Laura Mintegi Lakarra Atzera
2006
Ecce homo
Txalaparta
2003
Sisifo enamorado
Txalaparta
2001
Sisifo maite minez
Txalaparta
2001
Sisifo maite minez
Testua irakurri
Sisifo maite minez
Lehen kapitulua
Maitasuna zer den jakin nahi duzu? Nik esango dizut zer den: estraineko presioa bularrean, eztarria ihartuta eta bihotza taupaka sentitzea; begirada galdua puntu batean tinkotzea; norberaren bizitza hiru lerroko poema batek islatzen duela ikustea; bizirik zaudela jakin eta bizi nahi ez izatea; barne-mina, hainbesterainoko mina izan zitekeenik ere sumatuko ez zenuela. Maitasuna malenkonia da, tristezia eta algara batera, pasioa, ziurtasun-eza, sugarra, karentzia eta soberakina; inoiz baino niago izan eta aldi berean norberaren buruarekiko arrotz sentitzea. Maitasunak aurreko bat eta ondorengo bat ezarri zuen nire bizitzan.
Ane isildu egin da. Denboran atzera ari da, azago, aurreko eta ondorengoaren arteko marra nola sortu zitzaion neurtzen ari balitz bezala, nekez, hitzen haritik nekeza baita iragana orainera ekartzea.
Maitasuna da -hasi da berriro hizketan- maileguz bizitzea, norberarena ez den bizitza bizi izatea, jakin gabe zer egin bizitza horrekin. Nola esan? Nola azalduko nuke maitatzea zer den? Bizi izan duenak badaki, baina ezagutu ez duenari nola azaldu? Maitasuna zer ez den esan ahal dizut: lasaitasuna, oreka, logika, konformatzea. Maiteminduak dena nahi du eta atoan, baita ezinezkoa ere. Araua krudela da, eta konbentzioa tirania iruditzen zaio; hesiz inguraturik dagoela sentitzen du maiteminduak, arauaren absurduak inguratuta. Maitasunak hil egin ninduen, baina berari esker bizi izan nintzen behin, hil aurretik.
Begirada galdurik, giharrik mugitzeke, hankak gurutzaturik, koadro honetan zigarrokinaren keak eta jaustear dagoen errautsak bakarrik dute mugimendua. Esteban Mugarrak idazteari utzi dio. Belaunen gainean duen koadernoa itxi eta azalean ANE idatzirik duela ikus daiteke. Buru-gaixoek ez ei dute deiturarik. Koadernoa zabaldu eta lehen orrian, ordea, Ane Atela Lasa irakur daiteke, eta artxiborako erreferentzia-zenbaki bat.
Isilik segitu du Anek. Kasetaren zinta amaitzear dago. Hizketan hasi aurretik, Esteban Mugarrak zinta atera, buelta eman, kasetean sartu eta botoi gorria sakatu du.
-Kontaidazu bizirik zeundeneko hura.
-Aspaldiko kontua da. Beste bizitza batean.
-Eta beste lurralde batean.
-Bai, Ertamerikan.
-Baina dena hemen hasi zen, Bilbon, ezta?
Aneri buruz ez daki gauza handirik. Gehiena, senarrak kontatu zion kontsultara etorri eta kasua hartzeko erregutu zionean. Beste zerbait aurreko saioetatik jasotakoari esker daki. Ezer gutxi. Osatu gabeko puzzlea da oraindik.
Oraingoz dakienaren arabera, Anek ez zuen jakin zer zen maitemindurik egotea Mikel ezagutu arte, eta ordurako bazuen senar bat, bi alaba, etxe eder bat hipotekatua eta bizitza antolatuta. Baina orain sei urte, dena deslekutu zitzaion, sei urteko alabak buruan kolpea hartu eta larrialdietara eraman zuenetik aurrera. Mikelen txanda zen ospitalean eta azareak batu zituen biak ustekabean.
