Karlos Santisteban Zimarro Atzera
2016
Txokolatezko arrainak
Ibaizabal
2012
Oroimenaren lorratzak
Alberdania
2009
Txoriak eta habiak
Ibaizabal
2008
Cuatro águilas en el aire
Mensajero
2008
Hiru arrano fla-fla-fla
Mensajero
2007-10-27
Jostailu zahar, Jostailu berri
Desclée De Brouwer
2006
El gato-pájaro
Mensajero
2006
Irudimena hegan
Aizkorri
2006
La fresa blanca
Mensajero
2006
Sorbaruk ez du harririk nahi
Desclée De Brouwer
2006
Txori-katua
Mensajero
2006
Udalekua, hura lekua
Desclée De Brouwer
2005
Marrubi zuria
Mensajero
2005
Tximeletak hegan
Desclée De Brouwer
2004
Letra biziak
Ibaizabal
2004
Txeru nire txakurra
Desclée De Brouwer
2003
Basapiztia bat zopan
Aizkorri
2003
El hámster y el gángster
Edebé
2003
Hamsterra eta gangsterra
Giltza
2003
Oporren zirrara
Desclée De Brouwer
2002
Hura abentura
Desclée De Brouwer
2001
Argazkiei begira
Ibaizabal
2001
Argazkiei begira
Testua irakurri
6
Institutua sortu berria zen eta haraxe iragandakoan gizonduta sentitu nintzen, eskolaume ez eta goragoko, nola esango nuke, inportante alegia, Don Julio lurjabea, Don Jenaro sendagilea, Don Esteban alkate falangista, Don Eduardo apaiz sermoiluzezalea, Doña Elbira alargun aberats dirugosea eta beste zenbait jauntxo derrigorrez agurtu beharrekoak baziren ere, zitalak izateaz gain mendekuzaleak baitziren, irakasleek berez merezia zutela errekonozimendua begitandu zitzaidan zenbat zekiten konturatu nintzenean, salbuespenak salbuespen bezperan ikasitako gaiaren errepikatzaile iaioak besterik ez zirelako.
Bereziki trebea zen Don Agustin. Albaitaria izanik zientzia irakaspenetan ongi moldatzen zelarik, frantsesarekin ere ausartzen zen eta erosarazten zizkigun liburu eta hiztegi ugarietan -ez ikas genezan, berari erosiz diru-sarrera aparteko ederrak lortzeko baizik- oui, un, une, bonjour, au revoir, le cheval, du pain, de la viande eta bestelakoak ikasi eta gero ebakera bikainez errepikarazten zizkigun. Hara ahuntz-frantsesa! Horra bat-bateko jakintza!
Eta Don Santiago marrazkigintza irakasleari gagozkiola... Ederki moldatzen zen arkatzaz eta erradio-lerro bakar bat biribilki eramanez zirkunferentzia zoragarriak sorrarazten zituen, hain perfektuak non haien barnean zernahi gauza sar zitekeen, hala nola beti haren zirkulu guztien erdigunean sareturik gelditzen zen Amaia. Neska benetan polita zen, ilehoria, sudurra dilista bat, begi nabarkarak argi-tanta bi, aho txatxarra txepetxaren moko, luzanga samarra; atorraren azpian tititxoak gerezi heldu gisa nabarmentzen zitzaizkion. Alabaina, Don Santiagoren zirkulu zentrokide guztiek lausenguka haztatzen zutenez, fruta marruskatuegia zela neritzon, Larraetan aitaren pikondoan Ismael konkordunak bere esku ziztrinez behin eta berriz maiseatzen zituen pikuen pare, nahiz eta agian barru-barruan mami ukitu gabe eta gozatsua gorde.
Halatan, bakarrik noizetik noizera ikusten nuen Florentxiren ezean Julia bilakatu zen haren ordezko. Amaiaren politasun eta fintasuna falta zitzaizkion arren, bere gordinean kilikagarria zen, haren aurpegi eta gorputz berezi katalogagaitzek apartekoaren xarma hornitzen ziotelako.
Behin nesken komunetara sartu nintzen estalian eta ate azpiko zirrikitutik begiratu nuen Julia zegoen irolan. Kuleroak jaitsi zituenean zangartea geriza lodiz estaltzen zion oihan beltz zarbatsua ikusi nion, balditurik. Hura artabizarra!
Handik aurrera beti haren zelatan jardun nuen eta komunera bakarrik sartzen zenean atzetik irristatzen nintzen. Behin hari begira nengoela konturatu zen eta oihuxka egin zuen ate azpian begi kuxkuxero bi ikusi zituenean, baina isil zedila eskatu nion, mesedez atea zabal zezala, premiazko zerbait neukala erakusteko. Zabaldu egin zuen berak, neure premia azaldu nion nik, bitartean Florentxik irakatsi zidan legez haren lorategiko kikiluska ferekatzen nuelarik. Dominaduna nintzen eta gainera anaia bat neukan Venezuelan eta beste bat Suitzan, ezin jarki!
