu zuen. Sheilak, zinez larriturik, anbulantzia bat eskatu zuen.
Zorionez, arratsaldeko zortzietarako pasea zen arriskurik handiena. Encina doktorearen arabera, Vincek ondo erantzun zion biotoxinen aurkako tratamenduari eta laster itzuliko zen bere onera. Edonola ere, hiru egun eman beharko zituen zaintza bereziko gelan. Erritmo kardiakoa kontrolatu behar omen zioten.
Sheila apur bat lasaitu zen ospitaleko berriarekin. Haurra bainatu, kanpoan eskegitako arropa zuria jaso eta garagardo hotz bat zabaldu zuen. Molson Ice botilatik edaten zegoela bururatu zitzaion aseguruarena. Oker ez bazegoen, kontratatuko polizak argi deskribatzen zuen gertakizun hura. Eta, azken hilabeteko prima ordaindua zuten begiratu ostean, telefono hartu eta 24 orduko zerbitzura deitu zuen. Ez zioten inongo oztoporik jarri.
Afaria prestatzen ari zela, furgoneta bat gelditu zen lorategi aurrean. Handik gutxira mutil garai eta despistatu itxurako bat jaitsi zen. Harry zuen izena. Benetako profesionala: ama goiko solairuan zen bitartean, haurrari afaria eman, pijama jantzarazi eta, Aztiaren kapelu izarduna ederki kontaturik, berehala lotaratu zuen.
Bata arin bat soinean, Sheilak urduri jaitsi zuen egongelako eskailera kiribila. Zenbat sorpresa atsegin gordetzen ote zituen agentziak bidalitako aita ordeko samur hark? Jakiteko aukerarik ez zitzaion faltako Vince gaixoa itzuli arteko hurrengo hiru egunetan.
KONTRATUA
Itxura guztien arabera bere egoera larria zela esan zioten kontsumitzaileen bulegoan eta hobe zuela abokatu on baten esku jartzea, ahalik eta azkarrena gainera, diruari batere begiratu gabe. Seanek ezin zuen sinistu. Ez zen posible. Nola onartuko zuen legeak konpainia hornitzaileak egin nahi zion bidegabekeria hura? Konponbideren bat egongo zen. Derrigor.
Lagunek gomendaturiko legegizonak, ordea, ez zion itxaropen handiagorik eman, Ikusiak omen zituen antzeko gertaera itsusiak lehenago ere, eta, egia esan, ez zegoen zer eginik, defendaezina iruditzen zitzaion kasua. Nolanahi ere, ohiko errekurtsoa aurkeztuko zuen, kontzientzia profesionala lasaitzearren batez ere.
Handik hilabete eskasera, beldurrez espero zuen abisua iritsi zitzaion Seani, ordenagailuz egindako ohar hotz bat, hitzartutako klausulak gogoratu eta kontratuaren berehalako amaieraren berri ematen ziona. Hura irakurrita are babesgabeago aurkitu zen, eta, amorruz gainezka, erokeriaren bat egiteko gogoa sentitu zuen. Horretarako ordaintzen zituen urteroko zergak? Horretarako arriskatu zuen bizia askatasunaren alde? Ez zegoen eskubiderik!
Baina, irlandar jatorriko etorkin gehienak bezala, Sean egoskorra zen, ez zuen amore eman nahi, gogor borrokatu gabe behintzat, eta zera bururatu zitzaion: etxean aurkitzen ez bazuten, beharbada ezingo zutela nahi zutena hain erraz egin. Hortaz, esandako eguna heldu zenean, goiz jaiki eta ospa egin zuen auzotik, inori ezer esan gabe.
Bere bizian era hartan ihes egiten zuen lehen aldia zenez, praktika falta zuela konturatu zen berehala. Ez zekien nora jo. Eguerdira arte alderrai ibili zen hiriaren behe aldeko kale lanbrotsuetan barrena, gero, nekatzen hasita, porturantz jo eta taberna txiki merke batean eseri zen. Bertan bere menu gogokoena eskatu zuen: oskol biguneko karramarro frijituak eta botila bat ardo zuri. Inongo presarik ez zuenez gero, benetan ahogozatu zituen jan-edanak.
Irten zenerako, goizeko lainoak egina zion lekua udaberriko eguzki epelari. Eta ardoak eman zion ausardiari esker, txamarraren botoiak askatu eta lurmuturreko faroraino joatea erabaki zuen, gaztetako ibilaldiak gogoan. Pozak ez zion asko iraun ordea. Hondarrak estaliriko bide bihurrian gora zebilela, zirtaka hasi zitzaizkion begiak, hankek huts egin zioten gero, eta azkenean erremediorik gabe itzali zen, deskonektatzen den etxetresna elektriko baten moduan. Seanek gutxietsi arren, luzea zen konpainiaren besoa.