Orain arte kontatu dionagatik, Mikel ezagutu arteino Anek uste zuen maitasuna lineala eta norabide bakarrekoa zela, gehiagotik gutxiagora, gaztarotik helduarora. Gerora konturatu zen maitasunaren irudia ez dela lerro bakarrekoa, ez dela ziklo lineal bat, jaio, hazi, ahuldu eta hiltzen dena. Maitasuna txirikordatua da, zuri-beltza, aurreikustezina, korapiloz betea.
Alabak sudurra apurtu izan ez balu eta aurpegian ebaketa egin, edo Mikelek beste txanda bat izan balu, edo Gurutzetako ospitalera baino Basurtukora edo Galdakaokora eraman izan balute, Anek ez zukeen agian Mikel inoiz ezagutuko, eta Aneren bizitza ez zatekeen aldatuko. Ala bai. Nola jakin?
Azarea noraino da ekidinezina? Eta noraino da azare?
Kontua da, Ane azarez joan zela egun eta ordu hartan ospitale hartara, eta azareak batu zituen bien bizitzak bide berean. Hala ere, harreman hura bertan behera geratuko zatekeen Mikelek aurrera jo izan ez balu, txikiaren orbaina berriz ikusteko interesik adierazi ez balu. Baina, nonbait, zerbait piztu zen bere barnean, eta berehala erabaki zuen Aneri buruz gehiago jakin nahi zuela. Zirujau plastikoa da Mikel. Ane ezagutu zuen garai hartan berrogeita bost urte zituen eta bakarrik bizi zen, baina hori guztia Anek ez zekien, eta ez zuen jakin beranduago arte. Prozesu bat izan zen.
Mikelek bisita-ordua eman zion astebete beranduagorako, zauriaren puntuak eta sudur-tabikea nola zituen begiztatu nahi baitzuen. Ondo geratuko zitzaiola ziurtatu nahi zuen. Bigarren enkontru hartan bertan, ezertxo ere galdetu ez bailuen, galderak egiteari ekin zion naturaltasun osoz. Ea neskatoak ahizpa-neba gehiagorik zuen, ea hurbil bizi zen, ea Anek lanordurik galdu behar izan zuen, ea zein auzotan bizi zen. Lanordua amaitzear zuen, eguneko azken gaixoa zen, eta berak ere Aneren auzora joan beharra zuela esan zien. Berak gustura eramango zituela biak etxera, eta umearen sudurra lurrera jausten bazen alboan egon nahi zuela esan zion, lurretik hartu eta bere lekuan josteko berriz. Honela, umeari txantxak eginez, lurrazpiko aparkalekuraino joan zen ama-alabekin.
Kafe bat hartu zuten taberna batean etxerako bidean zegoena bera, eta, gero, etxera eraman zituen ama-alabak. Anek Esteban Mugarrari geroago esan zionagatik kontsultan, ez zuen ezer berezirik sumatu, Mikelek dena naturala bailitzen jokatzen baitzuen. Zuzen itaundu gabe, galderarik egingo ez bailuen, erantzunak ematera bultzarazten zuen, gonbidapenik egin gabe gonbidatzen zuen, aintzinako laguna izango balitz bezala. Baiezkorik eskatu gabe baietza bereganatzen zuen. Naturala zen dena.
Bi egun beranduago, Ane auzoko kioskoan egunkariak erosten ari zela, topo egin zuen Mikelekin, eta biharamunerako lotu ziren jatetxe jendetsu batean elkarrekin bazkaltzeko eguneko menua. Naturala dena. Zenbait egun beranduago umeekin ikastolatik zetorrela ikusi zuten elkar kalean, eta gozoki-denda bateraino lagundu zituen Mikelek berak ere, alabei zerbait erosi nahi zien-eta. Hurrengo astean berriro hartu zuten kafea elkarrekin ospitaleko tabernan, Anek alaba eraman zuenean kontsultara berraztertzeko.