Lagun-talde jatorra nuen eta, batzuetan Larraetan gogor bai gogor lan egin behar nuen arren, nire adinari zetxekion ozarkeriaz baliatzeko makina bat aukera izan nuen.
Gerra-hotsak haraneko bazterrak astindu zituen behinola, leinu-borrokak berpiztu ziren blauki.
Neguan frontoian zein udaletxeko arkupean egoten ginen lagunak eta ni jolasean eta uda-bihotzean gehienetan ibaira joaten ginen, makal garaiek gerizaturiko putzuan bainatzera. Izugarri gustatzen zitzaidan toki hura, gainera neskak bainujantziz eta -zelatari trebea izanez gero- arropa aldatzerakoan larru gorritan behatzeko parada izaten genuen. Txarrena putzua izainez makuru zegoela zen eta batzuetan larrutik bereiztea benetan nekosoa gertatzen zitzaigun. Behin gurekin lehen aldiz etorritako Isabel pozik murgildu zen osinean, eta igerian luze jardun ondoren bular batean egundoko izaina zeukala, barearen tamainakoa bai, atera zen uretatik. Haren izua! Haren deiadar burrunbatsuak!
-Ken iezadazue hau, ken iezadazue arren! -errepikatzen zuen, nazka eginik.
-Hago, oraintxe libratuko haut piztia horretatik -esan nion barregurari ezin eutsirik.
Bular ezin ederragoak zituen Isabelek, biribil-biribilak, eta ez nuen aukera hura alferrik galtzen utzi. Zurrupakaria itsatsirik zegoen bular-alea bi eskuez estutu nuen eta Isabelek beltzuri egin arren tutik ez zuen esan, beste biderik ez zuen-eta. Hala ere mamorroak hantxe jarraitzen zuen, tinko erantsia, lekeda bezalaxe, eta Isabel gero eta urduritzenago .
-Odol guztia hurrupatuko zidak! -oihu egin zidan, ezinegonez.
-Onez onean nahi ez badu haginka erauziko dinat -erantzun nion.
Ahoa Isabelen bularrera hurreratu nuen izain tematia akabatzeko asmoz, baina txarto kalkulatu omen nuen, zomorro itsaskorra beharrean haren albo-alboan guztiz erakargarria zen titiburua ahoratu nuelako. Dena dela, Isabel ez zen konturatu, higuina jasateko begiak itxita baitzegoen koitadua.
-Arin, mesedez, nola xurgatzen ari den nabaritzen ari nauk! -hots egin zidan .
-Hago, ez dun-eta horren erraza -erantzun nion edoskitzeari utziz.
Azkenik, haginkada batez erauzi nion izaintzarra eta Isabelen bularrean hurrupaketa sakon biren arrasto ubela nabarmen agertzen ziren.
-Mila esker Anton -esan zidan, ahalketurik bainujantziaz titia agudo estali zuelarik.
-Ez dun ezer izan, atseginez egin dinat -erantzun nion maleziaz.
Izainarenaz denok adi-galdurik geundela, ordea, azeria handik ibilia zela konturatu ere ez ginen egin, harik eta bainujantzi bustiak aldatzeko asmoz harkaitz baten gainean jarri genuen arroparen bila joan ginen arte.
Gure jantzien arrastorik ere ez zegoen han, dena desagertu zen: praka-gonak, alkandora-atorrak, galtzontzilo-kuleroak, oinetakoak, giltzak, dirua... Den-dena. Beraz, biluzik eta aldean bainujantzi bustiak baino ez generamatzala egin behar izan genituen itzulbideko hiru kilometroak, zeharo lotsaturik.
Ondotxo genekien nortzuk ziren egitate 'ohoretsu' haren erantzuleak, baina herriko plazara iritsi ginenean musika-kioskoa inguratuz geure arropak ikusi genituen zintzilik, jaietan jarri ohi diren banderadun hariak bailiran eta, badaezpada ere, zalantzarik izan ez genezan, utzia ziguten mezua: 'oiloak sekula ez du bere lumajea eranzten baina zuek, oilobusti tentel horiek, azeria ikusteke lumaturik gelditu zarete. Zubialdeko ausartak.'
Zubiaz bestaldekoak ziren beraz. Herrian aspaldi-aspaldikoak ziren zubiaren bi aldekoen arteko ezinikusiak, nolabait harrizko zubi zaharrak halako muga ezarriko bailuen, eta horren arrazoiaren berri inork ez zuen arren, behin baino gehiagotan auzi-mauziak eta borrokak izan ziren. Alabaina, arrangura eta aihergoa ahantzirik zeudela zirudienean, bai helduak bai haurrak bake giroan bizi baitziren, gertaera hark berriro orbaindu gabe zegoen zaurian pikoa egin zuen.
Jende guztiaren barregarri izan ginen, adarra jo ziguten denek kioskoan nor berearen bila piura hartan ikusi gintuztenean. Eta etxean gure lotsa eta bideko hartxintxarrez zauritutako oinzolak ikusita ulerkoi azaldu beharrean, agiraka egin ziguten lazki, ea nola erori ginen zubialdetar zikoitzen segada lotsagabean, inozo hutsak ginela, adi egon behar genuela...
Laido hura ez zen erantzunik gabe gelditu, ordea.
Biharamunean bertan zubialdetarrek ezkutaleku gisa erabiltzen zuten errepide baten ondoko kobazulora abiatu ginen mendeku-gose, makilaz, tiragomaz eta, batez ere, gorrotoz armaturik. Gordelekua helgaitz samarra zen eta gure erantzuna itxaroten zutenez sarrera harri handi batez itxi zuten barrutik, baina oraingoan azeria izan zen oilo, ateka alboan belar eihar batzuei su eman eta gero behingoan irten baitziren zubialdetar guztiak banan-banan, keak iratota. Hango sarraskia! Atera ahala azala zurratu ederki ere zurratu genien denei eta, begia begi trukari aski ez neritzola, nik neuk, gerora konturatu nintzenez, ezohiko ankerkeriaz jokatu nuen. Ezpain lehertuetan odol jario ugariak ikusteak beratu ezezik xaxatu egiten ninduen eta Iñakik 'nahikoa duk Anton, hil behar al dituk?' esanez apaldu ninduen arte barne-gorroto-bultza bortitz batek itsututa jarraitu nuen. Arnasaldi bizkortuegia lasaitzen zitzaidan bitartean hatz-koskorrak guztiz gorriturik nituela ohartu nintzen eta, ordura arte ez bezala, mina sentitu nuen, neure ukabilak mailu gisa erabili bainituen. Nire masailetako kolorazio aposematikoa ikusiz gero etsairik ez zen hurbilduko! Zubialdetarren piura benetan hotzena ere errukitzeko modukoa zen: Larraetan eztarritik gakotxa sartu eta iratzez erre ondoren erdi-erditik eta alderik alde aizto zorrotzez zabaldutako urdaien barruko tripaki bafatsuen azken hatsa zerien. Halarik ere, nire ankerkeriaren torlojoa kiribilduz zihoan eta oraindik ez nuen emandako ordainaz nahikoetsi.
-Biluz ditzagun oilar harroen kukurrukua bota duten oilanda loka hauek! -esan nuen.
Iñaki, Alfontso, Peio eta gainerako lagunak ezbaian egon ziren, baina azkenean nire proposamena onetsi zuten. Izan ere, eurek eman zioten hasiera liskarrari eta lezioa hartzea merezi zuten. Bildotsak bezala larruturik, zintzilikarioak agerian zeramatzatela, itzuli behar izan zuten beren etxeetara, burla eta iseka artean.
Gertakari haiek soka luzeko jarraipena izango zuten ordea, gure familien artean aiko-maikoak ezezik salaketak, epaiketak eta makilen era guztietako dantzak sorrarazi baitzituzten eta zenbait urtetan zubiko bi aldetakoen arteko giroak gaiztotuta eta ozpinduta iraun zuen.

Erotrena
Aizkorri
2001
Ezin da makilaz hitz egin?
Aizkorri
2001
Zirku izugarria
Ibaizabal
2000
Beldurrak airean
Mensajero
2000
Dorre dardaratsua
Ibaizabal
1999
Behin batean
Aizkorri
1999
Eguzkia puxtarrian
Ibaizabal
1999
Kolorezko ihesa
Mensajero
1998
Arima basaltoan
Kutxa Fundazioa
1998
Hau gozoa!
Aizkorri
1998
Ostadarraren zazpi ateak
Ibaizabal
1997
Bai eroa ordenadorea
Zubia
1997
Izatea zantzuetan
Banco Central Hispano
1996
Lapiko, Zartagin eta bi saltsari
Ibaizabal
1995
Ilargiaren eztula
Bruño
1995
Kutuna tuntuna
Elkar
1995
Zorrionak
Ibaizabal
1994
Abracadabra cuidado con mi cabra
Edebé (gaztelerara)
1994
Eneko okerrekoren akerra
Giltza-Edebé
1992
Enekoxki, Hasieider eta Ibabe
Elkar
1992
Olerki durundioak
Sendoa
1991
A rebelión dos xoguetes
Galaxia (galizierara)
1991
Anika eta bere klera majikoa
Mensajero
1991
Anika y su tiza mágika
Mensajero (gaztelerara)
1991
Jostailuen altxamendua
Elkar
1991
Kometa bidaizalea
Bruño
1991
La rebelión de los juguetes
La Galera (gaztelerara)
1991
La revolta de les yoguines
La Galera (katalanera)
1991
Taupaka barrenetik
Sendoa
1988
Munduko legendak
Sua
1987
Antología poética vasca. Caminando hacia la liberta
Ediciones Vanguardia Obrera
1987
Bizi aparra
Kriselu
1987
Denboraren zimikoak
Kriselu
1987
Izuaren tunela
Kriselu
1986
Terrorista
Kriselu
1983
Amodioz eta gorrotoz
Haranburu Altuna
1983
Egun batez
Haranburu Altuna
1983
Hitzak
Haranburu Altuna
1983
Izan bainitzen soldadu
Haranburu Altuna
1983
Uda baten amodio zoroa
Haranburu Altuna
12/2005
¡Abracadabra, cuidado con mi cabra!
Editorial Edebé
12/1996
Lapiko, zartagin eta bi saltsari (batua)
Editorial Ibaizabal
12/1996
Lapiko, zartagin eta bi saltsari (vizcaíno)
Editorial Ibaizabal
12/1995
Zorrionak (batua)
Editorial Ibaizabal
12/1995
Zorrionak (vizcaíno)
Editorial Ibaizabal
12/1991
Ipuin kontalaria
Mensajero, S.A.
11/2005
101 pirata
Giltza
11/1986
Mikel Zabalza edo Izuaren Tunela
Haranburu, Luis
11/1983
Itzak
Haranburu, Luis
10/2010
A ze parea!
Desclée De Brouwer
10/2009
Belar-olatuetan
Erein Argitaletxea, S.A.
10/2008
Dumper bat kinka larrian
Ediciones Beta III Milenio, S.L.
10/1998
Hau gozoa
Aizkorri
10/1991
Era susmauta des joguets
La Galera, SAU
10/1991
Rebelión dos xoguetes
Editorial Galaxia, S.A.
10/1991
Revolta de les joguines, la
La Galera, SAU
10/1989
Bizkaiko mendiak
Sua Edizioak
09/2011
Boga, txakur hegalaria
Desclée De Brouwer
09/2009
Aitaren bihotza
Desclée De Brouwer
09/2006
Udalekua, hura lekua!
Desclée De Brouwer
09/2005
Bensuf, erlojugilea
Giltza
09/2005
Tximeletak dantzan
Desclée De Brouwer
09/2004
Txeru, nire txakurra
Desclée De Brouwer
07/2008
Hiru arrano fla, fla, fla
Mensajero, S.A.
07/2008
Tres águilas en el aire
Mensajero, S.A.
07/2006
Indumena hegan
Aizkorri
06/2006
Bai eroa, ordenadorea
Zubia Editoriala, S.L.
06/1998
Ostadarraren zappi ateak (batua)
Editorial Ibaizabal
06/1998
Ostadarraren zazpi ateak (vizcaíno)
Editorial Ibaizabal
05/2007
Onomatopeia eta adierazpen hotsen hiztegia
Mensajero, S.A.
05/1990
Santio bidea bizikletaz
Sua Edizioak
04/2010
Aparrezko hitzak
Mensajero, S.A.
04/2010
Letras de espuma
Mensajero, S.A.
04/2009
Ilargi malutak
Editorial Ibaizabal
04/1992
Olerki burundioak
Sendoa, S. A.
04/1991
Martín Paz indioa
Mensajero, S.A.
03/2011
Erdia falta da
Ediciones Beta III Milenio, S.L.
02/2012
Karramoro bat buruan
Aizkorri
02/2011
Hura abentura!
Desclée De Brouwer
02/1992
Erdi aroko jaurerriak Euskal Herrian
Mensajero, S.A.
02/1992
Erromatarren kolonizakuntza Euskal Herrian
Mensajero, S.A.
02/1992
Euskalduna beheko erdi aroan : giza jokabideak
Mensajero, S.A.
02/1992
Sabino de Arana Goiri : 1865-1903 : sortzailea
Mensajero, S.A.
01/1992
Amonak jan eta gauza guztiak hegan
Mensajero, S.A.
01/1992
Anika y su tiza mágica
Mensajero, S.A.
01/1989
Spot erite txea bisitatzen
Literatura Random House
01/1989
Spot txango bat egitera doa
Literatura Random House
01/1986
Uda bateko amodio zoroa
Haranburu, Luis
Eguzkia puxtarrian (batua)
Editorial Ibaizabal
Eguzkia puxtarrian (bizkaiera)
Editorial Ibaizabal
Ezin da makilazkitz egin
Aizkorri
Hau beldurra
Giltza
Zazpimintzo herensugea eta eider ederra
Mensajero, S.A.