THE TWILIGHT ZONE
Goizeko ordu biak. Ametsetan bezala umearen negarra aditzen duzu. Senarraren atzapar iletsua magaletik kendu, begiak igurtzi eta arreta osoa jartzen duzu inguruan. Ez, ez dira zure irudipenak, benetako negarra baizik, zure hiru hilabeteko semearen garrasi itoa. Gizajoa! Poliki jaiki eta gelako ilunpean marruen norabidean abiatzen zara, besoak aurrera doi luzatuta, geldo eta zuhur, alfonbra gainean egindako urrats txikiak kontatzen dituzula: bat, bi, hiru, lau... Kaka! Zure kalkuluen arabera oraindik bi pauso falta ziren sehaskaraino iristeko, eta hala ere estropezu egin duzu zurezko gurpilarekin.
Umea besoetan hartu, gozo laztandu, kulunkatu, bularra eman. Alferrik. Ez dago isilarazteko modurik. Bere gorputz txikia uzkurtu, luzatu eta atezuan jartzen da ia eten gabe. Tripako mina izango du edo narritaduraren bat ipurtaldean. Sumindu egin zara. Berriro kulunkatu, baretu, lotan utzi.
Zer egin duzu? Beso sorgortuak astindu dituzunean zerbait lurrera bota duzu eta sortu duen hotsagatik komoda gaineko lanpara dela ondorioztatzen duzu, izeko Laurak oparitu zizun letoizko polit hura, neska antzara-saltzaile bat irudikatzen zuena. "La vendeuse de canards" deitzen diozu batzuetan erdi txantxetan. Harrituta gelditzen zara, komoda askoz urrunago zegoela uste baitzenuen, sehaskatik bi metrotara gutxienez.
Tira, lotara!, agintzen diozu zeure buruari, eta bazoaz, hormako paper pintatuaren erliebe loreduna atzamar puntekin astiro irakurriz, itsuaren gisara. Ai! Hori ez zenuen espero. Sabaiko moldura borobila jo eta eskaiola hondarrez bete zaizu ilea. Baina buruko kolpearen gainetik larrimin sakona nabaritzen duzu.
Orain ez duzu zalantza izpirik: umea izan zenuenetik gauero gertatzen da, gauero uzkurtzen da apartamentua. Lehendik ere bazenuen susmo hori, baina orain seguru zaude, erabat seguru. Ezari-ezarian jazotzen den eskala aldaketa da, lurrikara handirik gabe, ia oharkabean, bizitzaren aldaketarik garrantzitsuenak bezala. Eta erraz irudikatzen duzu zeure burua hormigoizko plaka zartatuen artean harrapatua, kare hautsez beterik gorputz osoa, arnasa hartu ezinik. Beldur ikaragarria diozu bi dimentsioko mundu tolestu horri, zanpatuta hiltzeari.
Nola edo ala, manta bat lurretik hartu eta ondoko aulkian kuzkurtzen zara, dardaraz, egunsentia noiz iritsiko.
Halaxe aurkituko zaitu handik ordu batzuetara senarrak, erdi biluzik eta begiak itxita. Turkiako emakume hura bezala, albistegian ikusi zenuen emakume gajo hura bezala.
BETI GURE BIHOTZEAN
Egunkariko orri nekrologikoa zabaldu orduko, ondoeza egin zitzaidan. Patioko aulkian eseri eta hurbilerako betaurrekoak jantzi nituen hobeki ikustearren.
Argazki lausoak nik maite izan nuena baino gizon lodiago bat erakusten zidan, arruntagoa, ia burusoila, adinera iritsi aurretik akitua eta maskaldua. Begi triste handi haiek, ordea, bere-bereak ziren, eta helbidea Florida estatuari zegokiona, Daytona Beach-ekoa hain zuzen ere, hain gazte zelarik bizilekutzat hartu zuen hirikoa.
Alde egin zuenez geroztik ez zen irlara bueltatu, ezta bere arreba bakarraren ezkontzarako ere. Hori bai, dirutza egin omen zuen ostalaritzan eta haragi izoztuaren negozioan, eta behin, duela hogei urte edo, txeke mardula bidali zigun urakanaren kalteak erremediatzeko. Egia esan, ez genion aski eskertu gure alde egin zuen guztia.
Malkoak xukatu eta utzi zituen senideen izenak irakurri nituen. Emaztea: Altagracia Fernandez Luna (Altita); seme-alabak: Virginia (Gina) eta Aurelio (Yeyo). Azken hau injineru aeronautikoa eta nire izen berekoa.
Pozik ezagutuko nituen hirurak, baina ez nintzen inoiz ausartu. Ez nekien nola hartuko ninduen lagunak, ustekabean agertuz gero.