Mikelekikoa mediku-gaixo harremana baino beste zerbait zela konturatu zen goiz batean, esnatu eta berataz pentsatzen ari zela ohartu zenean. Zerbait gertatu zelako kontzientzia laster hartu zuen, izan ere, elkar ikusteari hiru egunez utzi eta beso bat falta bailitzaion sentitu zuen egunean. Mikel ez zen aukera bat, ez zen erlazio aseptiko bat, hartu eta uztekoa. Hutsunea bihurtu zitzaion.
Bizitzeko behar nuen. Arnasa bezainbat. Berarengandik urrun nengoenean ito egiten nintzen. Alabek ere ez zuten betetzen haren hutsunea. Mina ematen zidan ausentziak, eta mina beraren ondoan egon eta laster bananduko ginela jakiteak; baina elkarrekiko une apur horiek bakarrik bete zezaketen itomena. Errudun-sentimendua geroagoko sentsazioa izan nuen, arauek sortutako sentsazioa, baina ez nigandik aterea zena. Artean, nire nahi bakarra bera ikustea zen. Hura zen desira, beharrizana! Beste ezerk ez ninduen asetzen.
Hiru hilabeteko harremanaren ondoren Anek maleta hartu eta alde egin zuen etxetik, ohar laburra utziz: "Ezin dut gehiago". Orain sei urte izan zen hura, sei urte luze. Duela bi hilabete eskas Esteban Mugarraren kontsultan agertu da lehenengoz. Depresioari dagokion sintomatologia nabaria du, baina berau tratatzeko Estebanek gehiago jakin behar du, muinera jo beharra dauka. Eta, oraingoz, Ane bera da bere informazio-iturri hoberena.
Etxetik kanpo sei urte eta erdi eman eta gero, egun batean etxean agertu zen. Atea bere giltzaz zabaldu zuen eta eramandako maleta bera utzi zuen sarrerako behegainean. Bertan gelditu zen, zutik, tente, mutu, tristura-aurpegiaz, eta ia hamahiru urteko neskato lirain batek nor zen galdetu zionean ezin izan zuen ezer esan. Eunatek ez zuen ama ezagutu, argazkietako emakumeak eta emakume hark ez zutelako ematen emakume bera.

2000
Nor bere ametsak bizi du
in "Gutiziak". Txalaparta
1999
Bai... baina ez
Elkarlanean
1999
Kulturaren lubakietan sua eten zenekoa
in "Tiempo de cerezas". Herria 2000
1999
Subjektibitatea nobelagintzan: Stephen Crane-ren The Red Badge of Courage
Euskal Herriko Unibertsitatea
1994
Asterix Piriniotan
in "9408 Narrazioak". Egunkaria
1994
Nerea eta biok
Txalaparta
1991
Legez kanpo
Elkar
1990
Mole Hole
in "Contemporary Basque Fiction". University of Reno
1990
Mole Hole in... Contemporary Basque Fiction
University of Nevada/Reno
1988
Julene Azpeitia
Eusko Jaurlaritza
1986
Bai... baina ez
Susa
1986
La Topera
in "AntologÃa de la narrativa vasca actual". Edicions del Mall
1986
La topera in...Antologia de la Narrativa Vasca Actual
Edicions del Mall
1985
Teresa
in "Aurten ere diferente izanen da". Susa
1983
Ilusioaren ordaina
Erein
1983
Paris edo
in "Bigarren Ipuin Lehiaketa". Santurtziko Udala
1983
Satorzuloa
in "Donostiako Hiria II". Haranburu-Altuna
11/2016
Korrespondentziak = Briefwechsel = Correspondencias
Erein Argitaletxea, S.A.
05/2010
Bai-- baina ez
Elkarlanean, S.L.
04/2008
Subjektibitatea nobelagintzan : Stephen Crane-ren "The red badgue of courage"
Udako Euskal Unibertsitatea
Bai...baina ez
Elkarlanean, S.L.
Sujektibitatea nobelagintzan : Stepehn Craneren "The red badge of courage"
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua