youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Patxi Iturregi Escondrillas

Patxi Iturregi Escondrillas Sormen-lanak

Laudio, 1952. Itsas Nabigazio ikasketak egin zituen Portugaleteko Nautika Eskolan. Garai batean pilotu ibili zen petrolio-ontzi handietan eta gero, 1983tik aurrera, Laudioko Udal Euskaltegian lan egin du. Gaur egun, bertako zuzendaria da. Narrazioa da bere sormenaren ardatza, eta horren barruan ipuingintza du alorrik gogokoena. Hainbat sari irabazi ditu: Donostia Hiria ipuin lehiaketa eta Tene Mujika Debako ipuin saria, besteak beste. 1997. urtean Haize kontra ipuin bilduma argitaratu zuen (itsasoaren presentzia nabarmentzen da, protagonista nagusia bilakatuta) eta 2003an Behi eroak izeneko kontakizun sorta. Gotzon Hermosillak azken liburu honen gaineko iruzkina idatzi zuen Berrian. Itzulpengintzan ere aritua da: 2000. urtean Hiru argitaletxearen eskutik bere lehengo liburuaren gaztelerazko bertsioa, Con el viento en contra, paratu zuen.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila