youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Laura Mintegi Lakarra

Laura Mintegi Lakarra Sormen-lanak

Lizarra, 1955. Lizarran (Nafarroa) jaioa, 1955eko urriaren 26an, egun Algortan bizi da, Bizkaian. Historian lizentziatua eta Psikologian doktoratua, 1981etik Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Euskal PEN Klubeko lehendakaria ere bada 2004ean bersortu zenez geroztik. 1983an argitaratu zuen lehen liburua, narrazio laburrak (Ilusioaren ordaina), eta horren ostean bost nobela argitaratu ditut: Bai... baina ez (1986), Legez kanpo (1991), Nerea eta biok (1994), Sisifo maite minez (2001) eta, oraingoz azkena, Ecce homo (2006). Horietariko batzuk gaztelaniaz eta ingelesez ere argitaratu dira: Sísifo enamorado (2003) eta Nerea and I (2005). Ecce homo gaztelaniaz eta brailleraz argitaratu da. Horretaz aparte ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ahozkoetan (Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilboko Hiria Irrratia, Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratia) bai eta idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila